Enpresa industrialen eta industria adimendunean espezialistak diren enpresa digitalen arteko elkarlana erraztuko du SPRI Taldeak
SPRI Taldeak, Enpresa Digitala egitasmoaren bidez, Networkinga 2025- Smart Industry ekimena egingo du martxoaren 26an, Bilbon, enpresa industrialen eta zerbitzu digitalak ematen dituzten enpresen arteko elkarlana aktibatzeko. Beste pauso bat da euskal enpresei haien eraldaketa digitalean laguntzeko, hala, lehiakorragoak izan daitezen. Enpresen garapenerako euskal agentziak topaketa hau antolatu du hainbat sektore industrialetako (automobilgintza, aeronautika, energia, makina-erreminta eta abar) enpresek produktu teknologikoen bidez laguntza emango dieten eta negozioaren errentagarritasuna hobetuko dieten hornitzaileen zerbitzua ezagutzeko aukera izan dezaten.
Kongresu honetan, ETE-ek eskura izango dituzte EIKTen hainbat hornitzaile, “industria adimendunaren” sektoreetan esperientzia egiaztatua dutenak. Horiekin bilerak eska ditzakete, eta haien negozioari ongien egokitzen zaizkion produktuak/zerbitzuak ezagutu ditzakete. Teknologia hauek jarriko dira mahai gainean: fabrikazio aditiboa, robotika kolaboratzailea, sistema ziberfisikoak, errealitate areagotua, errealitate birtuala, ikusmen artifiziala, cloud computing, big data, zibersegurtasuna eta adimen artifiziala.
Enpresa industrialek eta EIKT zerbitzuak hornitzen dituzten enpresek elkarren artean adostutako bileren agenda pertsonalizatua izango dute.
Elixabete Garciak, Eusko Jaurlaritzako Eraldaketa Digitaleko zuzendariak, emango dio hasiera kongresuari. Tomás Iriondo GAIAko (EIKT sektoreko enpresa guztiak biltzen dituen klusterra) zuzendari nagusiak ere parte hartuko du, eta honakoari buruz hitz egingo du: “TEII sektorea, NEXT eraldaketa-estrategien zerbitzura”.
Ondoren, adimenarekin lotutako industriaren garapenari eta laugarren iraultza industriala izena eman zaion horri aurre egiteko moduari buruz hiru enpresek izandako esperientziak azalduko dituzte. Enpresa interesdunen arteko bi aldeko bilerekin amaituko da ekitaldia.
Eusko Jaurlaritzaren 2025erako Euskadiko Eraldaketa Digitaleko Estrategiaren barruan kokatzen da kongresua. Erakundeen arteko lankidetza sustatzea da egitasmo honen helburua, produkzio-prozesuetan EIKTak (Elektronika, Informazioa eta Komunikazioaren Teknologiak) txertatzea bultzatzeko, enpresetan industria adimenduna garatzeko apustu gisa, euskal industriaren eraldaketa digitala moldatzeko eta abiadura desberdinak saihesteko helburuarekin
Lotutako albisteak

BeDIGITALek zazpigarren edizioa ospatuko du BECen, enpresa eta erakunde liderren partaidetzarekin
Ekainaren 3tik 5era izango da, +INDUSTRYren esparruan, herrialdeko Smart Manufacturing-ari eskainitako topagunerik handienean. SPRI Taldea erakusketarien artean dago, ‘Invest in the Basque Country’ programarekin.

Zabalgarbik denbora errealeko analisi-tresnekin modernizatu du bere azpiegitura
Besteak beste, biki digitala eta adimen artifizialean oinarritutako teknologiak ezartzeaz gain, lurrun-gainberogailu bat instalatzea du helburu enpresak, energia-eraginkortasuna eta jasangarritasun operatiboa hobetzeko ekimen estrategiko bat.

Zinemaldia Startup Challenge 2025
Izen-ematea: apirilaren 15etik ekainaren 2ra arte

GAIAk IKT sektorearen prestakuntza-beharren diagnostikoa egin du eta merkatuaren eskaerei erantzuteko prestakuntza-ibilbideak garatu ditu
GAIAk azpimarratu duenez, sektoreko eta gobernuko erakundeen, sozietate publikoen eta hezkuntza-sistemaren parte-hartzea funtsezkoa izan da azterlanari balio erantsia emateko

Senvia Systems-ek beste enpresa batzuk gidatzen ditu haien sustapenean eta eraldaketa digitalean
Iaz sortutako enpresa gipuzkoarrak sistemetan, komunikazioetan eta zibersegurtasunean oinarritutako IT zerbitzuak eta aholkularitza eskaintzen ditu.

Europako ordezkaritza bat etorri da Euskadira industria teknologiko kuantikoaren lider izateko bertako estrategia hobeto ezagutzeko
Finlandia, Grezia, Italia eta Espainiako ordezkariak izan dira Euskadin Europako QUANTUM+ proiektuan aurrera egiteko. GAIA klusterra da proiektuaren kideetako bat, eta helburu du teknologia kuantikoei buruzko ibilbide eta prestakuntza-plataforma bat garatzea goi-mailako hezkuntzako ikasleentzat, irakasleentzat eta enpresa teknologikoetako profesionalentzat

Akting, gizarteari balioa emateko teknologia
Gipuzkoako enpresak euskarri desberdinetarako aplikazioak garatzen ditu eta digitalizazioaren, datuen analisiaren eta prozesuen optimizazioaren aldeko apustua egiten du.

Elvira, berrikuntza eta tradizioa osagai nagusi dituen istorio gastronomikoa
Harategi-urdaitegi txiki bat izatetik, gaur egun hamar establezimendu inguru ditu etxean egingo liratekeen moduan prestatutako produktuak saltzeko, online dendan ere saltzen direnak.

Egin ezazu prestakuntza-plana zure enpresan Gaitasun Digitalen programarekin
«Gaitasun Digital Profesionalak» programaren edizio berriak 2 milioi euroraino igo du bere aurrekontua, euskal enpresen lehiakortasuna sustatzen jarraitzeko helburuarekin, langileen prestakuntza indartuz.

% 64 egin dute gora Eusko Jaurlaritzak SPRIren bitartez antolatutako IKT arloko prestakuntzara joandakoek
Enpresa Digitala ekimena 3 lurraldeetako bost gune fisikotan eskaintzen da eta ireki den azkena Ezkerraldekoa izan da, Abantoko campusean