Eusko Jaurlaritzak 4,7 milioi euroko aurrekontua duten bi programa berri abiarazi ditu Industria 4.0 bultzatzeko
SPRIk Basque Industry 4.0 eta Industria Digitala programen deialdiak ireki ditu, zeintzuen bidez laguntzak emango baitira euskal enpresak errazago edo, zenbait kasutan, azkarrago sar daitezen 4.0 industriara.
Basque Industry 4.0 programak diru-laguntzak ematen ditu teknologia transferentzian oinarritutako proiektuentzat; eta Industria Digitala programak, berriz, enpresa industrialen digitalizazioa helburu duten ekimenak bultzatzen ditu.
Eskaintza osatzeko, urtero zabaltzen da industria arloko ikerketa esperimental eta estrategikoei zuzendutako Hazitek laguntza-programa.
Eskaerak www.spri.eus/laguntzak webgunean tramitatuko dira maiatzaren 18tik aurrera. Informazio gehiago 902702142 telefonoan
Eusko Jaurlaritzak, SPRIren (Enpresen Garapenerako Euskal Agentziaren) bitartez, bi laguntza programaren deialdiak irekiko ditu bihar, maiatzaren 18an. Programa horien helburua da euskal enpresa industrialak 4.0 Industrian sar daitezela eraginkortasun eta segurtasun osoz. Basque Industry 4.0 eta Industria Digitala programek 4,76 milioi euroko aurrekontua dute, eta Basque Industry 4.0 Estrategiaren markoan garatutako tresnak dira. Basque Industry 4.0 estrategia, bestalde, Eusko Jaurlaritzak diseinatu duen lan-mapa bat da, bere bitartez euskal industria Europako abangoardian kokatzeko.
Lehen programa “Basque Industry 4.0” da, eta babesa ematen die “teknologi hornitzaileen” teknologia manufakturako enpresa industrialetara transferitzea helburu duten industri ikerketako eta garapen esperimentaleko proiektuei. Programa horren bitartez, EIKTen arloko I+G-ko proiektuen emaitzak azkarrago transferituko dira merkatura. Basque Industry 4.0 programak 2,5 milioi euroko zuzkidura du eta helburua da diru horrekin 25 proiektu bultzatzea. Ekimen honen laguntza jasotzen duten bakarkako proiektuek gehienez 150.000 euroko diru-laguntza jaso dezakete, eta lankidetzan eginiko proiektuek, berriz, gehienez 300.000 euro proiektuan parte hartzen duten enpresa guztientzat
Bestalde, proiektuek lotura izan beharko dute arlo hauetakoren batekin: ziber-segurtasuna, cloud computing-a, big data, robotika, errealitate areagotua, ikusmen artifiziala, sentsorika edota material metalikoen diseinu eta fabrikazio gehigarria.
“Industria digitala” da Eusko Jaurlaritzak gaur abiarazi duen bigarren ekimena, zeinaren helburua baita EIKTak sartzen laguntzea manufakturako ETE industrialetan, eta produktu industrialen diseinuan eta muntaian lan egiten duten enpresetan. Jaurlaritzak 2,26 milioi euroko aurrekontua bideratu du programa horretara.
Ekintza honen helburua da EIKTak sartzea ETE industrialek sustatutako 300 proiektutan, horietako bakoitzak gehienez 18.000 euro jasoko dituelarik. Manufaktura sektoreko ETEak izan behar dute, jarduera industrialeko zentroa Euskadin eduki behar dute eta laguntzaren xede den ekintza ere Euskadin garatu beharko dute. Diruz lagundu daitezkeen proiektuak arlo hauetakoren batekoak izango dira: hornikuntza katearen kudeaketa, informazioaren kudeaketa integratua, bezeroekiko harremanak, produktuaren bizi zikloa, produkzio prozesua kontrolatzeko sistemak, prebentziozko mantenimenduaren kudeaketa edo produkzio prozesuarekin lotutako logistikaren kudeaketa.
Laguntza hauek ere diru-laguntza bezala emango dira; mikroenpresen eta enpresa txikien kasuan %50ekoak izango dira eta enpresa ertainen kasuan %30ekoak.
Programa horietarako eskaerak www.spri.eus/laguntzak webgunean tramitatuko dira maiatzaren 18tik aurrera. Informazio gehiago 902702142 telefonoan
Gaur deialdia ireki duten programa horiez gain, Eusko Jaurlaritzak baditu aktibatuta beste tresna batzuk, laguntza emateko 4.0 Industriako teknologiak txertatzea helburu duten ekimenei, tresna berrien bidez edo lehendik existitzen direnak berbideratuz. Azken multzo horretan sartzen da, adibidez, Hazitek programa. Hazitek Zientzia, Teknologia eta Berrikuntza Planaren barruko programa bat da, ikerketa industrialeko edo garapen esperimentaleko proiektu lehiakorrak nahiz estrategikoak laguntzen dituena. ETEei zuzendutako programa horrek diru-laguntzak ematen ditu produktu berriak edo oinarri teknologikoko enpresa berriak garatzeko, eta orobat laguntzak ematen ditu I+G-ko proiektu estrategikoak martxan jartzeko.
Hazitek programak 82tik gora milioi euro inbertitu zituen 2017an kontzeptu horietan, laguntza eman zien 800 enpresaren 755 proiekturi, eta I+G-rekin lotutako 294 milioi euroko inbertsioa eragin du guztira.
Aurreikuspenen arabera, 2018an 83 milioi euroko aurrekontua izango du fabrikazio aurreratuarekin lotutako I+G-ko proiektu babesteko.
Gainera, Eusko Jaurlaritzak baditu beste laguntza batzuk Basque Industry 4.0 multzoan sartzen direnak eta SPRIren bitartez kudeatzen direnak: Banda Zabala Zabaltzeko Programa (PEBA) –azpiegitura industrialetako konektagarritasuna hobetuko duena-, eta beste hainbat ekintza, laguntza ematen dutenak 4.0 industriako profesionalak ezagutu, sentsibilizatu eta prestatzeko, Enpresa Digitala eta 4.0 Industriako Barnetegi Teknologikoak programen bidez.
Lotutako albisteak

