Eraldaketa digitala
Albisteak 9 urtarrila, 2019

Euskadiko biztanleen ia %80k erabiltzen dute Interneta

IKT ekipoak eta Interneterako konexioa gero eta zabalduago daude etxe eta enpresetan

 

IKT ekipoak eta Interneterako konexioa gero eta zabalduago daude etxe eta enpresetan

 

Euskadiko biztanleen %87k Interneterako konexioa dute etxean eta %79 Sarera konektatu dira azken 3 hilabeteetan. Gainera, 15 urte edo gehiagoko herritar ia guztiek dute sakelakoa -%97k- eta biztanleriaren %77k gutxienez badute ordenagailu bat etxean (%60ren kasuan ordenagailu hori eramangarria da). 聽Horra Eustat 鈥 Euskal Estatistika Erakundearen 鈥淚nformazio Gizartearen Panorama Euskadi 2018鈥 txostenean jasotako datu batzuk. Emaitzek erakusten dute gero eta IKT ekipo gehiago erabiltzen direla etxeetan, enpresetan, eta baita ere landa-eremuetan.

 

Euskal enpresen kasuan, antolakundearen tamainak eragin handia du zifretan. 9 langile baino gehiago dituzten konpainien zifrak %100etik hurbil daude oinarrizko ekipoei dagokienez: Interneterako konexioa eta ordenagailuaren eta posta elektronikoaren erabilera. Gainera, 10 langile edo gehiagoko enpresen %92 inguruk web orri propioa dute. Teknologiaren irismena desberdina da jarduera sektore bakoitzean; industria sektorea da zabalkunde teknologiko handiena izan duena, ondoren zerbitzuena dator eta haren atzetik eraikuntza sektorea. Oro har, Euskadi Europako batez bestekoan dago enpresetako IKT ekipoen erabileran eta batez bestekoaren gainetik Interneterako konexioaren eta web orri propioaren adierazleetan.

 

IKTen zabalkundearen beste muturrean dago lehen sektorea, zeinetan hazi egin den informazio eta komunikazio teknologien erabilera, baina erritmo motelagoan. Sektore horretan enpresen %51k Interneterako sarbidea dute, %53k ordenagailuak dituzte eta %85ek sakelako telefonoak erabiltzen dituzte. Konpainien tamaina txikia da zifra horien arrazoi nagusia, lehen sektoreko enpresen %98k 10 langile baino gutxiago baitituzte.

 

Azkenik, Eustatek orobat aipatzen du nola erabiltzen duten Interneta euskal herritarrek. 15 eta 34 urte bitarteko biztanleen %99 Internet erabiltzaileak dira, eta 35 eta 54 urte bitarteko biztanleen %96 ere bai. Zifra horiek askoz baxuagoak dira biztanle zaharragoen artean, 54 urtetik gorako pertsonen %53 bakarrik baita Sareko erabiltzaile. Hauek dira Interneten erabilpen garrantzitsuenak: posta elektronikoa, ondasun eta zerbitzuak kontsultatzea eta informazioa bilatzea. Bestalde, erabiltzaileen %54k Interneta erabiltzen dute onlineko bankara sartzeko eta %44,5ek erosketak egiteko.

 

Lotutako albisteak

Elvira,  berrikuntza  eta  tradizioa  osagai  nagusi  dituen  istorio  gastronomikoa

Elvira, berrikuntza eta tradizioa osagai nagusi dituen istorio gastronomikoa

Harategi-urdaitegi txiki bat izatetik, gaur egun hamar establezimendu inguru ditu etxean egingo liratekeen moduan prestatutako produktuak saltzeko, online dendan ere saltzen direnak.

Egin  ezazu  prestakuntza-plana  zure  enpresan  Gaitasun  Digitalen  programarekin

Egin ezazu prestakuntza-plana zure enpresan Gaitasun Digitalen programarekin

芦Gaitasun Digital Profesionalak禄 programaren edizio berriak 2 milioi euroraino igo du bere aurrekontua, euskal enpresen lehiakortasuna sustatzen jarraitzeko helburuarekin, langileen prestakuntza indartuz.

%  64  egin  dute  gora  Eusko  Jaurlaritzak  SPRIren  bitartez  antolatutako  IKT  arloko  prestakuntzara  joandakoek

% 64 egin dute gora Eusko Jaurlaritzak SPRIren bitartez antolatutako IKT arloko prestakuntzara joandakoek

Enpresa Digitala ekimena 3 lurraldeetako bost gune fisikotan eskaintzen da eta ireki den azkena Ezkerraldekoa izan da, Abantoko campusean

Irudi  B2B:  7  urte  marketin  digital  industriala  aztertzen  bere  blogaren  bidez

Irudi B2B: 7 urte marketin digital industriala aztertzen bere blogaren bidez

Bere blogaren helburua: ezagutza erabilgarria partekatzea, industriak kanal digitalaren potentziala ahalik eta gehien aprobetxa dezan.

Industria  Digitaleko  laguntzek  zure  negozioaren  eraldaketa  digitala  lortzeko  bidea  irekiko  dizute

Industria Digitaleko laguntzek zure negozioaren eraldaketa digitala lortzeko bidea irekiko dizute

Industria Digitala 2025 laguntza-programaren aurtengo edizioa martxoaren 18tik irekita, 7.5 milioi 鈧-ko aurrekontuarekin. Euren negozioa digitalki eraldatu nahi duten enpresek urriaren 31era arte aurkez ditzakete euren eskaerak.

Joan blogera

Jarrai gaitzazu

Kanal espezializatuak eta eguneroko gaurkotasuna gure sareetan.