Zibersegurtasun Industrialeko Zentroak eta Euskadiko Zibersegurtasun Zentroak egindako ikerketa baten arabera (BCSC)
Euskal enpresa industrialen %85ak, zibermehatxuengatik babeste aldera, baliabide ekonomikoak eta gisa baliabideak areagotuko ditu. Hala adierazten du Zibersegurtasun Industrialeko Zentroak eta Euskadiko Zibersegurtasun Zentroak egin duten ikerketa batek, zeinetan 90 enpresek parte hartu duten, bederatzi kluster industrialen eta industrialak ez diren bi klusterren laguntzarekin. Ildo berean, mota desberdinetako 20 galderen erantzunek agerian uzten dute, negozio arduradunen %80a zibersegurtasunaz sentsibilizatuta dagoela.
Ikerketako erantzunak aztertu ostean, ondorioak ezin dira bestelakoak izan: sentsibilizazio maila handia eta euskal enpresa industrialen zibersegurtasun industrialarenganako apustua. Berez, honek ez du esan nahi zaintza mailak heldutasun neurri handiak adierazten dutenik, baina bai jarrera ona dagoela beharrezkoa den transformazioari ekiteko. Ikerketa hau alde batera utzita, baina hobetzeko joera hori babesten duen froga gisa, SPRIn diru-laguntzak eman dira Zibersegurtasun Industrialerako Laguntzen Programako 41 proiekturi. Epea zabalik jarraitzen du azaroaren 23a arte.
Ekosistema industriala jakitun da, lehiakortasun handiko inguruetan, zibersegurtasunaren aldeko apustua ezinbesteko baldintza dela berezko duen abantaila mantentzeko, eta horretarako, baliabide ekonomiko eta giza baliabideak bideratu behar ditu, baita maila guztietan, gai honen inguruan sentsibilizatuta egon ere.
Ikerketak gainera agerian uzten du, zibersegurtasun industriala, lanpostuak betetzeko beharrezkoak diren profesionalak prestatzen dituen formakuntza eskaintzaren eskutik joan behar den prestakuntza handiko zuzeneko eta zeharkako enplegua sortzeko aukera garrantzitsua dela.
Euskadiko Zibersegurtasun Zentroak bultzatzen duen moduan, ausarki zibersegurtasunaren aldeko apustua egiten duen industriaren, sektore pribatuarentzat lagungarri izango den administrazio publikoaren, abangoardiazko sare ikertzailearen eta kontzientziatutako gizartearen eskutik, Euskadi zibersegurtasun industrialean mundu mailako erreferente izan dadin osagai guztiak ematen dira.
Ikerketaren ondorioak
Ondorio nagusien artean hauek nabarmentzekoak dira:
%45ak etengabe internetera konektatutako elementuren bat du, %30ak, berriz, eskaeren araberako behin behineko konexioak erabiltzen dituzte.
ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.
Interesgarria, ezta?