Eusko Jaurlaritzak irailera arte luzatu du Basque Industry 4.0 laguntzak eskatzeko epea
Eusko Jaurlaritzak, SPRIren (Enpresen Garapenerako Euskal Agentzia) bitartez, irailaren 6ra arte luzatu du Basque Industry 4.0 programako laguntzak eskatzeko epea. Programa hori joan den maiatzean abiarazi zen, eta bere helburua da euskal enpresa industrialak 4.0 Industrian sar daitezela, izen bereko estrategiaren barruan. Basque Industry 4.0 estrategia Eusko Jaurlaritzak diseinatu duen lan-mapa bat da, bere bitartez euskal industria Europako abangoardian kokatzeko.
“Basque Industry 4.0” programak babesa ematen die “teknologi hornitzaileen” teknologia manufakturako enpresa industrialetara transferitzea helburu duten industri ikerketako eta garapen esperimentaleko proiektuei. Programa horren bitartez, EIKTen arloko I+G-ko proiektuen emaitzak azkarrago transferituko dira merkatura. Basque Industry 4.0 programak 2,5 milioi euroko zuzkidura du eta helburua da diru horrekin 25 proiektu bultzatzea. Ekimen honen laguntza jasotzen duten bakarkako proiektuek gehienez 150.000 euroko diru-laguntza jaso dezakete, eta lankidetzan eginiko proiektuek, berriz, gehienez 300.000 euro proiektuan parte hartzen duten enpresa guztientzat.
Bestalde, proiektuek lotura izan beharko dute arlo hauetakoren batekin: zibersegurtasuna, cloud computing-a, big data, robotika, errealitate areagotua, ikusmen artifiziala, sentsorika edota material metalikoen diseinua eta fabrikazio gehigarria. Horrez gain, laguntzak jasoko dituzte Basque Digital Innovation Hub espazioko azpiegiturak erabiltzeko proiektuek, zehazki, robotika malgua, fabrikazio gehigarria eta zibersegurtasun industriala lantzen dituztenek.
Basque Industry 4.0 programak 1,92 milioi euroko laguntzak onartu zituen 2017an, eta horien bitartez babestu ditu manufaktura enpresa industrialetara teknologia transferitzeko 28 proiektu.
Programa horietarako eskaerak www.spri.eus/laguntzak webgunean tramitatuko dira. Informazio gehiago 902702142 telefonoan.
Lotutako albisteak

Elvira, berrikuntza eta tradizioa osagai nagusi dituen istorio gastronomikoa
Harategi-urdaitegi txiki bat izatetik, gaur egun hamar establezimendu inguru ditu etxean egingo liratekeen moduan prestatutako produktuak saltzeko, online dendan ere saltzen direnak.

Egin ezazu prestakuntza-plana zure enpresan Gaitasun Digitalen programarekin
«Gaitasun Digital Profesionalak» programaren edizio berriak 2 milioi euroraino igo du bere aurrekontua, euskal enpresen lehiakortasuna sustatzen jarraitzeko helburuarekin, langileen prestakuntza indartuz.

% 64 egin dute gora Eusko Jaurlaritzak SPRIren bitartez antolatutako IKT arloko prestakuntzara joandakoek
Enpresa Digitala ekimena 3 lurraldeetako bost gune fisikotan eskaintzen da eta ireki den azkena Ezkerraldekoa izan da, Abantoko campusean

Irudi B2B: 7 urte marketin digital industriala aztertzen bere blogaren bidez
Bere blogaren helburua: ezagutza erabilgarria partekatzea, industriak kanal digitalaren potentziala ahalik eta gehien aprobetxa dezan.

Industria Digitaleko laguntzek zure negozioaren eraldaketa digitala lortzeko bidea irekiko dizute
Industria Digitala 2025 laguntza-programaren aurtengo edizioa martxoaren 18tik irekita, 7.5 milioi €-ko aurrekontuarekin. Euren negozioa digitalki eraldatu nahi duten enpresek urriaren 31era arte aurkez ditzakete euren eskaerak.