Euskadi-Basque Country-k bere eguna ospatzen du gaur Hannover Messe-n, Europako azoka industrial handienean
SPRI Taldeko zuzendari nagusi Alexander Arriolak eta Eusko Jaurlaritzako Ekintzailetza, Berrikuntza eta Informazio Gizarte Saileko zuzendari Aitor Urzelaik bilera bat egin dute gaur Alemaniako hiri horretan dauden euskal enpresekin (30etik gora)
SPRI Taldeko zuzendari nagusi Alexander Arriolak eta Eusko Jaurlaritzako Ekintzailetza, Berrikuntza eta Informazio Gizarte Saileko zuzendari Aitor Urzelaik bilera bat egin dute gaur Europako azoka industrial handienean (Hannover Messe-n) batu diren euskal enpresekin. Euskal enpresak (30etik gora) eta beste herrialde batzuetako gonbidatuak ekitaldi batera hurbildu dira gaur eguerdian Euskadi-Basque Country stand-ean, eta bertan Ugarte Anaiak txalapartariek Euskadiko musika-tresna zaharrenetako bat jo dute industria aurreratuenaren bilgunean, Euskadiren kasuan Basque Industry 4.0 estrategiaren erakustokian.
Arriolak eta Urzelaik aprobetxatu egin dute bisitaldi hori Hannover Messe azokako zuzendaritzarekin biltzeko, eta hori baino lehen beste bilera bat egin dute Australiako startup-en ordezkaritza batekin, Australiako Merkataritza eta Inbertsio Batzordearen eskutik (Austrade).
Arratsaldean, berriz, Alex Arriola eta Aitor Urzelai Bavierako pabilioira joan dira, Bavierako Ekonomia, Eskualde Garapen eta Energia arloko estatu idazkari Roland Weigert agurtzera.
Hannover Messe aste osoan ospatzen ari da. Europako azoka industrial handiena da, 6.000 erakusle inguru eta 200.000tik gora bisitari erakartzen dituena edizio bakoitzean. Hannover Messe-k gaur egungo industriaren arlo desberdinak batzen ditu: 4.0 Industria, Adimen Artifiziala, 4.0 Logistika, Industria Integratua edo Digital Twin, besteak beste. Euskadi-Basque Country stand-a hirugarren aldiz jarraian egongo da Hannoverren.
Basque Industry 4.0 estrategia da stand-aren ardatz nagusia, eta bere protagonistak, berriz, honako hauek: Zibersegurtasunerako Euskal Zentroa – BCSC, Aktiboen Sare Konektatua – BDIH, SPRIko Inbertsioak Erakartzeko Saila eta BIND 4.0 azelerazio-programa. Azken hau berriro izan da aukeratua aurten enpresa gazteei eta ekintzaileei zuzendutako Forum Industrial Startup ekimenean parte hartzeko. BIND 4.0 programaren aurkezpena iragan astelehenean (apirilaren 1ean) egin zen Discovering BIND 4.0: first startup accelerator offering access to high-level Industry 4.0 customers izenburupean.
Bihar, ostegunean (apirilak 4), Basque Country opportunities for the Advanced Manufacturing Industry jardunaldia egingo da stand-ean, bertan aurkezteko Euskadik eskaintzen dituen aukerak inbertsioak egiteko.
Lotutako albisteak

“Innovation Land” lelopean, Euskadik Transfiere 2025 Europako zientzia, teknologia eta berrikuntzarako fororik handienean parte hartuko du
Euskadik presentzia nabarmena izango du programa ofizialean, Basque Research and Technology Alliance (BRTA) aliantzako, SPRI Taldeko, Tecnaliako eta ZITUko arduradunek parte hartuko baitute

TH Company, munduko liderra arrantza sektorerako makinetan Mungiatik
Mundu osoko 500 atunketari baino gehiagok dute enpresa horren teknologia eta % 75eko merkatu-kuota du.

Zaher Taldeak bere eraginkortasun operatiboa hobetzea du helburu eraldaketa digital nabarmen baten bidez
Enpresa gipuzkoarra bere zuzendaritzaren errelebo betean murgilduta dago, galdaragintzan eta mekanizazioan aritzen da, eta nazioartekotzearen aldeko apustua ere egin du.

Infinite proiektuak kontakturik gabe monitorizatzen du egitura aeronautikoen bizi-zikloa
Ideko zentro teknologikoak gidatutako proiektu europar honek mikrohariak erabiltzen ditu karbono-zuntzen egituren egoera kontrolatzeko, haien kalitatea ziurtatzeko, piezak sentsore kableatuekin hornitu beharrik gabe.

Vaillant Groupek aire-ur bero bonba berri bat merkaturatu du, eraginkorragoa eta zarata-mailak murrizten dituena
Behin Split proiektua amaituta, Europako merkatuan makinak merkaturatzen hasi da, eta 30.000 salmenta izatea aurreikusten du. SPRI Taldearen Hazitek Laguntza Programaren babesa jaso du.