Erasmus bat kultur- eta sorkuntza-arloko ekintzaile berrientzat
Europako programa horrek aukera ematen du ongi errotutako enpresekin kolaboratzeko.
Erasmus for Young Entrepreneurs Europako Batzordeak bultzatutako truke-programa bat da. Negozio-ideia propioa garatu nahi duten ekintzaileei zuzenduta dago, aukera ematen dielarik prestakuntza-egonaldiak egiteko beste herrialde batzuetako ETEetan, eta horrela, beren ezagutzak zabaltzeko. Esperientzia zabala duen enpresari batek hartuko ditu, zeina ekintzaileen tutore bihurtuko baita prestakuntza-egonaldiak dirauen bitartean (1-6 hilabete). Europako programa hori jarduera sektore guztietara zuzenduta dago, eta izena gorabehera, ez dago adin-mugarik parte hartzeko.
Erasmus for Young Entrepreneurs programaren barruan, ildo berezi bat bultzatu da kultur- eta sorkuntza-arloko industrientzat (KSI), Excite 2.0 proiektuaren eskutik. Europako zortzi bazkidek (besteak beste, Arabako C2+i kultur aholkularitzak) sustatzen dute ekimen hori, eta helburutzat du enpresa berrien eta sektorean ongi finkatutako ETEen arteko trukea bultzatzea.
Excite 2.0 beraizik zuzentzen zaie garatu beharreko negozio-plan bat duten ekintzaileei eta 3 urte baino gutxiagoko antzinatasuna duten proiektuei. Programako parte-hartzaileek 1-6 hilabete bitarteko egonaldi bat egin ahal izango dute kultur- eta sorkuntza-sektoreko enpresa batean. Enpresa hori Eslovakia, Eslovenia, Austria, Alemania, Holanda, Suedia edo Serbian kokatuta egon liteke. Bestalde, ekimena zabalik dago orobat KSI sektoreko ETEetako arduradun diren eta tutore gisa parte hartu nahi duten enpresarientzat.
Asmoa da prestakuntza-prozesua onuragarri izan dadila bi alderdientzat. Batetik, ekintzaile berriak hurbiletik ikasiko du nola funtzionatzen duen kultur- eta sorkuntza-industrien sektoreak, eta lehen eskuko ezagutza praktikoak barneratuko ditu. Bestetik, ETEko arduradunak enpresari buruzko ikuspegi berri bat izango du eta beste arlo batzuetako ezagutzak barneratuko ditu, oso baliagarri izan daitezkeenak bere produktuak, zerbitzuak edo prozesuak hobetzeko.
Erasmus for Young Entrepreneurs ekintzaileentzako truke-programa europarrak ibilbide luzea du. Azken 9 urteotan, ia 9.900 ekintzaile berrik eta 5.800 bat enpresatako arduradunek parte hartu dute ekimen horretan. Trukeak sektore oso desberdinetan egin dira, eta, batik bat, alderdi hauek lantzen dituzten enpresetan: marketina eta publizitatea, hezkuntza, arkitektura, IKTak, turismoa eta aholkularitza.
Lotutako albisteak

Elvira, berrikuntza eta tradizioa osagai nagusi dituen istorio gastronomikoa
Harategi-urdaitegi txiki bat izatetik, gaur egun hamar establezimendu inguru ditu etxean egingo liratekeen moduan prestatutako produktuak saltzeko, online dendan ere saltzen direnak.

Lorra, lau hamarkada inguru Bizkaiko nekazaritzako elikagaien kooperatibismoaren funtsezko zutabe gisa
Gaur egun, erakundearen lehentasuna zahartutako sektore honetako erretiroak ordezkatzea da, belaunaldi-erreleboaren bidez.

Egin ezazu prestakuntza-plana zure enpresan Gaitasun Digitalen programarekin
«Gaitasun Digital Profesionalak» programaren edizio berriak 2 milioi euroraino igo du bere aurrekontua, euskal enpresen lehiakortasuna sustatzen jarraitzeko helburuarekin, langileen prestakuntza indartuz.

NudgeXperience Bilbon: CX eta Portaera Zientzien ekitaldia
Zuzendariei eta gerenteei, Cx-eko arduradunei eta berrikuntza eta marketineko profesionalei zuzendua

Wake Up! Albiste ekintzaile batzuk sarean 250324
Euskadiko talentu ekintzaile guztia. Wake up! -ek komunikabide eta sareko blog desberdinek argitaratutako albisteen hautaketa txiki bat egunero partekatzen du Linkedinen: ideiak, proiektuak, negozioak, startupak, enpresak etab.