2022ko ekainean BECen ospatuko den BIEMH aurkeztu du Euskadik Milaneko EMOn
- Biurtekoa BECen (Bilbao Exhibition Centre) izango da, 2022ko ekainaren 13tik 17ra, eta makina-erremintaren sektorearen suspertze-maila neurtuko duen termometroa bilakatuko da.
- Tapiak azpimarratu du euskal industria energiaren prezioekin bizitzen ari den egoera larria dela, eta eskua luzatu dio Estatuko Gobernuari konponbide onuragarri bat bilatzeko “presio hori itogarria izan baino lehen”
EMO MILANOko euskal ordezkaritzak, Arantxa Tapia Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburua buru dela, BIEMHen 31. edizioa aurkeztu du gaur ofizialki, 2022ko ekainaren 13tik 17ra BECen (Bilbao Exhibition Centre) egingo dena. Ekitaldia, Danobatgroup industria-taldeko kide den Soraluce enpresaren standean izan da, eta bertan izan dira sailburuarekin batera, Xabier Basañez BECeko zuzendari nagusia, Pello Rodríguez Danobatgroupeko zuzendari nagusia eta Xabier Ortueta AFM Clusterreko zuzendari nagusia.
Tapiak gogorarazi duenez, 2024rako helburua da susperraldi ekonomikoarekin, Euskadiko Barne Produktu Gordinean industriaren eta zerbitzu aurreratuen pisua handitzea: “gure manufaktura-ahalmena industriari lotutako zerbitzu horien eskaintzarekin uztartzeaz ari gara. Industria berritu, moderno, digital, inklusibo eta jasangarriaz hain zuzen ere”.
“Ez da arrosa bidea, arantza asko daude”, sailburuak gaurko hitzaldian azpimarratu duenez, “aenpresa intentsiboak eta ez bakarrik intentsiboak energiaren kostuekin sufritzen ari direna ikusten ari gara. Kezka orokorra da Europan. Eta bereziki Euskadin, premiazkoa da. Eta barkatu aipamen honek ekitaldi honen helburua itzaltzen badu, hau da, gure Biurtekoa aurkeztea. Gertatzen da alderdi horrek gehiegi estutzen duela enpresa askoren ekoizpena, eta ezin dugu onartu presio hori itotzea. Industriara luzatutako eskua. Estatu espainiarreko ministerioei eskua luzatu zaie gizarte osoarentzat eta bereziki industriarentzat onuragarria izango den irtenbide bat bilatzeko.”
Ekonomiaren Garapeneko sailburuaren ustez, zorionez, gero eta kontzientzia handiagoa dago beharrezko trantsizio energetikoaren eta klimatikoaren inguruan. “Eremu honetan aukera amaigabeak irekitzen dira teknologia aurreratuak garatzeko ingurumen-irtenbideak emateko, baina industria bera da barrura begiratu behar duena eta bere ekoizpen-prozesuak, eraginkortasun energetikoaren hobekuntza eta material berrien erabilera berrikusi behar dituena”.
Datorren urteko azoka makina-erremintaren sektorearen suspertze-maila neurtzen duen termometroa izango da. 2018an ‘Biurtekoa’ ospatzeak -koronabirusak 2020ko hitzordua bertan behera utzi zuen- 42,7 milioi euroko diru-sarrerak eta 896 lanpostu zuzen ekarri zituen.
EMO MILANO 2021ak, urriaren 4tik 9ra bitartean egingo den azokak, 34 herrialde ezberdinetako 700 enpresa hartzen ditu. Atzerriko erakusketarien presentzia guztizkoaren % 60 inguru da. Ordezkari gehien dituzten herrialdeak Italia, Alemania, Taiwan, Suitza, Espainia, Japonia, Frantzia, Hego Korea eta Estatu Batuak dira. Euskadi da, zalantzarik gabe, estatuko makina-erremintaren erreferentzia garrantzitsuena, Milanen presentzia duten estatuko 34 enpresetatik 24 euskaldunak bait dira.
Arantxa Tapia sailburuarekin batera, Aitor Urzelai SPRI Taldeko zuzendaria eta Mikel Amundarain Industriako sailburuordea egon dira, Euskadiko industriaren eta ekonomiaren motorra den sektore honetan eta Industria 4.0 estrategiaren digitalizazioarekin eta garapen teknologikoarekin duten konpromisoagatik nabarmentzen den euskal ordezkaritzari laguntzen.
Lotutako albisteak

Logistikari buruz Euskadin egiten den kongresuaren hirugarren edizioa egingo dute BECen
Azoka da iparraldeko eremuan packagingaren, logistikaren eta garraioaren sektoreak biltzen dituen azoka bakarra

Talleres Altube, doitasuna nortasunean daraman Gipuzkoako mekanizazio-enpresa
Bergarako konpainiak SPRI Taldearen zibersegurtasun-programako laguntza bat jaso du, eta negozioa % 50 handitzea espero du 2027rako

CIC biomaGUNEk enpresa bat abiarazi du, nanosentsoreak erabiliz gaixotasunen diagnostikoa eraldatzeko
Taldeki Biosolutions enpresak antigorputzak azkar, merke eta sendotasunez detektatzeko sentsoreak garatuko ditu, egungo in vitro diagnostikoaren egonkortasun- eta kostu-arazoak gainditzeko

Danobatek fabrikazioa irauli du doitasunezko robot berritzaile batekin
Euskal fabrikatzailea robotikaren sektorean sartu da diseinu disruptibo batekin: doitasun eta dinamika handia eskatzen duten eragiketetarako berariaz diseinatutako robot eredu berritzaile batekin.

Hazitek proiektu batek Hesteetako Gaixotasun Inflamatoriorako diagnostiko-sistema eta terapia berriak garatu ditu
HANTURA, Faes Farma buru duela, sendagai berriak, gaixotasunaren tratamendurako alternatiba terapeutiko berrien garapenean egindako aurrerapenak eta pazienteen zaintza asistentziala hobetzeko tresna digitalak lortu ditu.