Euskadi Europa hegoaldeko zibersegurtasuneko gunea bihur daitekeela esan du Euskadiko Zibersegurtasun Zentroaren zuzendariak
Deustuko Unibertsitateak antolatutako jardunaldian, Javier Diéguez-ek azaldu du zibersegurtasuna ez dela informatikako kontzeptu bat bakarrik, negozioa ere badela dagoeneko.
Enpresak animatu ditu haien segurtasuna zaindu dezaten, eta hasteko “errazera, azkarrera eta merkera jo dezatela” gomendatu die. Zibersegurtasuna aplikatzea ez da garestia; eredu berriek oztopo hori gainditu dute dagoeneko”.
Ostiral honetan Bilbon egin zen ekitaldian, Centro Vasco de Ciberseguridad-Basque Cybersecurity Centre-ko (BCSC) zuzendari Javier Diéguez-ek esan zuen Euskadik baduela gaitasuna Europa hegoaldeko zibersegurtasuneko gune bihurtzeko, hainbat faktorek bat egiten dutelako; besteak beste, gaitasun teknologikoa duten enpresa asko daude, Zientzia-Teknologia-Berrikuntza Sarea nabarmena da, eta Eusko Jaurlaritzaren laguntza erabakigarria dugu, Basque Cybersecurity Centreren bidez funtzio sustatzailea eta dinamizatzailea hartzeari esker. Deustuko Unibertsitateko Industria Digitaleko katedrak antolatutako jardunaldiaren barruan —Estibaliz Hernaez, Teknologia, Berrikuntza eta Lehiakortasun sailburuordea ere bertan egon zen— Diéguezek ziurtatu duenez, bere proiekturako “2020 dagoeneko iragana da. 2018ra begira dagoen proiektu bat egin nahi dugu guk, Euskadi nazioarteko erreferentzia gisa kokatuko duena. Espezializazioan oinarritutako proiektu bat, eskaintzaileen eta eskatzaileen arteko topagune bat, lankidetza-ekimen publiko-pribatuen buru izango dena”.
SPRI Taldearen (enpresa-garapenerako euskal agentzia) barnean dagoen Zibersegurtasuneko Euskadiko Zentroaren arduradunak esan duenez, zerbitzu hori “zibersegurtasunaren erreferentzia bihurtu da Europan”. “Horren froga garbia da gu ECSOren Partnership Board-ean izatea. Horri esker, gure enpresak, batez ere txikienak, nazioarteko kalitatezko kontaktuak lortzen ari dira. Gainera, FIRSTen barruan onartu gaituzte, gertakariei erantzuteko foro globalik garrantzitsuenean, eta konfiantzazko bazkidearen profila izatea lortu dugu”.
Horrez gain, nabarmendu du Eusko Jaurlaritzak lehen laguntza-programa abian jarri duela, Estatuan aitzindaria, eta manufaktura-industrian zibersegurtasun-proiektuak abian jartzera zuzenduta dagoela. “Eta sorpresa handia izan zen Basque Cibersecurity Day jardunaldian hainbeste jende elkartzea (Bilbon azaroaren 5ean egin zen jardunaldi hori, eta 1.000 parte-hartzaile baino gehiago izan zituen). Zibersegurtasuna gizarteratu egin da”.
Diéguezek Euskadiko enpresei aholkuak eman dizkie, beren segurtasuna zaintzeko. “Lehendabizi bazkideak bilatu behar dira, eta babestu nahi denaren autodiagnostikoa egin behar da. Errazenetik, azkarrenetik eta merkeenetik hasi behar da. Zibersegurtasuna aplikatzea ez da garestia, eredu berriek oztopo hori gainditu baitute dagoeneko. Gero, kontu sofistikatuagoetara jo behar da, adibidez, gure perimetroak diseinatzera”.
Hitzaldian zehar, behin baino gehiagotan aipatu du zibersegurtasuna ez dela informatikako kontzeptu bat bakarrik, negozioa ere badela dagoeneko.
“Ez gara industriaren lehiakide bat”
Zibersegurtasun-zentroari dagokionez, Euskadiko enpresentzako zerbitzu bat dela esan du. “Ez gara industriaren lehiakide bat, ezta enpresek kobratzen dituzten zerbitzuak doan ematen dituen erakundea ere. Enpresa-kolektibo zaurgarrienei ohartarazi nahi diegu, erakundeen barne-egituran sartu gabe”.
Zentroaren zuzendariak adierazi duenez, “dagoeneko 18 zibersegurtasun-startup katalogatu ditugu Euskadin. Ekintzailetza-ekosistema ona dugu. Giza erronka da, orain, erronkarik handiena”.
Onartu duenez, Euskadiko ETEen heldutasuna txikia da zibersegurtasunari dagokionez. Hori erakusteko, 90 enpresa industriali egindako inkesta aipatu du. Inkestaren bidez jakin da elkarrizketatu dituzten enpresen % 85ek aurreikusita daukala 2019rako giza baliabideak edo aurrekontuak areagotzea. “Jarrera ona da, baina, inkestaren arabera, enpresen % 12k bakarrik du plan bat”.
Jardunaldi berean parte hartu du Xabier Mitxelenak, Accenture enpresa multinazionalaren zibersegurtasun-zuzendariak, eta haren esanean, talentua ez da baloratzen, eta “segurtasun merkea garestia da. Egungo araudiak aldaketak egitera behartzen ditu enpresak, eta zuzendariek datu-ihesarekiko ardura penala dute”.
Mitxelenak ziurtatu du ez direla ari ETEek segurtasun-adituak kontratatzearen aurka, baizik eta “diseinutik abiatuta lan egitearen alde” daudela. Gure enpresetan segurtasunak duen balioa aintzatetsi dadila eskatu du. “Inbertsio bat da, eta bertan geratzeko asmoz etorri da. Osasuna eskubide publiko bat den era berean, zibersegurtasuna ere hala izatera iritsiko da. Ez da inbertsio teknologiko bat, negozio-inbertsio bat baizik. Zenbait enpresatan, giza baliabideen taldearen barruan, zibersegurtasun-arduradun bat sartzen hasiak dira dagoeneko”.
Lotutako albisteak

