Eraldaketa digitala Zibersegurtasuna
Albisteak 11 apirila, 2019

EuskalHack, segurtasunari buruzko huts egin ezinezko hitzordua hacker komunitatearentzat

Kongresu hori SPRI Taldearen eta Basque Cybersecurity Centre-n babesarekin antolatzen da

 

Kongresu hori SPRI Taldearen eta Basque Cybersecurity Centre-n babesarekin antolatzen da

 

EuskalHack ekitaldiaren aurtengo edizioa, Donostian egingo dena ekainaren 21ean eta 22an, informatika arloko segurtasunean interesatutako guztiei (izan profesionalak, ikerlariak edo afizionatuak) zuzenduta dago. Jardunaldi horien asmoa da ezagutza partekatzea hitzaldien eta networking saioen bitartez. Gainera, 4. edizio honek inoiz baino ikuspegi parte-hartzaileagoa izango du eta bertaratuen gaitasunak proban jarriko dituzten jarduerak eskainiko ditu.

 

EuskalHack ekitaldiko hitzaldiek hizpide hartuko dituzte, besteak beste, serveless computing teknologiaren erabilera malwarea ikertzeko; Interneteko pribatutasuna; phisging automatizatua ikuskapenak egiteko; edota bideojokoetako segurtasuna. Hona hemen etorriko direla konfirmatu duten hizlari batzuk: Michele Orrù, segurtasun aholkularia eta The Brownser Hacker’s Handbook liburuaren egileetako bat; Giuseppe Trotta, phishing eta read teaming infraestructure automation arloan aditua eta Bettercap proiektuko kidea; eta Julie Gommes, zibersegurtasun arloko aholkularia eta hacktibista eta arriskuen analisiko, pribatutasuneko eta kriptografiako espezialista.

 

EuskalHack ekitaldiaren 2019ko edizioak bi jarduera berri ostatatuko ditu, eta jarduera horietan elkarrekin konbinatuko dira jolasa, ikerketa eta proiektuen garapena. Ostiral gauean (hilak 21) Gau-Hack hackatoia antolatuko da, non parte-hartzaileek taldean lan egingo baitute hacking-arekin lotutako erronkei aurre egiteko. Bestalde, kongresuaren aurretik ingeniaritza sozialeko probetan oinarritutako ekitaldi berezi bat antolatuko da: SECTF – Social Engineering Capturing the Flag.

 

Antolakuntzak sei pertsona aukeratuko ditu izena ematen duten guztien artetik, eta EuskalHack ekitaldia hasi baino hilabete lehenago helburu bat eta fag edo informazio piezen zerrenda bat jasoko dituzte.  Parte-hartzaileek OSINT teknikak (Open Source Intelligence) aplikatu beharko dituzte informazioa lortzeko eta aztertutako datuekin txosten bat egiteko. Kongresuaren barruan, parte-hartzaileek zuzeneko hainbat dei egin ahal izango dituzte ahalik eta flag gehien lortu eta ikerketa burutzeko.  Azkenik, txosten sakon eta publiko bat egingo da, ingeniaritza sozialeko tekniken inguruan kontzientziatzeko. Maiatzaren 12a da SECTF ekimenean izena emateko azken eguna.

 

EuskalHack Security Congress ekimena EuskalHack-ek (Euskadiko hacking etikoko lehen elkarteak) antolatzen du SPRI Taldearen eta Basque Cybersecurity Centre-n babesarekin. Informatikako segurtasunaren arloko profesionalek eta adituek osatutako elkarte horren helburu nagusia da zibersegurtasunaren kultura sustatzea.

 

Lotutako albisteak

ESGI  188  (European  Study  Group  with  Industry)  Bilbon  izango  da  2025eko  maiatzaren  26tik  30era
24/04/2025 Berrikuntza

ESGI 188 (European Study Group with Industry) Bilbon izango da 2025eko maiatzaren 26tik 30era

Enpresek problema matematikoak aurkezten dituzte azterketa-taldeak konpon ditzan, askotan modelizazio edo optimizazio moduan.

