Filtra tu búsqueda

Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Albisteak 22 ekaina, 2018 Eraldaketa digitala Zibersegurtasuna Basque Cybersecurity Center (BCSC) Industria adimenduna Smart Industry Programa

Euskadik lideratuko du Europako lankidetza publiko-pribatua Zibersegurtasun arloan

European Cybersecurity Organisation (ECSO) erakundeak Javier Diéguez BCSCko zuzendaria aukeratu du Europako eskualdeen ordezkari izateko Lankidetza Batzordean (Partnership Board), Europako Batzordearekiko komunikazio-kanalean

 

European Cybersecurity Organisation (ECSO) erakundeak Javier Diéguez BCSCko zuzendaria aukeratu du Europako eskualdeen ordezkari izateko Lankidetza Batzordean (Partnership Board), Europako Batzordearekiko komunikazio-kanalean.

 

European Cybersecurity Organisation (ECSO) erakundeak Javier Diéguez (Euskadiko Zibersegurtasun Zentroa / Basque Cybersecurity Centre – BCSCko zuzendaria) aukeratu du Lankidetza Batzordeko (Partnership Board) Europako eskualdeen ordezkari izateko. Batzorde hori ECSOren eta Europako Batzordearen arteko komunikazio-kanal formala da eta bertan eztabaidatzen da zibersegurtasun arloko proiektuei buruzko lan-programa. Hala, Euskadik bere posizioa sendotu du Europako erreferente izateko zibersegurtasun arloan.

 

Horixe da, hain zuzen, Eusko Jaurlaritzak SPRI Taldearen bitartez 2017ko urrian sortutako BCSCren bidez lortu nahi den helburuetako bat: Euskadi nazioarteko erreferente izan dadila zibersegurtasun-teknologiak fabrikazio aurreratuko industriari aplikatzeko orduan.

 

Euskadiko Zibersegurtasun Zentroa ECSO sareko eskubide osoko kide da aurtengo urtarriletik. ECSO Europako zibersegurtasun-sare handiena da, zeinetara biltzen baitira zibersegurtasun arloko administrazio publikoak, enpresak, ikerketa zentroak, elkarteak, eskualdeak eta askotariko organismoak.

 

Lankidetza Batzorde Publiko-pribatua (Partnership Board) da ECSOren eta Europako Batzordearen arteko komunikazio-kanal formala eta bertan eztabaidatuko da Horizontea 2020 ekimenaren barruan garatuko diren zibersegurtasun arloko proiektuen lan-programa eta I+G+B programa orokorrarekin erlazionatutako gaien inplementazioa eta, gainera, jarraipena egingo zaie lankidetza publiko-pribatuko konpromisoei.

 

Batzorde horren bitartez elkarrizketa ireki bat sortzen da ECSOko kideen artean, Europako Batzordearekin adostutako kontratuan aurreikusitako helburuak lortzeko.

 

BCSC buru-belarri aritu da lanean sei hilabete hauetan, balio ekarpenak eginez Inbertsio, Hezkuntza eta Eskualde arloetako lantaldeetan. Hala, ECSOk uste du Euskadik lidergoa har dezakeela eta Partnership Board batzordeko Eskualdeen ordezkari izan daitekeela.

 

Bisita instituzionala Euskadiko Zibersegurtasun Zentroaren egoitzara

 

Eusko Jaurlaritzak Basque Cybersecurity Centre sortu du, erantzukizunez jokatzeko gure industriaren lehiakortasun eta berrikuntza gaitasunak desafiatzen dituen eta gure hiritarren eskubideak mehatxatzen dituen testuinguru berri batean. BCSC 2017ko urrian sortu zen, eta duela zenbait aste kokatu zen Arabako Teknologi Parkean duen egoitzan, non maila goreneko bisita instituzional bat jasoko baitu egun gutxi barru.

 

BCSC bereziki sortu da zibersegurtasunaren kultura sustatu eta garatzeko euskal gizartean, zibersegurtasunaren aplikazioarekin loturiko jarduera ekonomikoa dinamizatzeko eta alor horretako sektore profesionala indartzeko. Esan bezala, BCSCk xedetzat hartu du Euskadi nazioarteko erreferente izan dadila, zuzendu ditzala tokiko zein Europako eskualdeen arteko lankidetzako ekimen publiko-pribatuak, eta topagune bilaka dadila tokiko zibersegurtasun eskaintzaile eta eskatzaileentzat.

 

Ahaztu gabe Euskadiko (Panda, Euskaltel, ITS, S21sec, Entelgy…) eta Estatuko (Incibe, Telefonica…) bere bazkide garrantzitsuenak, nazioarteko hainbat jarduera garatu dira BCSCren sorreratik igaro diren hilabete apur hauetan. Helburua bikoitza da: batetik, ikusgarritasuna ematea Zibersegurtasunaren euskal industriari eta horrela sektorea sustatzea; eta bestetik, harremanak sortzea CSIRTs sare globaleko eragileekin, etorkizunean laguntza handia izango baitira Euskadi zibermehatxu globaletatik defendatzeko.

 

Lehen helburua betetze aldera, BCSC eskubide osoko kide gisa sartu da ECSOn, Bruselara joan da behin baino gehiagotan Eusko Jaurlaritzako sail desberdinetako ordezkariekin eta Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sareko eragileekin, horrela erakusteko bazkide interesgarria dela Zibersegurtasun arloko teknologia desberdinak gidatzeko. Era berean, harremanetan jarri da Zibersegurtasun teknologien garapeneko mundu mailako erreferentziazko ekosistemekin, inbertitzaileekin eta korporazio multinazionalekin, garrantzia emateko Euskadin Zibersegurtasunaren eta 4.0 Industriako aplikazioen inguruan garatzen ari den jarduerari.

 

Bigarren helburuari dagokionez, BCSCk presentzia izan du FIRST (foro globala) eta TF-CSIRT (Europako foroa) ekitaldien azken bi edizioetan, non balizko bazkide askorekin jarri baita harremanetan, besteak beste, Siemens (Alemania), Europol (Holanda), Team-Cymru (AEB), Cir-CL (Luxenburgo) eta Shadowserver fundazioarekin. Asmoa da 2018an zehar konfiantzazko sare hori handitzea.

Lotutako albisteak

21 Azaroa, 2024 Eraldaketa digitala
Elgar Works: automobilgintzako piezen egiaztapen automatiko berria garatzen ari den Arabako enpresa
Irakurri gehiago
14 Azaroa, 2024 Eraldaketa digitala
Miesa Bizkaiko enpresak soluzio integralak eta neurrira egindakoak eskaintzen ditu automatizazioaren eta industriako kontrolaren arloan
Irakurri gehiago
13 Azaroa, 2024 Eraldaketa digitala
Industria Sailak Eraldaketa Digitalarekin konpromiso handiena duen administrazio publikoaren saria jaso du
Irakurri gehiago
13 Azaroa, 2024 Eraldaketa digitala
Ametsek piezak planopean mekanizatzen ditu, dibertsifikatutako industria-sektore baterako
Irakurri gehiago
11 Azaroa, 2024 Eraldaketa digitala
INARTRANS 4.0 proiektuak Adimen Artifiziala garraio instalazioen eraikuntzan integratzeko lan egiten du
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak