Filtra tu búsqueda



Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Albisteak 16 maiatza, 2023 Eraldaketa digitala

Eutik-ek digitalizazio “erraza” eskaintzen die enpresei

Eutikek zereginak automatizatzeko zerbitzu bat eskaintzen du, eta ez da behar programazioko ezagutzarik zerbitzu hori erabiltzeko
Eutik-ko ekipoa.

Donostian kokatutako Eutik enpresak zereginak digitalizatzeko modu “erraz” bat eskaintzen du duela 13 urtetik. Zeregin horien artean sartzen dira enpresako administrazio arloa eta giza baliabideak, proiektuetako agirien kudeaketa, bai eta beste edozein prozesu ere. Eutiken konponbideak erabiltzeko ez da behar programazio ezagutzarik, hortaz, no-code teknologia honi esker (hau da, koderik edo programaziorik erabili gabe), negozio baten edozein erabiltzailek posible du aldaketak egitea edo prozesu berriak garatzea modu autonomoan.

Enpresak erraz erabiltzeko moduko konponbideak eskaintzen ditu, “erabiltzaileek euren kabuz kudea ditzaten. Gure softwarea erabiltzeko ez da behar informatikari edo programazioari buruzko ezagutzarik. Gure filosofia argia da, eta uste dugu horixe dela etorkizuneko bidea” diote arduradunek.

“Gure abantaila da esperientzia handia daukagula eskaintzen ditugun konponbideekin, oso ongi ezagutzen ditugu gure produktuak eta horrek bereizten gaitu. Produktuagatik kontratatzen gaituzte, eta zerbitzuagatik geratzen dira gurekin”.

Nola zerbitzua oso sinplea den, bezeroek ia modu autonomoan jarduten dute, jasotzen duten prestakuntzari esker gai direlako tresna euren kabuz kudeatzeko. Beren bezero-zorroan sektore eta tamaina desberdinetako erakundeak dituzte, bai publikoak eta bai pribatuak. “Normalean enpresa ertain edo handiak izaten dira, enpresa horien administrazio arloak pisu handia izaten baitu, zeregin eta tramite karga handiarekin. Dezenteko heldutasun teknologikoa duten konpainiak izaten dira, digitalizaziorantz bideratuak”.

Enpresa proiektu hau sortu zuten ikusi zutelako enpresa askok eta, bereziki ETEek, premia zutela euren prozesuak automatizatzeko. “BPM (Business Process Management) metodologiaren bidez posible da kudeaketako prozesuak digitalizatzea eguneroko zereginak automatizatuz. Prozesu transbertsalak erabiltzen dira, eta horretarako, ezinbestekoa da sail guztien esku-hartzea, denen dokumentu eta datuak integratzea, etab. Prozesuak hobeto kontrolatzea da kontua, izan ere, normalean posta elektronikoz eta egitura finkorik gabe egiten da guztia”.

AuraQuantic softwarea

Eutikek AuraQuantic softwarea eskaintzen du. AuraQuantic merkatuko software liderra da analisten arabera, eta “Premier Certified Partners” izendapena eman dio Eutiki, tresna honen banatzaileek jaso dezaketen aitortza handiena alegia. Software horren bidez negozio-prozesuak digitalizatzen dira, batik bat, pertsonen eta sistemen esku-hartzea suposatzen duten prozesuak. Programa hori bezero bakoitzaren premietara egokitzen da. “Malgutasunak sekulako potentziala ematen dio. Software asko estankoak dira, gaitasun gutxi dute aldaketak egiteko”.

Argi adierazi nahi dute programa honek ezin duela ordezkatu ERP-a, “baina badaude sail bat baino gehiagoren parte-hartzea eskatzen duten prozesu transbertsalak. Eta horretarako primerakoa da. Goragoko geruza bat da, sistema desberdinak elkarri lotzeko balio duena. Aterki funtzioa betetzen du eta aukera ematen du edozein sistemarekin konektatzeko”.

Eutiken beste negozio-eremu handiena datuen analisia da: “prozesu bidezko kudeaketarekiko independentea izan liteke, baina kasu askotan osagarriak dira. Ohartu ginen sekulako beharra zegoela datu horiek ustiatzeko business intelligence konponbide baten bidez, zeinak asko errazten baitu enpresen datuak ulertzeko modua”.

Arlo horretan, Tableau izeneko konponbidea aukeratu zuten: “Konponbide honen lehen banatzaileak izan ginen Espainian. AuraQuantic bezala, oso plataforma intuitiboa da, erabiltzeko erraza. Aukera ematen du aginte-koadroak sortzeko, eta horrek laguntzen die antolakundeei datuetan oinarritutako erabaki adimentsuagoak hartzen.”

Eutikentzat I+G oinarrizkoa da, “eta horretara bideratzen dugu gure inbertsio ia guztia. Bezeroarekiko tratua kenduta, gainerako guztia berrikuntza eta garapena da”.

Eutiken merkatu tradizionala Euskadin eta Nafarroan dago, baina dagoeneko lanean hasi dira beste autonomi erkidego batzuetan ere, hala nola Madril, Kantabria eta Asturiasen. “Asmoa da eremu geografiko berri horiek indartzea”.

Konpainia honek prozesuen automatizazioko eta adimen artifizialeko hainbat I+G proiektutan parte hartu du SPRI Taldearen Hazitek programaren bitartez. “Beste arlo batzuetan ere aurrera egin nahi dugu, esaterako RPA (Robotic Process Automation) teknologian, zeinak aukera ematen baitu denbora asko kentzen duten eta sarritan balio erantsi txikia izaten duten zeregin errepikakorrak automatizatzeko. Adibidez, 20 artxibo dauzkan posta elektroniko bat iristen bazait, sistema gai izan dadila zein motatako dokumentuak diren identifikatzeko, sailkatzeko eta kudeaketako prozesuak abiatzeko, artxibo motaren arabera eta gizakiaren esku-hartzerik gabe. Hala, langileek asti gehiago daukate zeregin produktiboagoei ekiteko”.

Lotutako albisteak

18 abendua, 2024 Eraldaketa digitala
Gureak enpresak digitalizazioaren arloan aurkitu ditu desgaitasuna duten pertsonentzako enplegu berriak
Irakurri gehiago
NOMADA Alfombras 12 abendua, 2024 Eraldaketa digitala
Mila urtetik gorako artea eta teknologia berriak: Nomadaren bilakaera
Irakurri gehiago
11 abendua, 2024 Eraldaketa digitala
Spyro Software, prozesu industrialen digitalizazioan espezializatutako ETE donostiarra
Irakurri gehiago
11 abendua, 2024 Ekintzailetza
Aglaya Virtualek mundu birtualak demokratizatzen ditu mota guztietako konpainia eta enpresentzat
Irakurri gehiago
5 abendua, 2024 Eraldaketa digitala
Lehendakariak eta Bizkaiko Ahaldun Nagusiak EIC Energy Intelligence Center Fundazioa aurkeztu dute
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak