Euskadiko ETEntzako Eusko Jaurlaritzaren 2025 laguntzen plana.

Euskal enpresentzako laguntzak.

Onlineko jardunaldiak euskal enpresarentzat.

Filtra tu búsqueda

Arantxa Tapia sailburua eta Jordi Puigneró i Ferrer Kataluniako Generalitateko presidenteorde orde eta Politiques Digitals i Territoriko arduraduna.
Eraldaketa digitala
Albisteak 2 Marzo, 2022

Euskadi eta Kataluniak adimen artifiziala, 5G edo  zibersegurtasun alorretan elkarlanean aritzeko aukera aztertu dute

Arantxa Tapiak bilera egin du gaur Jordi Puigneró y Ferrer Kataluniako presidenteordearekin Bartzelonako Mobile World Congressen
  • Ihobek garatutako eta dagoeneko smartphone fabrikatzaile handiek aplikatzen duten EcoRating etiketa aztertu dute Telefonia-operadore nagusiek

Arantxa Tapia Garapen Ekomiko, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburua eta Jordi Puigneró i Ferrer Kataluniako Generalitateko presidenteorde orde eta Politiques Digitals i Territoriko arduraduna, bi lurraldeak garatzen ari diren proiektu eta politikak elkarbanatzen aritu dira gaur goizean, Bartzelonako Mobile World Congressen.

Generalitatearen standean egindako bileran, presidenteordeak eta sailburuak aurrera egin dute lankidetza-esparruen identifikazioan, Adimen Aratifiziala, Zibersegurtasuna edo 5G esaterako. Gainera, proiektu zehatzen gakoak partekatu dituzte, hala nola Euskadiko Banda zabal ultraazkarraren Behatokia edo droneetan eta 5Gan administraziorako kasu batzuen berrikuntza- eta hedapen-proiektuak.

Estibaliz Hernaez Teknologia, Berrikuntza eta Eraldaketa Digitaleko sailburuordeak eta Leyre Madariaga Eraldaketa Digitaleko eta Ekintzailetzako zuzendariak ere parte hartu dute bisitan, eta Kataluniak inbertsio-esperientzia aurkeztu du garatzen ari den nanosatelite batekin.

Euskadik, bestalde, duela urtebete baino gutxiago onartutako 2025eko Eraldaketa Digitalaren Estrategian jarri du fokoa. Gaur Puignero i Ferrerrekin eta bere lantaldearekin partekatu den estrategia honek, eraldaketa digitalerako eredu berri bat definitu du, Euskal Administrazio Publikoaren eta eragile ekonomiko eta sozialen arteko harremana ulertzeko eta gauzatzeko modu desberdin bat proposatuz. Horrela, palanka teknologiko hasiberrien ezarpena bizkortu, garapena indartu eta Euskadik arlo horretan duen potentziala aprobetxatu nahi da. Estrategiaren azken helburua trantsizio teknologiko-digitalean, energia- eta ingurumen-trantsizioan eta Euskadik 2025erako aurre egin behar dion gizarte- eta osasun-trantsizioan laguntzea da.

IHOBEren ECORATING mundu osoan

Trantsizio digitala eta energetiko-klimatikoa batera doaz IHOBEk garatutako Eco Rating metodologian. Metodologia hori MWCren agertoki berean ere aztertu da.

Deutsche Telekom, Orange, Telefónica, Telia Company eta Vodafone telefonia-operadore garrantzitsuenek Eco Rating etiketaren emaitzak aztertu dituzte. IHOBEk garatutako etiketak aukera ematen die erabiltzaileei ingurumena gehien errespetatzen duten mugikorrak identifikatzeko eta alderatzeko eta, era berean, fabrikatzaileei beren gailuen eragin ekologikoa murrizteko.

Gailuen fabrikatzaileek emandako informaziotik abiatuta, 13 ingurumen-adierazle eta materialen eraginkortasun-6 irizpide konbinatuz egiten da ebaluazioa, gailu bakoitzerako puntuazio bakarra lortzeko. Horiek guztiak bizi-zikloaren ebaluazio koherente batean oinarritzen dira, modu zuzen eta objektiboan.

Eco Rating puntuaziorik altuenak (100 puntu) ingurumen-jarduera maximoa adierazten du; horrela, puntuazioa 100era zenbat eta gehiago hurbildu, orduan eta hobea izango da gailuaren ingurumen-errendimendua. Gainera, etiketatze-sistema berri honek funtsezko bost arlotan orientazioa eskaintzen du: iraunkortasuna, konpongarritasuna, birziklagarritasuna, eraginkortasun klimatikoa eta baliabideen erabileraren eraginkortasuna.

Lotutako albisteak

Logistikari  buruz  Euskadin  egiten  den  kongresuaren  hirugarren  edizioa  egingo  dute  BECen

Logistikari buruz Euskadin egiten den kongresuaren hirugarren edizioa egingo dute BECen

Azoka da iparraldeko eremuan packagingaren, logistikaren eta garraioaren sektoreak biltzen dituen azoka bakarra

Segundu  bakoitzak  kontatzen  du.  Ziurtatu  zure  erreskatea  ResQaRrekin
12/02/2025 Berrikuntza

Segundu bakoitzak kontatzen du. Ziurtatu zure erreskatea ResQaRrekin

Erreskate-orria formatu digitalean: larrialdi ekipoak, erreskatea modu seguruan egin ahal izateko, behar diren ibilgailuko elementuei buruzko infomazio zehatza eta azkarra.

Flexix,  75  urteko  historia  berrikuntza  aldarrikatzen

Flexix, 75 urteko historia berrikuntza aldarrikatzen

Enpresa bizkaitarrak ez ditu alde batera uzten joera eta teknologia berriak, balioa handitzeko, egokitzeko, prozesuak hobetzeko eta energia berdea bezalako sektoreetara dibertsifikatzeko.

40  urte  baino  gehiago  enpresa  grafikoei  babes  digitala  eskainiz

40 urte baino gehiago enpresa grafikoei babes digitala eskainiz

Bizkaiko Consultores Asociados enpresak ERP Gestión 21 softwarea eskaintzen du, nazioartean eta Euskadin oso zabalduta dago.

Euskadiko  bost  erakundek  tuneletako  eta  industria-inguruneetako  langileentzako  segurtasun-plataforma  digital  bat  garatu  dute

Euskadiko bost erakundek tuneletako eta industria-inguruneetako langileentzako segurtasun-plataforma digital bat garatu dute

Soluzio teknologiko berritzaile bat da, tuneletan eta industria-inguruneetan izaten diren gorabeherak garaiz identifikatzeko pentsatua, eta TECNALIAk garatu du Externalia Solutions, Hierros Abra, Lurpelan eta Abra Seguridad enpresekin batera.

Joan blogera

Jarrai gaitzazu

Kanal espezializatuak eta eguneroko gaurkotasuna gure sareetan.