Euskadiko ETEntzako Eusko Jaurlaritzaren 2025 laguntzen plana.

Euskal enpresentzako laguntzak.

Onlineko jardunaldiak euskal enpresarentzat.

Filtra tu búsqueda

Ekintzailetza Eraldaketa digitala
Albisteak 15 urtarrila, 2021

Euskal adimen artifiziala profesionalak hautatzeko prozesuetan

ieTeam eta Kevo Technologies elkarlanean ari dira talentuaren kudeaketa eta sare neuronalak bateratzen dituen proiektu batean, enpresei eta profesionalei balioa emateko

ieTeam aholkularitza eta Kevo Technologies teknologia enpresak batu dira, adimen artifizialaren bidez, profesionalki bere ibilbidea hobeto nahi dutenen nortasun-profilak sortzea ahalbidetzen duen soluzio bat eratzeko. Horrekin aholkulariei lanean laguntzea dute helburu, bai eta bere karrera hobetzea bilatzen duten profesionalei aurrera egiteko elementuak ematea ere.

“Hautaketa prozesua demokratizatu nahi dugu, eta profesionala eta enpresa maila berean jartzea da gure helburua. Horretarako, beharrezkoa da prozesua berritzea eta optimizatzea “, azaldu du Iñigo Ugarte ieTeameko buruak eta sortzaileak. Urteak dira aholkularitza-enpresak iellow plataforma duela. Plataforma horrek aukera ematen du bilatu behar izan gabe lan-aukerak identifikatzeko, aplikazioak analisi bat egiten baitu enpresa batek behar duen profil baten eta bertan dauden profesionalen artean. Bateragarritasun maila altua dagoenean, hautagaiak alerta bat jasotzen du. Kevo Technologiesekin iellow Kevo sortu dute, “datuak modu ez hain intuitiboan erabiliz informazioa sortzeko, deep learningean oinarrituz, bere aholkularien ikuspegia osatzeko”, azaldu du Javier Manzanok, euskal teknologia enpresako buruak.

Helburua “teknika kualitatiboetan oinarrituta profil zehatzagoak sortzea da, aholkulariaren gaitasunak indartzeko, datu gehiago izan ditzan eta azterketa sakonagoa egin dezan, balioa emateko”, azpimarratu du Manzanok. “Prozesua objektibizatzeko, denborak murrizteko eta emaitzak hautagaiaren esku jartzeko tresna bat gehitzen dugu”, laburbildu du Ugartek.

Oiartzunen egoitza duen teknologia enpresan sortu duten ezagutza erabili da laguntzaile birtualak sortzeko, datuen analisian arreta jarriz. Konponbidea proben azken fasean dago ieTeam-en, eta ez du hautapen-prozesua egiten duten profesionalek pertsonekin duten interakzioarekin apurtzen.

Adimen artifiziala pertsonen eguneroko bizitzan

Aholkularitza-enpresaren ingurune kontrolatu bateko bideokonferentzia baten bidez edo baita aurrez aurreko elkarrizketa batean, hautagaiek eta aholkulariek elkarrizketa bat izaten dute hautaketa-prozesuaren barruan. Elkarrizketa automatikoki transkribatzen da, testua profilak egiterakoan psikologian aplikatutako metodologien bidez azter dadin –desberdintasuna da, tradizionalki teknologiarik gabe egiten ziren nortasun-testak edo testu-analisiak hemen sare neuronalen bidez exekutatzen direla-.

“Elkarrizketaren azterketa psikolinguistikoa egiten dugu, deep learning teknikei esker eta, profil horrekin, nortasun txostena egiten da”, zehaztu du Manzanok. Emaitza hautagaiaren “bat-bateko” profila lortzea da, Ugartek gaineratu duenez, artikulu zientifikoetan oinarrituta eguneratutako jokabide-psikologiaren teorietatik abiatuta.

