Berrikuntza Ekintzailetza Eraldaketa digitala
Albisteak 17 abendua, 2020

Etorkizuneko lana: azelerazio teknologikoa eta soft gaitasunak

World Economic Forum-en The Future of Jobs Report 2020 txostenak aztergai ditu lan-merkatuan gertatzen ari diren aldaketak

 

Covid-19aren pandemiak ziurgabetasunez betetako eszenatoki bat ekarri du lan-merkatura, baina, bestalde, azkartu egin ditu lehendik existitzen ziren hainbat joera, orainera hurbildu duelarik lanaren etorkizuna. Halaxe dio World Economic Forum erakundeak argitaratutako The Future of Jobs Report 2020 txostenak, zeinaren helburua baita erakustea nolako bilakaera izango duten lanak eta lanpostuek datozen bost urteetan. Oinarritzat harturik enpresetako liderrei eginiko elkarrizketak eta sektore publiko nahiz pribatuko datuak, txosten honek kontuan hartu beharreko hainbat giltzarri ematen ditu.

 

2020an azeleratu den joeretako bat da automatizazioa. Joera horri pandemiak ekarri duen krisi-egoera gehitzen badiogu, emaitza lan arloko eszenatoki ezegonkor bat da epe laburrean.  Datozen urteetan, teknologia berrien erabilerak aldatu egingo ditu lanpostuak eta lanpostu horietarako behar diren ezagutzak; eta galduko direnak baino lanpostu gehiago sortuko badira ere, lanpostuen sorkuntza-erritmoa aurreikusitakoa baino motelagoa izango da. Txostenaren arabera, 2025erako 85 milioi lanpostu galduko dira automatizazioaren ondorioz, eta 97 milioi lanpostu berri sortuko dira.

 

Bestalde, prestakuntzaren eta talentuaren arloko etenak oztopo izaten jarraitzen du lan-merkatuan. Datozen urteetan asko handituko da soft gaitasunak edo gaitasun sozial edo bigunak dituzten langileen eskaera. Hauek dira enpresek gehien eskatuko dituztenak: pentsamendu sortzailea, analisirako eta arazoak ebazteko gaitasuna, auto-ikaskuntza, erresilientzia eta malgutasuna. Kontsultatutako enpresa gehienek uste dute langileek prestakuntza gehigarria beharko dutela, eta % 94k espero dute euren langileek gaitasun berriak barneratuko dituztela dagokien lana egiteko.

 

Zentzu horretan, 2020a onlineko prestakuntzaren urtea izan da. Laukoiztu egin da norbere ekimenez prestakuntza-prozesuak abiatu dituzten pertsonen kopurua, eta boskoiztu egin dira enpresek euren langileei eskaintzen dizkieten aukerak. Txostena egiteko kontsultatutako enpresek diote prestakuntza eskainiko diotela euren plantillako langileen % 70 ingururi, eta gehienek uste dute inbertsio errentagarria izango dela: % 66ren iritziz, inbertsioaren itzulera jasoko dute urtebeteren buruan edo arinago.

 

Azkenik, lan-moduen aldaketa ere azkartu egin da. Lan-prozesuen digitalizazioak eragina du bulegoko enplegu gehienetan, eta urrunetik egiten den lana asko zabaldu da, plantillaren % 44raino iritsi daitekeelarik 2025erako. Txostenak dioen bezala, hiru enpresatik batek aurreikusi du hainbat ekintza egingo dituela produktibitatea ziurtatzeko eta komunitate-sentsazioa sortzeko urrunetik lan egiten duten pertsonen artean, tresna digitalak baliatuko dituelarik horretarako.

 

Bukatzeko, txostenak hainbat gomendio aipatzen ditu, bai enpresentzat eta bai administrazio publikoentzat. Batetik, konpainiek inbertitu egin behar dute giza- eta gizarte-kapitala neurtzen duten metrikak hobetzeko, ESG irizpideak barne (ingurumen, gizarte eta gobernantza arloko inpaktuak). Bestetik, sektore publikoaren ardura da laguntza ematea plantillen prestakuntzarako, pizgarriak eskaintzea etorkizuneko enpleguan inbertitzeko eta segurtasun-sareak sortzea trantsizio prozesuetan dauden langileentzat.

 

Lotutako albisteak

Elvira,  berrikuntza  eta  tradizioa  osagai  nagusi  dituen  istorio  gastronomikoa

Elvira, berrikuntza eta tradizioa osagai nagusi dituen istorio gastronomikoa

Harategi-urdaitegi txiki bat izatetik, gaur egun hamar establezimendu inguru ditu etxean egingo liratekeen moduan prestatutako produktuak saltzeko, online dendan ere saltzen direnak.

Lorra,  lau  hamarkada  inguru  Bizkaiko  nekazaritzako  elikagaien  kooperatibismoaren  funtsezko  zutabe  gisa 
31/03/2025 Berrikuntza

Lorra, lau hamarkada inguru Bizkaiko nekazaritzako elikagaien kooperatibismoaren funtsezko zutabe gisa 

Gaur egun, erakundearen lehentasuna zahartutako sektore honetako erretiroak ordezkatzea da, belaunaldi-erreleboaren bidez. 

Egin  ezazu  prestakuntza-plana  zure  enpresan  Gaitasun  Digitalen  programarekin

Egin ezazu prestakuntza-plana zure enpresan Gaitasun Digitalen programarekin

«Gaitasun Digital Profesionalak» programaren edizio berriak 2 milioi euroraino igo du bere aurrekontua, euskal enpresen lehiakortasuna sustatzen jarraitzeko helburuarekin, langileen prestakuntza indartuz.

NudgeXperience  Bilbon:  CX  eta  Portaera  Zientzien  ekitaldia
28/03/2025 Berrikuntza

NudgeXperience Bilbon: CX eta Portaera Zientzien ekitaldia

Zuzendariei eta gerenteei, Cx-eko arduradunei eta berrikuntza eta marketineko profesionalei zuzendua

Wake  Up!  Albiste  ekintzaile  batzuk  sarean  250324
28/03/2025 Up Euskadi

Wake Up! Albiste ekintzaile batzuk sarean 250324

Euskadiko talentu ekintzaile guztia. Wake up! -ek komunikabide eta sareko blog desberdinek argitaratutako albisteen hautaketa txiki bat egunero partekatzen du Linkedinen: ideiak, proiektuak, negozioak, startupak, enpresak etab.

Joan blogera

Jarrai gaitzazu

Kanal espezializatuak eta eguneroko gaurkotasuna gure sareetan.