SPRI Taldeko Basque Cybersecurity Centre-Zibersegurtasuneko Euskal Zentroa (BCSC) iragan urte eta erdi honetan egiten ari den lanari zor zaio, besteak beste, Entelgy enpresaren filialaren presentzia Euskadin
Entelgy enpresaren Euskadiko filiala den Entelgy Ibai Zibersegurtasun Industrialeko Operazioen Zentro Aurreratua gaur Gasteizen inauguratu izanak berresten du Euskadi zibersegurtasun sektoreko erreferentziazko gunea dela Europan, eta, neurri batean, hala da SPRI Taldeko Basque Cybersecurity Centre-Zibersegurtasuneko Euskal Zentroak (BCSC) duela urte eta erdi sortu zenetik hori lortzeko egin duen lanari esker.
Ekitaldian izan dira, Entelgy Ibai zentroko presidente José Luis Guezuragarekin batera, Arabako ahaldun nagusi Ramiro González, Gasteizko alkate Gorka Urtaran, Ekonomi Garapen eta Azpiegitura sailburu Arantxa Tapia, SPRI Taldeko zuzendari nagusi Alex Arriola eta BCSCko zuzendari Javier Diéguez.
4.0 Industriara zuzendutako SmartSOC (Security Operations Centre) zentro honek zibersegurtasun arloko zerbitzu eta konponbideak eskaintzen ditu kalitate-berme handienarekin, segurtasunarekin lotutako kontrol zorrotzenak betez eta balio-kate osoan zehar: zibererasoen identifikazioa, babesa, detekzioa, erantzuna eta konponketak.
ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.
Interesgarria, ezta?