Eraldaketa digitala
Albisteak 27 maiatza, 2020

Euskadi EBko liderra da eraldaketa digitalean

Telefónica Fundazioak Espainiako Gizarte Digitalari buruz eginiko txostenak erakusten du konektagarritasuna eta zerbitzu digitalak errotzen ari direla EAEn

 

Telefónica Fundazioak Espainiako Gizarte Digitalari buruz eginiko txostenak erakusten du konektagarritasuna eta zerbitzu digitalak errotzen ari direla EAEn

 

Euskadi Europako lurralde aurreratuenetako bat da Informazio Gizarteranzko eraldaketaren arloan, izan ere, 5. postuan  dago Danimarka, Suedia, Finlandia eta Herbehereen atzetik. Halaxe dio Telefónica Fundazioaren SdE txostenak, zeinak orobat nabarmentzen baititu digitalizazioa bultzatzera bideratutako eta Eusko Jaurlaritzak SPRI Taldearen bitartez gauzatutako hainbat ekimen. SPRI Taldearen helburua da Euskadiko Agenda Digitala garatzea, eta horretarako, euskal enpresa-sarearen lehiakortasuna hobetzen du, enpresentzako zerbitzuak, aktiboak eta laguntzak martxan jarriz eta tresna berriak bultzatuz, hala nola, Big Dataren analisia, machine learning, adimen artifiziala, marketin digitala eta erabakiak hartzeko prozesuak hobetzera bideratutako beste baliabide batzuk.

 

SdE 2019 txostenak dioenez, Euskadik posizio sendoa du Europako Agenda Digitalerako garrantzitsuak diren adierazle guztietan (datu horiek Digital Economy and Society Index txostenean daude jasota), eta emaitzak hobetu ditu aztertutako bost dimentsiotatik lautan. Garrantzitsuena da konektagarritasuna, % 8,5eko hazkundea izan baitu 2018arekin alderatuta. Hala, konektagarritasunaren arloan, EAE lehen posturaino igo da eta Europako gainerako lurraldeen gainetik kokatu da. Hori lortzeko ezinbestekoa izan da politika publikoek egin duten apustu irmoa eta zuntza lurralde osora zabaltzea.

 

2019an orobat hobetu da teknologia digitalen integrazioa, zehazki, % 5,7 hazi da. Txostenak espreski nabarmentzen ditu enpresen digitalizazio teknologikoaren garapena eta merkataritza elektronikoaren hobekuntza. Halaber, zerbitzu publiko digitalek ere gora egin dute (zehazki % 7,3), neurri handi batean ugaritu egin direlako Gobernu elektronikoaren erabiltzaileak.

 

Euskadi adierazle bakar batean kokatu da Europako batez bestekoaren azpitik, alegia, Interneten erabileran, eta horren arrazoia da banka eta onlineko erosketak astiro hazten ari direla. Halere, adierazle hori % 6,1 hazi zen 2019an, eta ohiko erabiltzaileen kopurua ere ugaritu egin zen, % 11ra iristeraino.

 

Azkenik, Telefónica Fundazioak eraldaketa digitalaren aurrerapenari buruz eginiko txostenak orobat aipatzen ditu Euskadik 2019an arlo horretan garatu dituen proiektu garrantzitsuenetako batzuk. Horietako bat da Basque Cybersecurity Centre, Eusko Jaurlaritzak bultzatu duen erreferentziazko erakundea, zeinaren helburua baita zibersegurtasuna garatzea eta Euskadiko hiritar, enpresa zein erakunde publikoen konfiantza digitala hobetzea. SPRI Taldeak Enpresa Digitala programaren bidez garatu dituen ekimenak ere jaso ditu: Barnetegi Teknologikoak, Mikroenpresa Digitala Prestakuntza eta Inplantariak programa. Denek dute helburutzat lehiakortasuna eta EIKTen erabilera hobetzea ETEen artean. Beste proiektu aipagarrienetako bat da Eusko Jaurlaritzak bultzatutako Ikanos ekimena, pertsona eta antolakundeen gaitasun digitalak hobetzera bideratua dagoena.

 

Lotutako albisteak

Zaher  Taldeak  bere  eraginkortasun  operatiboa  hobetzea  du  helburu  eraldaketa  digital  nabarmen  baten  bidez

Zaher Taldeak bere eraginkortasun operatiboa hobetzea du helburu eraldaketa digital nabarmen baten bidez

Enpresa gipuzkoarra bere zuzendaritzaren errelebo betean murgilduta dago, galdaragintzan eta mekanizazioan aritzen da, eta nazioartekotzearen aldeko apustua ere egin du.

Einnek,  bost  urte  etengabe  eboluzionatzen  sektore  elektriko-elektronikoan

Einnek, bost urte etengabe eboluzionatzen sektore elektriko-elektronikoan

Pandemia betean jaio zen enpresak eraldaketa digitalaren aldeko apustua egin du hasieratik, sektorean bereizteko; bideojoko bat ere sortzen ari da, ingeniaritzako eta muntaiako barne-prestakuntza teknikoa iraultzeko.

Enpresa  industrialen  eta  industria  adimendunean  espezialistak  diren  enpresa  digitalen  arteko  elkarlana  erraztuko  du  SPRI  Taldeak

Enpresa industrialen eta industria adimendunean espezialistak diren enpresa digitalen arteko elkarlana erraztuko du SPRI Taldeak

Enpresen Networkinga 2025 - Smart Industry kongresuaren 8. edizioa egingo dute martxoaren 26an, Bilbon, eraldaketa digitalari laguntzeko

Logistikari  buruz  Euskadin  egiten  den  kongresuaren  hirugarren  edizioa  egingo  dute  BECen

Logistikari buruz Euskadin egiten den kongresuaren hirugarren edizioa egingo dute BECen

Azoka da iparraldeko eremuan packagingaren, logistikaren eta garraioaren sektoreak biltzen dituen azoka bakarra

Segundu  bakoitzak  kontatzen  du.  Ziurtatu  zure  erreskatea  ResQaRrekin
12/02/2025 Berrikuntza

Segundu bakoitzak kontatzen du. Ziurtatu zure erreskatea ResQaRrekin

Erreskate-orria formatu digitalean: larrialdi ekipoak, erreskatea modu seguruan egin ahal izateko, behar diren ibilgailuko elementuei buruzko infomazio zehatza eta azkarra.

Joan blogera

Jarrai gaitzazu

Kanal espezializatuak eta eguneroko gaurkotasuna gure sareetan.