“Langileen hautaketa aldatzen ari da, profesionalean zentratzen ari da: gaur egun oreka-puntu batean gaude, pisuaren % 50 enpresak du eta % 50 hautagaiak, baina urte batzuetan, bilakaera demografikoa dela eta, ez dugu profesional kualifikaturik izango bete beharko ditugun lanpostu guztietarako, eta horrek esan nahi du haiek hitza izango dutela”, adierazi du aholkulariak, haiei ere balioa emateko beharra defendatzeko.

“ieTeamek analisi zehatz bat ematen dio hautagaiari, bere kualifikazioak hobetzeko balio diezaiokeena”, azpimarratu du Kevo Technologieseko arduradunak. “Orain, modu tradizionalarekin konparatuta, nortasun-faktore gehiago neurtzeko gai gara. Izan ere, elkarrizketa tradizional batean gehienez 15 neurtzen genituen eta orain 40 inguru neurtzeko gai gara”, adierazi du ieTeamekoak.

“Proiektu honek alderdi teknikoena batzen du, adimen artifizialaren bidez, baina baita pertsonen zatia ere, tekla interesgarri bat jo dugula iruditzen zaigu”, azpimarratu du Manzanok, “Kevok adimen artifiziala erabiltzen du, ez arlo teknikoarekin zerikusi duten planteamenduetarako, baizik eta gizakiarekin zerikusia dutenetarako”.

SPRI Taldearen helburuetako bat euskal enpresak digitalizatzea da, big data, machine learning, adimen artifiziala eta marketing digitala bezalako tresnak, zerbitzuekin, laguntzekin eta hemen zehazten diren aktiboekin sustatuz.

Lotutako albisteak

Einnek,  bost  urte  etengabe  eboluzionatzen  sektore  elektriko-elektronikoan

Einnek, bost urte etengabe eboluzionatzen sektore elektriko-elektronikoan

Pandemia betean jaio zen enpresak eraldaketa digitalaren aldeko apustua egin du hasieratik, sektorean bereizteko; bideojoko bat ere sortzen ari da, ingeniaritzako eta muntaiako barne-prestakuntza teknikoa iraultzeko.

Enpresa  industrialen  eta  industria  adimendunean  espezialistak  diren  enpresa  digitalen  arteko  elkarlana  erraztuko  du  SPRI  Taldeak

Enpresa industrialen eta industria adimendunean espezialistak diren enpresa digitalen arteko elkarlana erraztuko du SPRI Taldeak

Enpresen Networkinga 2025 - Smart Industry kongresuaren 8. edizioa egingo dute martxoaren 26an, Bilbon, eraldaketa digitalari laguntzeko

INNKIA  startup  jaio  da,  enpresen  behar  zehatzetarako  Adimen  Artifizala
24/02/2025 Up Euskadi

INNKIA startup jaio da, enpresen behar zehatzetarako Adimen Artifizala

LABORAL Kutxaren eta IKERLANen eskutik sortu da startup kooperatibo aitzindaria, MONDRAGONen eta Eusko Jaurlaritzaren laguntzarekin.

ELIKA  Fundazioak  “Recircular  alimentación”  aurkeztu  du,  elikagai-soberakinak  errebalorizatzen  lagunduko  duen  tresna  digitala
23/02/2025 Up Euskadi

ELIKA Fundazioak “Recircular alimentación” aurkeztu du, elikagai-soberakinak errebalorizatzen lagunduko duen tresna digitala

Elika Fundazioaren eta Recircular startup-aren arteko lankidetzaren emaitza da, zeinak elikagai-soberakinak ekonomikoki balorizatzea duen xede.

Wake  Up!  Albiste  ekintzaile  batzuk  sarean
21/02/2025 Ekintzailetza

Wake Up! Albiste ekintzaile batzuk sarean

Euskadiko talentu ekintzaile guztia. Wake up! -ek komunikabide eta sareko blog desberdinek argitaratutako albisteen hautaketa txiki bat egunero partekatzen du Linkedinen: ideiak, proiektuak, negozioak, startupak, enpresak etab.

Joan blogera

Jarrai gaitzazu

Kanal espezializatuak eta eguneroko gaurkotasuna gure sareetan.