Elvira, berrikuntza eta tradizioa osagai nagusi dituen istorio gastronomikoa
Harategi-urdaitegi txiki bat izatetik, gaur egun hamar establezimendu inguru ditu etxean egingo liratekeen moduan prestatutako produktuak saltzeko, online dendan ere saltzen direnak.

Egin ezazu prestakuntza-plana zure enpresan Gaitasun Digitalen programarekin
«Gaitasun Digital Profesionalak» programaren edizio berriak 2 milioi euroraino igo du bere aurrekontua, euskal enpresen lehiakortasuna sustatzen jarraitzeko helburuarekin, langileen prestakuntza indartuz.

Adimen artifiziala, blockchaina eta zibersegurtasuna izango dira Elkargiko 35. Enpresa Topaketaren erdigunean
Ekitaldia apirilaren 10ean izango da Donostiako Kursaal Jauregian

% 64 egin dute gora Eusko Jaurlaritzak SPRIren bitartez antolatutako IKT arloko prestakuntzara joandakoek
Enpresa Digitala ekimena 3 lurraldeetako bost gune fisikotan eskaintzen da eta ireki den azkena Ezkerraldekoa izan da, Abantoko campusean

Irudi B2B: 7 urte marketin digital industriala aztertzen bere blogaren bidez
Bere blogaren helburua: ezagutza erabilgarria partekatzea, industriak kanal digitalaren potentziala ahalik eta gehien aprobetxa dezan.

SOC-Ek bere kokapen zientifiko-teknologikoa sendotu nahi du esparru aeroespazialean
Bizkaiko konpainiak Etherneten oinarritutako komunikazio-soluzioak eskaintzen dizkie Airbus, Boeing, Lockheed Martin edo Blue Origin bezalako bezeroei, eta sektore horretara bideratutako Time-Sensitive Networking (TSN) komunikazio ziberseguruetarako I+G proiektu handi batean murgilduta dago.

Industria Digitaleko laguntzek zure negozioaren eraldaketa digitala lortzeko bidea irekiko dizute
Industria Digitala 2025 laguntza-programaren aurtengo edizioa martxoaren 18tik irekita, 7.5 milioi €-ko aurrekontuarekin. Euren negozioa digitalki eraldatu nahi duten enpresek urriaren 31era arte aurkez ditzakete euren eskaerak.

Cybertixek Zerolynx integratu du eta ETE-entzako zibersegurtasuneko hornitzaile erreferente gisa finkatu da
Operazio horrek zibersegurtasuneko portfolioa indartu du zerbitzu espezializatuetako bertikal berriekin, hala nola Offensive Security edo Forensicsekin

Zaher Taldeak bere eraginkortasun operatiboa hobetzea du helburu eraldaketa digital nabarmen baten bidez
Enpresa gipuzkoarra bere zuzendaritzaren errelebo betean murgilduta dago, galdaragintzan eta mekanizazioan aritzen da, eta nazioartekotzearen aldeko apustua ere egin du.

Einnek, bost urte etengabe eboluzionatzen sektore elektriko-elektronikoan
Pandemia betean jaio zen enpresak eraldaketa digitalaren aldeko apustua egin du hasieratik, sektorean bereizteko; bideojoko bat ere sortzen ari da, ingeniaritzako eta muntaiako barne-prestakuntza teknikoa iraultzeko.