ESGI 188 (European Study Group with Industry) Bilbon izango da 2025eko maiatzaren 26tik 30era
Enpresek problema matematikoak aurkezten dituzte azterketa-taldeak konpon ditzan, askotan modelizazio edo optimizazio moduan.

BeDIGITALek zazpigarren edizioa ospatuko du BECen, enpresa eta erakunde liderren partaidetzarekin
Ekainaren 3tik 5era izango da, +INDUSTRYren esparruan, herrialdeko Smart Manufacturing-ari eskainitako topagunerik handienean. SPRI Taldea erakusketarien artean dago, ‘Invest in the Basque Country’ programarekin.

Zabalgarbik denbora errealeko analisi-tresnekin modernizatu du bere azpiegitura
Besteak beste, biki digitala eta adimen artifizialean oinarritutako teknologiak ezartzeaz gain, lurrun-gainberogailu bat instalatzea du helburu enpresak, energia-eraginkortasuna eta jasangarritasun operatiboa hobetzeko ekimen estrategiko bat.

Zinemaldia Startup Challenge 2025
Izen-ematea: apirilaren 15etik ekainaren 2ra arte

GAIAk IKT sektorearen prestakuntza-beharren diagnostikoa egin du eta merkatuaren eskaerei erantzuteko prestakuntza-ibilbideak garatu ditu
GAIAk azpimarratu duenez, sektoreko eta gobernuko erakundeen, sozietate publikoen eta hezkuntza-sistemaren parte-hartzea funtsezkoa izan da azterlanari balio erantsia emateko

Senvia Systems-ek beste enpresa batzuk gidatzen ditu haien sustapenean eta eraldaketa digitalean
Iaz sortutako enpresa gipuzkoarrak sistemetan, komunikazioetan eta zibersegurtasunean oinarritutako IT zerbitzuak eta aholkularitza eskaintzen ditu.

Europako ordezkaritza bat etorri da Euskadira industria teknologiko kuantikoaren lider izateko bertako estrategia hobeto ezagutzeko
Finlandia, Grezia, Italia eta Espainiako ordezkariak izan dira Euskadin Europako QUANTUM+ proiektuan aurrera egiteko. GAIA klusterra da proiektuaren kideetako bat, eta helburu du teknologia kuantikoei buruzko ibilbide eta prestakuntza-plataforma bat garatzea goi-mailako hezkuntzako ikasleentzat, irakasleentzat eta enpresa teknologikoetako profesionalentzat

Akting, gizarteari balioa emateko teknologia
Gipuzkoako enpresak euskarri desberdinetarako aplikazioak garatzen ditu eta digitalizazioaren, datuen analisiaren eta prozesuen optimizazioaren aldeko apustua egiten du.

Elvira, berrikuntza eta tradizioa osagai nagusi dituen istorio gastronomikoa
Harategi-urdaitegi txiki bat izatetik, gaur egun hamar establezimendu inguru ditu etxean egingo liratekeen moduan prestatutako produktuak saltzeko, online dendan ere saltzen direnak.

Egin ezazu prestakuntza-plana zure enpresan Gaitasun Digitalen programarekin
«Gaitasun Digital Profesionalak» programaren edizio berriak 2 milioi euroraino igo du bere aurrekontua, euskal enpresen lehiakortasuna sustatzen jarraitzeko helburuarekin, langileen prestakuntza indartuz.