Eusko Jaurlaritzak Hannover Messe 2022 azokan parte hartu duten euskal enpresei lagundu die
Industria sailburuorde Mikel Amundarainek, SPRI Taldeko zuzendari nagusi Aitor Urzelaik eta Industria eta Energia Trantsizioko zuzendari Ana Camachok euskal enpresei lagundu diete Hannover Messe azokan, Industria arloko Europako azoka garrantzitsuenean, zeina aurreko astean egin baita Alemaniako izen bereko hirian. Ekitaldian zehar, Eusko Jaurlaritzako ordezkariek bilerak egin dituzte Alemaniako energiaren sektoreko ordezkari industrialekin eta Bavariako gobernuko kideekin.
Duela urte batzuetatik hona, Eusko Jaurlaritzak gero eta presentzia handiagoa du Hannover Messe azokan. Ekonomi Garapen Sailak eta SPRI Taldeak hantxe eman zuten ezagutzera Basque Industry 4.0 estrategia, zeinak Erkidegoko instantzien eta Europar Batasuneko presidente Ursula Von der Leyen-en laudorioak eta aitortza jaso baitzituen. Izan ere, 2020ko urrian Von der Leyen-ek eredutzat jarri zuen Euskadiko Gobernuak Basque Digital Innovation Hub (BDIH) proiektuaren bidez garatzen duen digitalizazio politika, aipamen berezia eginaz eraldaketa digitala bultzatzeko euskal ekimenari Eskualdeen Batzordeko osoko bilkuran.
Amundarain eta Urzelai Hannoverren egon dira maiatzaren 31n eta ekainaren 1ean, ekitaldian parte hartu duten hainbat euskal enpresa bisitatu dituzte, eta bilerak egin dituzte haietako ordezkariekin. Hona hemen ekitaldian izan diren enpresa batzuk: Ingeteam Power Technology, Iberdrola, Gorlan Taldeko Lesol, Iraundi, Pronutec eta Merytronic, Fanox Electronic, Gipuzkoako Merkataritza Ganberaren standean egongo diren Subcontex eta Polifluor, eta baita ere Talleres Arreche eta Ugarteburu.
Gainera, bilera bat egin dute Alemaniako Hidrogeno eta Erregai Pilen Elkartearekin (DWV), eta Hannoverreko azokan egon diren hainbat erakunde bisitatu eta ezagutu dituzte, besteak beste Makina-erreminta eta Teknologia arloko Fraunhofer Institutu ospetsua, Baviera Bayern Innovative, Saxonia Behea Eskualdeko Hidrogeno Sarea (Niedersächsiches Wasserstoff-Netzwerk) eta Alemaniako 4.0 Industriako Plataforma Federala.
Hannoverreko Hannover Messe azoka munduko industria azoka handiena da. Hannover hirian (Alemania) egiten da urtero, eta 6.000 erakusle eta 200.000 bisitari inguru erakartzen ditu.
Lotutako albisteak

Elvira, berrikuntza eta tradizioa osagai nagusi dituen istorio gastronomikoa
Harategi-urdaitegi txiki bat izatetik, gaur egun hamar establezimendu inguru ditu etxean egingo liratekeen moduan prestatutako produktuak saltzeko, online dendan ere saltzen direnak.

Egin ezazu prestakuntza-plana zure enpresan Gaitasun Digitalen programarekin
«Gaitasun Digital Profesionalak» programaren edizio berriak 2 milioi euroraino igo du bere aurrekontua, euskal enpresen lehiakortasuna sustatzen jarraitzeko helburuarekin, langileen prestakuntza indartuz.

% 64 egin dute gora Eusko Jaurlaritzak SPRIren bitartez antolatutako IKT arloko prestakuntzara joandakoek
Enpresa Digitala ekimena 3 lurraldeetako bost gune fisikotan eskaintzen da eta ireki den azkena Ezkerraldekoa izan da, Abantoko campusean

Irudi B2B: 7 urte marketin digital industriala aztertzen bere blogaren bidez
Bere blogaren helburua: ezagutza erabilgarria partekatzea, industriak kanal digitalaren potentziala ahalik eta gehien aprobetxa dezan.

Industria Digitaleko laguntzek zure negozioaren eraldaketa digitala lortzeko bidea irekiko dizute
Industria Digitala 2025 laguntza-programaren aurtengo edizioa martxoaren 18tik irekita, 7.5 milioi €-ko aurrekontuarekin. Euren negozioa digitalki eraldatu nahi duten enpresek urriaren 31era arte aurkez ditzakete euren eskaerak.