Albisteak 6 urria, 2020

Euskadik bere datu irekiak erabiltzeko ideiarik onenak sarituko ditu

Anima zaitezte eta parte hartu! Ikasleei, profesioalei edo enpresei zuzenduta dago. Ez da programazio ezaguerarik behar parte-hartzeko

Eusko Jaurlaritzak, hiru foru aldundiek eta EAEko hiriburuetako hiru udalek datu irekien bi lehiaketa antolatu dituzte, open data kultura eta datuen berrerabilpena sustatzeko asmoz.

Azken urteotan, Open Data mugimenduak indar handia hartu du mundu luze-zabalean; izan ere, herri administrazioak euren datuak irekitzen hasi dira berriz erabiltzeko moduko euskarrietan eta erabilera-lizentzia irekien bidez. Open data Euskadi (http://opendata.euskadi.eus) Eusko Jaurlaritzaren datu-irekien ataria da; 6000 datu multzo baino gehiago ditu bere datu katalogoan eta 10 urte baino gehiagoko ibilbidea du.

Testuinguru honetan, open data kultura eta datuen berrerabilpena Euskal Herrian sustatu nahian, datu-irekien bi lehiaketetarako izen-emate epea zabaldu da:

Ideia  lehiaketa

Lehiaketa honek bi ideia hoberenak sarituko ditu, zerbitzu, ikerketa, web-aplikazio edo gailu mugikorrentzako aplikazio bat sortzeko baliagarri izan daitekeena. Ideia horrek datu irekiak erabili beharko ditu. Ez da beharrezkoa garapen edo programazio ezaguerarik izatea eta edozeinek har dezake parte. Ideia dokumentu batean azaldu eta dokumentu hori inskripzioa egitean erantsi besterik ez da egin beharko.

  • Izen-ematea: urriaren 8tik azaroaren 19rarte.
  • 8000 euroko sariak.
  • Ikasleei, profesioalei edo enpresei zuzenduta dago. Ez da programazio ezaguerarik behar parte-hartzeko.
  • Informazio gehiago ideia lehiaketari buruz:
    http://opendata.euskadi.eus/datu-irekien-lehiaketak/

Aplikazio  lehiaketa

Lehiaketa honek datu irekiak erabiltzen dituen bi proiektu hoberenak sarituko ditu: zerbitzuak, ikerketak, web-aplikazioak edo gailu mugikorrentzako aplikazioak aurkeztu ahal izango dira.

Anima zaitezte eta parte hartu!

Lotutako albisteak

Elvira,  berrikuntza  eta  tradizioa  osagai  nagusi  dituen  istorio  gastronomikoa

Elvira, berrikuntza eta tradizioa osagai nagusi dituen istorio gastronomikoa

Harategi-urdaitegi txiki bat izatetik, gaur egun hamar establezimendu inguru ditu etxean egingo liratekeen moduan prestatutako produktuak saltzeko, online dendan ere saltzen direnak.

Egin  ezazu  prestakuntza-plana  zure  enpresan  Gaitasun  Digitalen  programarekin

Egin ezazu prestakuntza-plana zure enpresan Gaitasun Digitalen programarekin

«Gaitasun Digital Profesionalak» programaren edizio berriak 2 milioi euroraino igo du bere aurrekontua, euskal enpresen lehiakortasuna sustatzen jarraitzeko helburuarekin, langileen prestakuntza indartuz.

%  64  egin  dute  gora  Eusko  Jaurlaritzak  SPRIren  bitartez  antolatutako  IKT  arloko  prestakuntzara  joandakoek

% 64 egin dute gora Eusko Jaurlaritzak SPRIren bitartez antolatutako IKT arloko prestakuntzara joandakoek

Enpresa Digitala ekimena 3 lurraldeetako bost gune fisikotan eskaintzen da eta ireki den azkena Ezkerraldekoa izan da, Abantoko campusean

Irudi  B2B:  7  urte  marketin  digital  industriala  aztertzen  bere  blogaren  bidez

Irudi B2B: 7 urte marketin digital industriala aztertzen bere blogaren bidez

Bere blogaren helburua: ezagutza erabilgarria partekatzea, industriak kanal digitalaren potentziala ahalik eta gehien aprobetxa dezan.

Industria  Digitaleko  laguntzek  zure  negozioaren  eraldaketa  digitala  lortzeko  bidea  irekiko  dizute

Industria Digitaleko laguntzek zure negozioaren eraldaketa digitala lortzeko bidea irekiko dizute

Industria Digitala 2025 laguntza-programaren aurtengo edizioa martxoaren 18tik irekita, 7.5 milioi €-ko aurrekontuarekin. Euren negozioa digitalki eraldatu nahi duten enpresek urriaren 31era arte aurkez ditzakete euren eskaerak.

Joan blogera

Jarrai gaitzazu

Kanal espezializatuak eta eguneroko gaurkotasuna gure sareetan.