BeDIGITALek  zazpigarren  edizioa  ospatuko  du  BECen,  enpresa  eta  erakunde  liderren  partaidetzarekin

BeDIGITALek zazpigarren edizioa ospatuko du BECen, enpresa eta erakunde liderren partaidetzarekin

Ekainaren 3tik 5era izango da, +INDUSTRYren esparruan, herrialdeko Smart Manufacturing-ari eskainitako topagunerik handienean. SPRI Taldea erakusketarien artean dago, ‘Invest in the Basque Country’ programarekin.

Zabalgarbik  denbora  errealeko  analisi-tresnekin  modernizatu  du  bere  azpiegitura

Zabalgarbik denbora errealeko analisi-tresnekin modernizatu du bere azpiegitura

Besteak beste, biki digitala eta adimen artifizialean oinarritutako teknologiak ezartzeaz gain, lurrun-gainberogailu bat instalatzea du helburu enpresak, energia-eraginkortasuna eta jasangarritasun operatiboa hobetzeko ekimen estrategiko bat.

Zinemaldia  Startup  Challenge  2025
21/04/2025 Ekintzailetza

Zinemaldia Startup Challenge 2025

Izen-ematea: apirilaren 15etik ekainaren 2ra arte

Senvia  Systems-ek  beste  enpresa  batzuk  gidatzen  ditu  haien  sustapenean  eta  eraldaketa  digitalean

Senvia Systems-ek beste enpresa batzuk gidatzen ditu haien sustapenean eta eraldaketa digitalean

Iaz sortutako enpresa gipuzkoarrak sistemetan, komunikazioetan eta zibersegurtasunean oinarritutako IT zerbitzuak eta aholkularitza eskaintzen ditu.

Europako  ordezkaritza  bat  etorri  da  Euskadira  industria  teknologiko  kuantikoaren  lider  izateko  bertako  estrategia  hobeto  ezagutzeko

Europako ordezkaritza bat etorri da Euskadira industria teknologiko kuantikoaren lider izateko bertako estrategia hobeto ezagutzeko

Finlandia, Grezia, Italia eta Espainiako ordezkariak izan dira Euskadin Europako QUANTUM+ proiektuan aurrera egiteko. GAIA klusterra da proiektuaren kideetako bat, eta helburu du teknologia kuantikoei buruzko ibilbide eta prestakuntza-plataforma bat garatzea goi-mailako hezkuntzako ikasleentzat, irakasleentzat eta enpresa teknologikoetako profesionalentzat

Akting,  gizarteari  balioa  emateko  teknologia

Akting, gizarteari balioa emateko teknologia

Gipuzkoako enpresak euskarri desberdinetarako aplikazioak garatzen ditu eta digitalizazioaren, datuen analisiaren eta prozesuen optimizazioaren aldeko apustua egiten du.

Elvira,  berrikuntza  eta  tradizioa  osagai  nagusi  dituen  istorio  gastronomikoa

Elvira, berrikuntza eta tradizioa osagai nagusi dituen istorio gastronomikoa

Harategi-urdaitegi txiki bat izatetik, gaur egun hamar establezimendu inguru ditu etxean egingo liratekeen moduan prestatutako produktuak saltzeko, online dendan ere saltzen direnak.

Egin  ezazu  prestakuntza-plana  zure  enpresan  Gaitasun  Digitalen  programarekin

Egin ezazu prestakuntza-plana zure enpresan Gaitasun Digitalen programarekin

«Gaitasun Digital Profesionalak» programaren edizio berriak 2 milioi euroraino igo du bere aurrekontua, euskal enpresen lehiakortasuna sustatzen jarraitzeko helburuarekin, langileen prestakuntza indartuz.

Adimen  artifiziala,  blockchaina  eta  zibersegurtasuna  izango  dira  Elkargiko  35.  Enpresa  Topaketaren  erdigunean
26/03/2025 Zibersegurtasuna

Adimen artifiziala, blockchaina eta zibersegurtasuna izango dira Elkargiko 35. Enpresa Topaketaren erdigunean

Ekitaldia apirilaren 10ean izango da Donostiako Kursaal Jauregian

Joan blogera

Jarrai gaitzazu

Kanal espezializatuak eta eguneroko gaurkotasuna gure sareetan.