Euskal enpresek 25 milioi euroko laguntzak eskuratu ahal izango dituzte ikerketa eta berrikuntzako proiektu berriak finantzatzeko
Euskal enpresek EBren 25 milioi euroko laguntzak eskuratu ahal izango dituzte 2019ko M-ERA.NET nazioarteko programaren bitartez, zeinaren helburua baita makro, mikro eta nano eskalako materialen teknologia eta ingeniaritza arloetako ikerketa eta berrikuntzako proiektu berriak finantzatzea. Aurtengo edizioa zabalik dago dagoeneko eta Euskadin Eusko Jaurlaritzaren HAZITEK programaren bitartez bideratuko da. Programa hori SPRI Taldeak kudeatzen du, berak ematen baititu euskal enpresek garatzen dituzten proiektuak finantzatzeko laguntzak.
Finantzaketa-ildo horren barruan sartzen diren proiektuen xedea da hainbat arlotako material berriak garatzea: ingeniaritzarako modelatua eta materialen prozesamendua, azalera berritzaileak, estaldurak eta interfazeak, errendimendu handiko composite-ak, material funtzionalak, osasunerako aplikazioetan oinarritutako teknologien estrategia berriak eta fabrikazio gehigarrirako materialak.
Aurre-proposamenak aurkezteko azken eguna 2019ko ekainaren 18a izango da, eguerdiko 12:00etan (Bruselako ordua).
M-ERA.NET programak 159 ikerketa-proiektu finantzatu ditu 107,9 milioi euroko diru-laguntza publikoen bitartez. M-ERA.NET nazioarteko sare berritzaile eta malgu bat da, 40tik gora finantzaketa agentziaz osatua, zeinetara biltzen diren Estatu mailako 35 antolakunde eta eskualde mailako 12, horietako bat Euskadi.
EBk sortu eta finantzatutako (2012) sare horrek bi helburu ditu: batetik, materialen zientzia eta ingeniaritza arloetako Europako I+G+B-ko proiektuen nazioz gaindiko ikerketa programak eta finantzaketa babestea eta haien arteko koordinazioa hobetzea eta, bestetik, lankidetza sendotzea Europako zein atzerriko finantzaketa-erakunde garrantzitsuenekin.
M-ERA.NET partzuergoak zerbitzu garrantzitsu bat eskaintzen du ERA-Europako Ikerketa Espazioaren berregituraketan, non finantzaketa-antolakundeen sare bakar, berritzaile eta malgu bezala operatzen baitu.
M-ERA.NET deialdiari buruzko informazio gehigarria
https://m-era.net/joint-calls/joint-call-2019
Proiektuak garatzeko bazkideak bilatzeko tresnak eta zerbitzuak
NMPTeAm4 https://www.nmp-partnersearch.eu/index.php
Enterprise Europe Network (EEN) http://een.ec.europa.eu/
Lotutako albisteak

“Innovation Land” lelopean, Euskadik Transfiere 2025 Europako zientzia, teknologia eta berrikuntzarako fororik handienean parte hartuko du
Euskadik presentzia nabarmena izango du programa ofizialean, Basque Research and Technology Alliance (BRTA) aliantzako, SPRI Taldeko, Tecnaliako eta ZITUko arduradunek parte hartuko baitute

Euskadik Europan herrialde berritzaile gisa duen ahala finkatu du, enpresa txiki eta ertainen ahaleginari esker
Topaketak lurraldeko eta sektoreko berrikuntzaren 30 eragile eta Euskadiko 70 enpresa txiki eta ertain baino gehiago bildu ditu; eragile eta enpresa horiek 2023an berrikuntza-proiektu bat garatu dute HAZINNOVAren bidez, SPRIk eta Innobasque, Berrikuntzaren Euskal Agentziak kudeatutako Eusko Jaurlaritzaren programaren bidez

Euskocam System S.L.-k elektrohigadurarako grafitozko soluzioak eskaintzen ditu
Elorrioko enpresak elektrohigadurarako grafito-elektrodoen diseinuan eta fabrikazioan zerbitzu integrala eskaintzen du, berrikuntzaren eta iraunkortasunaren aldeko apustu argiarekin.

Hazinnovaren eskutik Estatu Batuetan haztea du helburu Rob-Jor enpresak
Manikurako eta pedikurako produktuak fabrikatzen dituen enpresa arabarra industria mota horretako fabrikatzaile europar bakarrenetakoa da, eta berrikuntzaren eta pertsonalizazioaren alde egiten du Asiako lehiakortasunaren aurka borrokatzeko.

TH Company, munduko liderra arrantza sektorerako makinetan Mungiatik
Mundu osoko 500 atunketari baino gehiagok dute enpresa horren teknologia eta % 75eko merkatu-kuota du.