Berrikuntza Eraldaketa digitala I+G+B
Albisteak 26 abendua, 2018

Euskal enpresek TIC-entzako Europa mailako laguntzak ezagutzeko aukera izango dute Arrasaten egingo den jardunaldi batean

Besteak beste SPRI Taldeak antolatutako ekitaldiak Horizonte 2020 programak eskaintzen dituen aukerak ezagutzera emango ditu

 

Besteak beste SPRI Taldeak antolatutako ekitaldiak Horizonte 2020 programak eskaintzen dituen aukerak ezagutzera emango ditu

 

Datorren urtarrilaren 10ean Ikerlanek Arrasaten duen egoitzan, TIC-en  (Informazio eta Komunikazioen Teknologiak) esparruko ikerkuntza eta berrikuntza sektoreetan ematen diren nazioarteko aukerei buruzko jardunaldi informatiboa egingo da. Ekitaldia SPRI taldea, BEAZ, Innobasque (Basque Enterprise Europe Network sareko kideak) IKERLAN eta CDTI-k antolatu dute.

 

Jardunaldiaren helburua, Horizonte 2020 europar finantza programak (Europa mailan berrikuntza lerrorako laguntza programa handiena, 2014-2020 urte tarterako 80.000 milioi euro dituena), industria digitalizaziorako teknologiak, Big Data, Cloud technologies eta etorkizuneko Interneta bezalako TIC-en esparruko hurrengo deialdietan eskaintzen dituen aukerak ezagutzera ematea da.

 

Ekitaldiak iraun bitartean, aldebiko elkarrizketak hitzartu daitezke Fernando Martinekin (CDTI Estatuko agentziakoa), proiektu idei edo proposamen berrikuspenerako TIC-en harremanetarako puntu nazionalarekin. Interesdunek aukera hau markatu beharko dute jardunaldian izena emateko orduan urtarrilaren 4a baino lehen. Egin daitezkeen berrikuspen kopuru mugatua dela eta, inprimakia lehenbailehen betetzea gomendatzen da. Antolatzaileak, interesdunekin harremanetan jarriko dira informazio gehiago eskatu eta elkarrizketarako hitzordua zehazteko.

 

Azkenik, jardunaldia bukatutakoan, bertaratutako enpresekin parte hartzeko workshop bat egingo da, gai interesgarriak zeintzuk diren jakin eta etorkizunera begirako lankidetza ezartzeko asmoz. Horretarako, interesdunek era berean inskripzio inprimakian dagokion laukia markatu beharko dute.

Lotutako albisteak

Innobideak  Prestakuntza:  prestatu  zure  lantaldea  balioan  lehiatzeko  eta  ez  prezioan
25/03/2025 Berrikuntza

Innobideak Prestakuntza: prestatu zure lantaldea balioan lehiatzeko eta ez prezioan

Euskadiko ETEen % 60k berrikuntzaren alde egiten du, baina gehienek kostua murrizteko edo kalitatea hobetzeko egiten dute eta ez dute benetako abantaila lehiakorra sortzen merkatuan. Alabaina, berrikuntza ez da etorkizunean mantentzeko tresna soila, etorkizunean liderra izateko estrategia baizik. Horretarako, gakoa teknologia ez ezik, pertsonak, estrategia eta egokitzeko gaitasuna ere badira.

Utilmaik  tresna  industrial  aurreratuak  diseinatzen  ditu  ekoizpen  industriala  optimizatzeko
24/03/2025 Berrikuntza

Utilmaik tresna industrial aurreratuak diseinatzen ditu ekoizpen industriala optimizatzeko

Bizkaiko enpresak berrikuntza eta ezagutza teknikoa uztartzen ditu funtsezko sektoreetan mekanizazio-prozesuak hobetzeko, hala nola garraioan, makineria astunean eta aeronautikan.

Eusko  Jaurlaritzak  Bikaintek  programa  zabaldu  du  enpresetan  ikerlariak  kontratatzea  sustatzeko
21/03/2025 I+G+B

Eusko Jaurlaritzak Bikaintek programa zabaldu du enpresetan ikerlariak kontratatzea sustatzeko

2025erako planak 5,7 milioi euroko aurrekontua du eta urtean 60.000 euro bitarteko dirulaguntzak eskaintzen ditu kontratazio bakoitzarentzat

%  64  egin  dute  gora  Eusko  Jaurlaritzak  SPRIren  bitartez  antolatutako  IKT  arloko  prestakuntzara  joandakoek

% 64 egin dute gora Eusko Jaurlaritzak SPRIren bitartez antolatutako IKT arloko prestakuntzara joandakoek

Enpresa Digitala ekimena 3 lurraldeetako bost gune fisikotan eskaintzen da eta ireki den azkena Ezkerraldekoa izan da, Abantoko campusean

Imanol  Rego,  Innobasque  Berrikuntzaren  Euskal  Agentziako  presidente  berria
19/03/2025 Berrikuntza

Imanol Rego, Innobasque Berrikuntzaren Euskal Agentziako presidente berria

Manuel Salaverriaren lekukoa hartu du. Salaverriak euskal ekosistema publiko pribatuaren balioa sustatzen jakin du, Euskadi garatzeko bide estrategiko gisa

Joan blogera

Jarrai gaitzazu

Kanal espezializatuak eta eguneroko gaurkotasuna gure sareetan.