Eusko Jaurlaritzak 2,3 milioi euroko laguntzak eskainiko ditu aurten 4.0 Industria azkartzeko
Eusko Jaurlaritzak 2,3 milioi euroko laguntzak eskainiko ditu aurten Basque Industry 4.0 programaren barruan. 4.0 industria bultzatzeko programa horren helburua da EIKTen arloko I+G-ko proiektuen emaitzak azkarrago transferitzea merkatura. SPRI Taldeak (enpresen garapenerako euskal agentziak) kudeatzen dituen eskaerak aurkezteko epea uztailaren 20an irekiko da eta zabalik egongo da irailaren 15era arte.
Basque Industry 4.0 programaren helburua da babesa ematea “teknologi hornitzaileen” (esaterako, Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sareko agenteen) teknologia manufakturako enpresa industrialetara transferitzeko proiektuei, fabrikazio aurreratuari aplikaturiko EIKTen (Elektronika, Informazio eta Komunikazio Teknologiak) esparruan. Beraz, programa horren bitartez, EIKTen arloko I+G-ko proiektuen emaitzak azkarrago transferituko dira merkatura.
SPRI Taldeak 2,3 milioi euroko partida bat prestatu du, zeinaren % 50 Eskualdeen Garapenerako Europako Funtsak (FEDER) finantzatuko baitu. Programa horren laguntzak jaso nahi dituzten enpresek 75.000 euroko gutxieneko aurrekontua aurkeztu beharko dute gehienez 16 hilabeteko iraupena duten proiektuetarako. Bestalde, proiektuek lotura izan beharko dute arlo hauetakoren batekin: ziber-segurtasuna, cloud computing-a, big data, machine learning, robotika kolaboratiboa, errealitate areagotua, ikusmen artifiziala, sentsorika, material metaliko eta aurreratuen diseinu eta fabrikazio gehigarria edota material eta prozesu aurreratuen proiektuak.
Onuradunek % 25eko dirulaguntzak jasoko dituzte banan-banako proiektuetarako, eta % 15 gehiago enpresa batek eta ikerketa organismo batek lankidetzan eginiko proiektuetarako. Proiektuek gehienez 150.000 euroko dirulaguntza jasoko dute enpresa batek bakarrik garatzen baditu, eta 300.000 eurokoa hainbat enpresek lankidetzan garatzen badituzte.
Lotutako albisteak

Industria Erronka-k 700 ikasle baino gehiagok industria-enpresa bat izatea simulatzea ahalbidetzen du
Industria Erronka Bizkaiko Foru Aldundiaren eta Eusko Jaurlaritzaren laguntzari esker posible da, SPRI - Euskal Enpresen Garapenerako Agentziaren bidez

Elvira, berrikuntza eta tradizioa osagai nagusi dituen istorio gastronomikoa
Harategi-urdaitegi txiki bat izatetik, gaur egun hamar establezimendu inguru ditu etxean egingo liratekeen moduan prestatutako produktuak saltzeko, online dendan ere saltzen direnak.

Eusko Jaurlaritzak Gauzatu Industria programa aktibatu du 28 milioi eurorekin
Oinarri teknologiko eta berritzailea duten enpresa txiki eta ertainen sorrera eta garapena bultzatzeko

Optidel Biosystems-ek arrisku-kapitaleko inbertitzaileen babesa jaso du
Optidel Biosystems startupek kosmetika sektorean osagai aurreratuak eta konponbide pertsonalizatuak garatzeko muga berriak irekiko ditu

Egin ezazu prestakuntza-plana zure enpresan Gaitasun Digitalen programarekin
«Gaitasun Digital Profesionalak» programaren edizio berriak 2 milioi euroraino igo du bere aurrekontua, euskal enpresen lehiakortasuna sustatzen jarraitzeko helburuarekin, langileen prestakuntza indartuz.