Euskadiko ETEntzako Eusko Jaurlaritzaren 2025 laguntzen plana.

Euskal enpresentzako laguntzak.

Onlineko jardunaldiak euskal enpresarentzat.

Filtra tu búsqueda

Berrikuntza Eraldaketa digitala
Albisteak 16 Marzo, 2020

Eskaerak prestatzea – 4.0 konponbideak

Eskaera prestakuntza optimizatzeari buruz pentsatzen ari bazara, eta horretarako robotikarekin zerikusia duten azken teknologiak zure enpresan sartzen, BDIH sareak konponbide malguak jartzen ditu zure eskura. Muntaketa konbentzionala nahiz kolaboratiboaren automatizazioa Oraingoan, BDIH sareko Tekniker zentroak aurkezten du bere 4.0 aktiboa: osagaien muntaketa malgurako sistema robotikoa. Zelula honek aukera ematen du piezen muntaketa automatizatzeko eragiketak planteatzeko. […]

Eskaera prestakuntza optimizatzeari buruz pentsatzen ari bazara, eta horretarako robotikarekin zerikusia duten azken teknologiak zure enpresan sartzen, BDIH sareak konponbide malguak jartzen ditu zure eskura.

Muntaketa konbentzionala nahiz kolaboratiboaren automatizazioa

Oraingoan, BDIH sareko Tekniker zentroak aurkezten du bere 4.0 aktiboa: osagaien muntaketa malgurako sistema robotikoa. Zelula honek aukera ematen du piezen muntaketa automatizatzeko eragiketak planteatzeko. Osagaiak modu konbentzionalean nahiz modu kolaboratiboan muntatzeko eragiketak egiteko konfigura daiteke sistema robotikoa. Osagai hauek ditu sistema robotikoak: 13 askatasun-graduko eta bi besoko robot manipulatzaile bat, ikusmen-sistemaz, indar-sentsore batez eta zenbait tresna dituen tresna-trukagailu batez hornitua, eremua monitorizatzeko sistema bat duena, lana modu kolaboratiboan egiteko. Bestalde, bideragarritasuna ebaluatzeko aukera ematen du, eta, halaber, osagaien muntaketarekin, akoplatzearekin eta torlojutzearekin erlazionatutako eragiketen automatizazioa planteatzeko. Ziklo-denborei, posizionamenduaren aldakortasunari, modu kolaboratiboko segurtasunari eta bestelako alderdi batzuei lotutako baldintzak azter daitezke zelularekin.

Robotikari buruzko ikerketa

Robotikaren arloan konponbide malguak ikertzeko, UPV/EHU BDIH sareko kideak robotika eta sistema autonomoen ikerketa laborategia jartzen du enpresen eskura. Robotika eta sistema autonomoen laborategiak robotika, datu-analisia, estatistika, ikasketa automatikoa eta konputagailu bidezko ikusmena bezalako eremuetan esperimentatzeko modua eskaintzen du. Horretarako, sentsore ezberdinak (kamerak, laserrak, kinect sentsoreak, termikoak, ultrasoinuak…) kudeatu eta maneiatzeko ahalmena eta horiek helburu ezberdinetarako (pertsonen detekzioa, objektuen errekonozimendua, nabigazio segurua…) erabiltzeko aukera izanik. Horrez gain, makina eta pertsonen arteko elkarrekintza metodoak garatzeko aktibo logikoak ere badauzka, hizketa-bidezkoak, lengoaia naturalaren prozesamenduan oinarrituak, eta baita keinu-bidekoak ere.

Konponbide hauek zure enpresaren beharretara moldatzen direla uste duzu? Aktibo hauek gure 4.0 konbinazioren batekin osatzea gustatuko litzaizuke, zure prozesuak optimizatzeko? Jarri zaitez harremanetan gurekin eta aholku emango dizugu, baita zure kasuari moldatutako neurriak eskaini ere.

Lotutako albisteak

Logistikari  buruz  Euskadin  egiten  den  kongresuaren  hirugarren  edizioa  egingo  dute  BECen

Logistikari buruz Euskadin egiten den kongresuaren hirugarren edizioa egingo dute BECen

Azoka da iparraldeko eremuan packagingaren, logistikaren eta garraioaren sektoreak biltzen dituen azoka bakarra

Danobatek  fabrikazioa  irauli  du  doitasunezko  robot  berritzaile  batekin
17/02/2025 I+D+i

Danobatek fabrikazioa irauli du doitasunezko robot berritzaile batekin

Euskal fabrikatzailea robotikaren sektorean sartu da diseinu disruptibo batekin: doitasun eta dinamika handia eskatzen duten eragiketetarako berariaz diseinatutako robot eredu berritzaile batekin.

Prado  Silos  nazioartean  indartzen,  estrategia  eta  inbertsio  berriekin  hazkundea  bultzatuz
13/02/2025 Berrikuntza

Prado Silos nazioartean indartzen, estrategia eta inbertsio berriekin hazkundea bultzatuz

38 herrialdetan presentzia handituz eta 2025erako 9 milioi euroko kontratuak aurreikusiz

Segundu  bakoitzak  kontatzen  du.  Ziurtatu  zure  erreskatea  ResQaRrekin
12/02/2025 Berrikuntza

Segundu bakoitzak kontatzen du. Ziurtatu zure erreskatea ResQaRrekin

Erreskate-orria formatu digitalean: larrialdi ekipoak, erreskatea modu seguruan egin ahal izateko, behar diren ibilgailuko elementuei buruzko infomazio zehatza eta azkarra.

Landatu  Solarrek,  bere  produktu  berritzaileen  bidez,  eguzki-panelak  instalatzea  errazten  du
11/02/2025 Berrikuntza

Landatu Solarrek, bere produktu berritzaileen bidez, eguzki-panelak instalatzea errazten du

Bilboko ingeniaritzak bi sistema sortu ditu: Landblock, teilatu eta zoruetan instalatzeko, eta Lamaru, eguzki-energia flotatzailerako soluzioa.

Joan blogera

Jarrai gaitzazu

Kanal espezializatuak eta eguneroko gaurkotasuna gure sareetan.