Segundu bakoitzak kontatzen du. Ziurtatu zure erreskatea ResQaRrekin
‘Urrezko ordua’ istripu baten ondorengo lehen 60 minutuak dira, non arreta mediko azkar eta eraginkorrak bizitzaren eta heriotzaren arteko aldea markatu dezakeen, edo errekuperazio oso bateko eta epe luzeko desgaitasuna arteko aldea. R. Adams Cowley doktoreak, larrialdietako medikuntzan aitzindari izan zen kirurgialari estatubatuarrak, kontzeptu hori 1960an ezarri zuen, honako hau ondorioztatuz: lesionatutako pazienteek lesioaren lehen orduan arreta egokia jasotzen badute, heriotzen % 75 saihestu daiteke.
ResQaR ilgailuaren leku estrategikoetan kokatzen diren QR kode bat duten etiketak dira. Kodea gailu mugikor batekin eskaneatzean, suhiltzaile taldea eta larrialdi zerbitzuak berehala heltzen dira ibilgailuaren erreskate orrira. Funtsezko tresna da eta autoaren modeloari, sistema elektrikoaren ebaketa-puntuen kokapenari, ibilgailuaren egiturari eta esku hartze azkarra eta segurugoa errazten duten beste datu batzuei buruzko xehetasunen informazioa du.
Sistema horrek nabarmen murrizten du erreskate-denbora, ibilgailuaren informazioa eskuz bilatzeko beharra saihesten baitu, eta hori erabakigarria izan daiteke segundu bakoitzak kontatzen duen egoeretan.
Nola funtzionatzen du ResQaR-ek?
- Etiketen Kokapena: Kotxeko aurreko beiran beheko aldean, eskuinean, erregai-biltegiaren estalkian eta ibilgailuaren erregai-biltegiaren kontrako aldeko aurreko atean.
- QR kodea eskaneatzea: Istripua gertatuz gero, suhiltzaileek eta erreskate taldeek QR kodea eskaneatzen dute beren gailu mugikorrekin edo erreskate ekipo gaituekin.
- Erreskate orrirako sarbidea: QR kodearen eskaneatzeak ibilgailuaren erreskate orri digitala erakusten du. Larrialdi-zerbitzuek esku-hartze segurua eta eraginkorra egiteko behar duten informazio kritiko guztia jasotzen du orri honek.
Gainera, ResQaR erabat bateragarria da ibilgailu mota zabal batekin, eta erraz inplementatzen da. QR etiketaren atzeko plataforma erraza izateko diseinatuta dago erabiltzeko eta larrialdi-zerbitzuentzat, beren teknologia-maila edozein dela ere.
Aikoxi buruz
Aikox enpresa liderra da soluzio teknologiko aurreratuen garapenean. “Enpresaren beharrak konpontzeaz gain, gizartean eragin positiboa duten produktuak sortzen espezializatuak gaude”. Teknologi sektorean ibilbide izanda, Aikox berrikuntzarekin, segurtasunarekin eta etengabeko hobekuntzarekin konprometituta dago.
“Gaur, harro gaude gure garapen berrienetako bat aurkezteaz, Errepideko larrialdi-egoeretan, ezinbesteko aldea markatu dezakeen ekimena: ResQaR. Etiketa ezartzearen garrantziaren dibulgazioan eta kontzientziazioan lanean ari gara, eta, horretarako, harremanetan gaude Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Saileko agintari arduradunekin…”
Bizitzak salbatzeko etiketak: ResQaR
Lotutako albisteak
![Eurozon, desinfekziorako eta iraunkortasunerako ozono-teknologian aditua](https://www.spri.eus/archivos/2025/02/png/eurozon-620x350.png)
Eurozon, desinfekziorako eta iraunkortasunerako ozono-teknologian aditua
30 urteko esperientziarekin, Bizkaiko enpresa elikagaien, uraren eta barruko espazioen higienizazioko berrikuntzaren buru da, ingurumena errespetatzen duten konponbideen alde eginez.
![Landatu Solarrek, bere produktu berritzaileen bidez, eguzki-panelak instalatzea errazten du](https://www.spri.eus/archivos/2025/02/jpg/landatu_solar_lamaru-620x350.jpg)
Landatu Solarrek, bere produktu berritzaileen bidez, eguzki-panelak instalatzea errazten du
Bilboko ingeniaritzak bi sistema sortu ditu: Landblock, teilatu eta zoruetan instalatzeko, eta Lamaru, eguzki-energia flotatzailerako soluzioa.
![Fecin, industriako eskuilagintzan espezializatuta 60 urte daramatzan Gipuzkoako ETEa](https://www.spri.eus/archivos/2025/02/jpg/20250128_124439-620x350.jpg)
Fecin, industriako eskuilagintzan espezializatuta 60 urte daramatzan Gipuzkoako ETEa
Deban kokatuta dagoen enpresa da Europa mailan sektore honetako bost fabrikatzaileetako bat eta SPRI Taldearen zibersegurtasun-programaren laguntza jaso du
![Soldaduraren balio-kateari buruzko azokaren, UNIREren, bigarren edizioa egingo dute Ficoban](https://www.spri.eus/archivos/2025/02/jpg/00-unire25-banner-720x480-inscribete-es-002-620x350.jpg)
Soldaduraren balio-kateari buruzko azokaren, UNIREren, bigarren edizioa egingo dute Ficoban
Sektore horrek Estatu osoan egiten duen kongresu bakarra martxoaren 18 eta 19an izango da
![Teknikerrek errepideen mantentze adimenduna bultzatzen du teknologia robotiko aurreratuaren bidez](https://www.spri.eus/archivos/2025/02/png/proyecto-omicron_tekniker-620x350.png)
Teknikerrek errepideen mantentze adimenduna bultzatzen du teknologia robotiko aurreratuaren bidez
Zentro teknologikoak errepideak diseinatzeko, eraikitzeko eta mantentzeko teknologia robotikoak eta automatizazio adimendunak hornitzeko lanak gidatu ditu Europako Omicron proiektuan.