Eraldaketa digitala
Albisteak 23 Marzo, 2021

Euskal enpresek urtean 18.000 euroraino jasoko dituzte teknologia berriak ezartzeko

Industria Digitala programak, iaz 279 proiektu onartu zituenak, 3,6 milioi euroraino handitu du bere aurrekontua

 

Euskal enpresek urtean 18.000 euroraino jasoko dituzte EIKTen (Elektronika, Informazio eta Komunikazio Teknologiak) diagnostikoak egiteko edo teknologia berri horiek ezartzeko. SPRI Taldearen Industria Digitala programak aurrekontu handiagoa izango du aurten, guztira 3,6 milioi euro (iaz 2,3 milioi), eta helburutzat du gaitasun digital berriak barneratzen laguntzea enpresei, euren ekoizpen-prozesuetan aplikatu ditzaten.

 

Laguntza-eskaerak aurkezteko epea irekita dago, eta irailaren 24an amaitu. Iaz, 2,3 milioi euroko aurrekontuarekin, programak 279 proiektu babestu zituen, zeintzuen bidez euskal enpresek 7,1 milioi euroko ekimenak abiarazi baitzituzten.

 

FEDER funts europarrak % 50ean finantzaturiko programa honek laguntzak ematen ditu EIKTen diagnostikoak egiteko edo EIKTak ezartzeko proiektuetarako, besteak beste arlo hauetan: enpresa barruko informazio-sistemetatik Cloud zerbitzuetaranzko migrazioa; sentsorika, SCADA, zerbitizazioa, prozesuen automatizazioa, Big Data eta Blockchain; errealitate birtuala, areagotua eta mistoa eta ikusmen artifiziala; Smart Factory eta gaitasun fisiko nahiz birtualak konbinatzen dituzten prozesu industrialen simulazioa; fabrikazio gehigarria, zeinak bere baitan hartzen baititu ingeniaritza- eta aholkularitza-zerbitzuak, laguntza emateko hasierako ideiatik eta diseinutik produkzio faseraino; gamifikazioa eta arlo horretako aholkularitza-proiektuak, zeintzuek jolasetatik ateratako teknikak aplikatuko baitituzte erabiltzaileak leialtzeko, motibatzeko eta haien konpromisoa lortzeko; merkataritza elektronikoa; enpresako kudeaketa aurreratuko sistemak; produktuaren bizi-zikloaren kudeaketa eta telelana.

 

Iaz onartutako proiektu asko (% 39) kudeaketa aurreratuko sistemekin lotutako ekimenak izan ziren, batik bat ERPekin. Proiektuen % 32 telelana ezartzeko ekimenak izan ziren, SPRI Taldeak programa egokitu baitzuen Covid-ak eragindako eszenatokiaren erdian, enpresak sendotzeko eta jarduera mantentzen laguntzeko.

 

Programa honek eskaintzen dituen laguntzek bere baitan hartzen dituzte aholkularitzako eta ingeniaritzako gastuak eta hardwarea edo softwarea erosteko gastuak. Onuradun izan daitezke joan den urtarrilaren 1etik aurrera hasitako digitalizazio proiektuak.

 

Plan honek euskal enpresei laguntzen die, besteak beste, prozesuak automatizatzeko eta neurtzeko sentsoreak ezartzen, eredu birtualak egiten, fabrikazio gehigarrira egokitzen, zerbitzariak edo aplikazioak lainora migratzen, telelana ezartzen edo merkataritza elektronikoa garatzen.

 

Industria Digitala SPRI Taldeak Euskadiko Agenda Digitalaren esparruan kudeatzen duen neurrietako bat da, eta helburutzat du euskal enpresei digitalizatzen laguntzea, lehiakor izan daitezen eta puntako enpresa bihurtu daitezen 4.0 Europan. Programa honen helburua da Elektronika, Informazio eta Komunikazio Teknologiak (EIKTak) txertatzen laguntzea industria arloko enpresetan eta produktu-prozesu industrialarekin lotutako zerbitzu teknikoetako eta diseinu eta logistikako enpresetan, xedetzat hartuz euren lehiakortasuna hobetzea.

Lotutako albisteak

Elvira,  berrikuntza  eta  tradizioa  osagai  nagusi  dituen  istorio  gastronomikoa

Elvira, berrikuntza eta tradizioa osagai nagusi dituen istorio gastronomikoa

Harategi-urdaitegi txiki bat izatetik, gaur egun hamar establezimendu inguru ditu etxean egingo liratekeen moduan prestatutako produktuak saltzeko, online dendan ere saltzen direnak.

Egin  ezazu  prestakuntza-plana  zure  enpresan  Gaitasun  Digitalen  programarekin

Egin ezazu prestakuntza-plana zure enpresan Gaitasun Digitalen programarekin

«Gaitasun Digital Profesionalak» programaren edizio berriak 2 milioi euroraino igo du bere aurrekontua, euskal enpresen lehiakortasuna sustatzen jarraitzeko helburuarekin, langileen prestakuntza indartuz.

%  64  egin  dute  gora  Eusko  Jaurlaritzak  SPRIren  bitartez  antolatutako  IKT  arloko  prestakuntzara  joandakoek

% 64 egin dute gora Eusko Jaurlaritzak SPRIren bitartez antolatutako IKT arloko prestakuntzara joandakoek

Enpresa Digitala ekimena 3 lurraldeetako bost gune fisikotan eskaintzen da eta ireki den azkena Ezkerraldekoa izan da, Abantoko campusean

Irudi  B2B:  7  urte  marketin  digital  industriala  aztertzen  bere  blogaren  bidez

Irudi B2B: 7 urte marketin digital industriala aztertzen bere blogaren bidez

Bere blogaren helburua: ezagutza erabilgarria partekatzea, industriak kanal digitalaren potentziala ahalik eta gehien aprobetxa dezan.

Industria  Digitaleko  laguntzek  zure  negozioaren  eraldaketa  digitala  lortzeko  bidea  irekiko  dizute

Industria Digitaleko laguntzek zure negozioaren eraldaketa digitala lortzeko bidea irekiko dizute

Industria Digitala 2025 laguntza-programaren aurtengo edizioa martxoaren 18tik irekita, 7.5 milioi €-ko aurrekontuarekin. Euren negozioa digitalki eraldatu nahi duten enpresek urriaren 31era arte aurkez ditzakete euren eskaerak.

Joan blogera

Jarrai gaitzazu

Kanal espezializatuak eta eguneroko gaurkotasuna gure sareetan.