Ezagutu BDIHren robotika malguko 4.0 soluzioen eskaintza
Urria Robotika malguaren hilabetea izango da Basque Digital Innovation Hub-ean. Datozen asteetan artikulu batzuk aurkeztuko dizkizugu Basque Digital Innovation Hub-eko kideek robotika malgu eta kolaboratiboaren industria-beharrizanetarako proposatutako soluzio nagusiekin.
Robotika malgu eta kolaboratiboa funtsezko elementu gisa finkatu da enpresen lehiakortasunean, batez ere ETEetan, haien prozesuak automatizatu behar bait dituzte fabrikazio-aginduen aldaketetara azkar egokitzen diren soluzio malguekin.
Ekoizpen-prozesuen modernizazioa eraginkortasunarekin eta errentagarritasunarekin lotuta dago, eta, horregatik, enpresek eskuzko prozesuen ordez, industria-robot mugikorrak, malguak eta kolaboratiboak erabiltzen dituzte.
Hori dela eta, BDIHren Robotika malgu eta kolaboratiboaren gunean one-stop-shop bat aurkituko dute. Bertan, arlo horretan gaitasunak dituzten eragile zientifiko eta teknologiko nagusiek elkarlanean jarduten dute enpresei beren premien aurrean zerbitzurik onena eskaintzeko. Gune horretako kideen artean CEIT, Ideko, Innovalia, Lortek, Mondragon Unibertsitatea, Tecnalia, Tekniker, UPV/EHU eta Vicomtech daude. Zentro horiek beren aktiboen konbinazioak eskaintzen dituzte eskatzen duten enpresei erabateko soluzioak emateko.
Jakin nahi duzu gehiago Robotika guneari buruz eta nola lagundu diezazukete bere soluzioek zure prozesuak optimitzatzen?. Bisitatu gure web-orria edo kontaiguzu zure beharra. Robotika malguaren gunearen koordinatzailea zurekin harremanetan jarriko da eta soluzio digital eta iraunkorrak txertatzeko proposamenik onena aurkeztuko dizu.
Lotutako albisteak

Zinemaldia Startup Challenge 2025
Izen-ematea: apirilaren 15etik ekainaren 2ra arte

MEPRO Medical Reproductive Solutions, gizarte-helburu teknologia: ugalkortasun maskulinoa berritzen
Gure helburua osasun-profesionalei eta bikoteei antzutasunaren erronkei aurre egiteko tresna berritzaile, seguru eta eraginkorrak eskaintzea da

Kontsulta irekia: Spri Taldearen laneko prebentzio-zerbitzuak definitzeko zure aukera
Sprik merkatuko aurretiazko kontsulta jarri du abian, lan-arriskuen prebentzioaren eta osasunaren zaintzaren sektorearen benetako beharretara egokitutako lizitazioa diseinatzeko. Horren bidez, operadore ekonomikoen ekarpenak bildu nahi dira, kontratazio-prozesu lehiakor, garden eta merkatuko jardunbide egokienekin lerrokatua egituratzeko.

Aloka, profesionalen artean ikus-entzunezko materiala alokatzeko plataforma
Gipuzkoako startup-ak hainbat ekipo eskaintzen ditu, hala nola kamerak, grabagailuak, mikrofonoak, droneak. Mobile World Congress-eko 4YFN biltzarrean parte hartu zuen, SPRI Taldeak kudeatutako stand batekin, webgunea inbertsore eta bezero potentzialei aurkezteko.

GAIAk IKT sektorearen prestakuntza-beharren diagnostikoa egin du eta merkatuaren eskaerei erantzuteko prestakuntza-ibilbideak garatu ditu
GAIAk azpimarratu duenez, sektoreko eta gobernuko erakundeen, sozietate publikoen eta hezkuntza-sistemaren parte-hartzea funtsezkoa izan da azterlanari balio erantsia emateko

Metagra, mende erdiko berrikuntza automobilgintzarako hotzeko estanpazioan
Bergarako enpresa pieza konplexuen fabrikazioan sendotu da, jasangarritasunaren eta berrikuntzaren alde eginez.

Sustatu berrikuntza-proiektuak zure enpresan Fast Track Innobideak ekimenarekin
Fast Track Innobideak Euskadiko enpresa berritzaileen kopurua handitzeko eta sustatzeko sortu zen. Merkatuan ondasun edo zerbitzu berriak sartu dituzten edo enpresan negozio-prozesuak hobetzen dituzten berrikuntza-jarduerak babesten ditu, enpresa lehiakorrago bihurtzeko.

Senvia Systems-ek beste enpresa batzuk gidatzen ditu haien sustapenean eta eraldaketa digitalean
Iaz sortutako enpresa gipuzkoarrak sistemetan, komunikazioetan eta zibersegurtasunean oinarritutako IT zerbitzuak eta aholkularitza eskaintzen ditu.

Jon Ander Egaña: “BASQUE FOOD CLUSTERrek elikadura euskal industriaren sektore estrategiko gisa kokatzea lortu du”
Elikatze-katearen euskal elkartea 150 enpresa eta erakunde baino gehiagoren lehiakortasuna hobetzeko lanean ari da, berrikuntzaren garapenarekin, lankidetza-proiektuekin eta teknologien integrazioarekin.

Siteco, 30 urte automatikoki ordaintzeko makinak ekoizten
Arabako enpresak administrazio publikoarekin eta ostalaritza sektorearekin egiten du lan, eta urteak daramatza nazioarteko merkatuan.