Eusko Jaurlaritzak makineria industriala berritzea sustatzen du ekonomia suspertzeko
Renove Makineria Planak 5 milioiko aurrekontua du eta talka-tresna bat izan nahi du euskal ETE industrialak berraktibatzen eta modernizatzen laguntzeko
Eusko Jaurlaritzak berriro eskainiko dizkie enpresei euren makineria modernizatzeko laguntzak, 5 milioi euroko aurrekontua izango duen “Renove Makineria” programaren bidez. Enpresa Garapenerako Euskal Agentziaren, hots, SPRI Taldearen bitartez abiarazitako ekimen hori datorren irailaren 15ean irekiko da eta urriaren 22an amaituko da eskaerak aurkezteko epea.
Euskal enpresei Covid-19aren ondorioak arintzen laguntzeko Eusko Jaurlaritzak bultzatutako neurrietako bat da programa hau. Zehazki, Renove Makineria programaren helburua da talka-tresna bat izatea euskal ETE industrialak berraktibatzen eta modernizatzen laguntzeko.
Programa honen bidez nabarmen modernizatu nahi dira produkzio ekipamenduak, besteak beste, segurtasun edo ingurumenarekiko errespetu arloetan dituzten prestazioak hobetuz, era horretan produktibitatea eta lehiakortasuna hobetzeko.
Renove Makineria planak 70.000 eurorainoko dirulaguntzak ematen ditu enpresa bakoitzeko, makineria berria erosteko. Eskaera bakoitzerako onartutako gehienezko gastu eta inbertsio-aurrekontuekiko dirulaguntza-portzentajea %40koa izango da.
Dirulaguntzak SPRIk gauzatu eta ordainduko ditu bi ordainketatan. Lehenengo ordainketa –dirulaguntzaren %50– dirulaguntza emateko erabakia jakinarazi ondoren egingo da. Gainerako %50a ordainduko da likidazio-eskaera eta justifikaziozko dokumentazioa aurkeztutakoan.
Dirulaguntza jaso ahal izango du zeregin hauetarako baliatuko den makineriak: produktuak eta materialak ontziratu eta enbalatzeko, lehengaiak eta produktu erdilanduak eraldatzeko, eta enpresa eskatzailearen ustiaketa ekonomikoaren produkzio-prozesuen manipulazio automatikoa egiteko.
Makineria berriak gutxienez 70.000€ balio behar du (BEZ gabe). 2020ko irailaren 14tik aurrera erosia behar du izan makineria berriak eta laguntza-eskaera aurkeztu eta hurrengo 12 hilabeteetan entregatu eta martxan jarria
Lotutako albisteak

Industria Erronka-k 700 ikasle baino gehiagok industria-enpresa bat izatea simulatzea ahalbidetzen du
Industria Erronka Bizkaiko Foru Aldundiaren eta Eusko Jaurlaritzaren laguntzari esker posible da, SPRI - Euskal Enpresen Garapenerako Agentziaren bidez

Elvira, berrikuntza eta tradizioa osagai nagusi dituen istorio gastronomikoa
Harategi-urdaitegi txiki bat izatetik, gaur egun hamar establezimendu inguru ditu etxean egingo liratekeen moduan prestatutako produktuak saltzeko, online dendan ere saltzen direnak.

Eusko Jaurlaritzak Gauzatu Industria programa aktibatu du 28 milioi eurorekin
Oinarri teknologiko eta berritzailea duten enpresa txiki eta ertainen sorrera eta garapena bultzatzeko

Optidel Biosystems-ek arrisku-kapitaleko inbertitzaileen babesa jaso du
Optidel Biosystems startupek kosmetika sektorean osagai aurreratuak eta konponbide pertsonalizatuak garatzeko muga berriak irekiko ditu

Egin ezazu prestakuntza-plana zure enpresan Gaitasun Digitalen programarekin
«Gaitasun Digital Profesionalak» programaren edizio berriak 2 milioi euroraino igo du bere aurrekontua, euskal enpresen lehiakortasuna sustatzen jarraitzeko helburuarekin, langileen prestakuntza indartuz.