Eraldaketa digitala
Argitalpenak 21 urtarrila, 2025

Ezagutu Inplantalariak: zure enpresaren eraldaketa digitala egiteko zure laguntza

SPRIren doako aholkularitza teknologikoko programa honek Euskadiko mikroETE-en eta autonomoen trantsizio digitala errazten du, eraginkortasuna, jasangarritasuna eta errentagarritasuna hobetzeko haien digitalizazio-prozesuan zehar laguntza emanda.

Spriren Inplantalariak zerbitzua laguntza praktikoko programa da eta zure enpresaren barruan aholkularitza pertsonalizatua eskaintzen du, zure errealitatearen eta negozio-helburuen araberako teknologiak modu eraginkorrean ezartzen direla bermatuta.

Horretarako, IKT inplantalarien gure aditu-taldeak Euskadiko autonomoei, ekintzaileei eta mikroETE-ei laguntzen die, bai beharrizan teknologikoak modu pertsonalizatuan zehazten, bai soluzio horiek pixkanaka ezartzen. Aholkularien laguntzari esker, zure enpresaren eraldaketa digitala bizkortuko da, zure lehiakideen aurretik jartzeko eta onura hauek lortzeko, besteak beste:

  • Bezero gehiago lortzea, zure negozioarekin bat datozen tresna digitalen bidez.
  • Zure zeregin errepikakorrak automatizatzea Adimen Artifizialaren bidez.
  • Zure kudeaketa denbora errealean optimizatzea.
  • Zure informaziorako irisgarritasun osoa edozein gailutatik.
  • Segurtasun digital handiagoa eta zure enpresa-datuen babesa.

Horretarako, aholkularitza pertsonalizatuaz gain, Inplantalariak zerbitzuak gaikuntza teknologikoko tailerrak eskaintzen ditu, honako funtsezko arlo hauen inguruan:

  • Zibersegurtasuna: hartu aurrea eraso informatiko posibleei eta babestu zure datuak.
  • Adimen Artifiziala: ezagutu zure prozesuak bizkortu eta bezeroaren esperientzia hobetuko duten aplikazioak.
  • Kudeaketa digitala: zehaztu eta ezarri zure lan eta dokumentuak modu eraginkorrean antolatzeko tresna egokiak.
  • Onlineko salmenta eta marketin digitala: hobetu Interneteko eta sare sozialetako zure presentzia.
  • Errealitate birtuala eta metabertsoa: arakatu negozio-aukera berriak ingurune digital berrietan.

Lotutako albisteak

Hornitzaile  teknologikoen  Inplantalariak  zerrenda,  eraldaketa  digitalerako  gakoa

Hornitzaile teknologikoen Inplantalariak zerrenda, eraldaketa digitalerako gakoa

Adituek konektagarritasunari, zibersegurtasunari eta produktibitatearen optimizazioari buruzko soluzioak eskaintzen dituzte, negozio bakoitzaren behar espezifikoetara egoki daitezen

Mikroenpresen  eraldaketa  digitalerako  soluzio  teknologikoen  Inplantalariak  katalogoa

Mikroenpresen eraldaketa digitalerako soluzio teknologikoen Inplantalariak katalogoa

Ezagutu zure lehiakortasuna hobetzen eta Euskadiko enpresa-egituraren modernizazioa bultzatzen duten eta eskura dituzu EIKT tresnak

Euskadi  2025  Eraldaketa  Digitaleko  Estrategia

Euskadi 2025 Eraldaketa Digitaleko Estrategia

Eraldaketa Digitaleko Estrategiaren bidez -EEDE2025 izen laburtuan-, eraldaketa digitalaren eredu berri bat definitzen da; horrek Euskal Administrazio Publikoaren eta eragile ekonomiko eta sozialen arteko harremana ulertzeko eta gauzatzeko beste modu bat dakar, erronka globalei elkarrekin aurre egin ahal izateko.

Euskadiko  enpresa  txiki  eta  ertainentzako  Eusko  Jaurlaritzaren  laguntzen  plana
26/02/2021 Berrikuntza

Euskadiko enpresa txiki eta ertainentzako Eusko Jaurlaritzaren laguntzen plana

Eusko Jaurlaritzako Ekonomi Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailak 68 laguntza programa abiarazi ditu ekonomia suspertzeko, enplegua sortzeko eta garapen jasangarria ahalbidetzeko, batez ere enpresa txiki eta ertainetan. Katalogo digitala ikustera sartu hemen.

Azpitek,  euskal  enpresen  ekipamendu  zientifiko-teknikoa  eguneratzeko  Eusko  Jaurlaritzaren  programa  berria
24/02/2021 Berrikuntza

Azpitek, euskal enpresen ekipamendu zientifiko-teknikoa eguneratzeko Eusko Jaurlaritzaren programa berria

Gaur goizean, mila enpresa baino gehiagok jarraitu dute zuzenean I+Gra bideratutako laguntza-programei buruzko informazioa. Laguntza horiek enpresa txiki eta ertainentzako aurtengo laguntza guztien % 40 dira Irekiera-ekitaldian, Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburu Arantxa Tapiak azpimarratu duenez “plan honek enpresen egungo eta etorkizuneko beharrei erantzuten die” Biharko jardunaldian industria-garapen, nazioartekotze,...

H2020-ko  5.  Erronka  Sozialaren  inguruko  INFODAY-a:  klima,  ingurumena,  baliabideen  eta  lehengaien  eraginkortasuna

H2020-ko 5. Erronka Sozialaren inguruko INFODAY-a: klima, ingurumena, baliabideen eta lehengaien eraginkortasuna

  SPRIk, Innobasquek eta Beazek, Basque Enterprise Europe Network (EEN) partzuergoko kideak, Garapen Teknologiko Industrialerako Zentroak (CDTI), EIT Raw Materials-ek, Ihobek eta Aclima – Basque Environment Cluster-ak H2020 Programako 5. Erronka Sozialaren (Klima, Ingurumena, Baliabideen eta Lehengaien Eraginkortasunaren aldeko Ekimena) inguruko jardunaldi hau elkarrekin antolatu dute. Jardunaldiaren helburua Europako Batzordeak...

Ingurumen  INFODAY-a:  Horizon  2020-ko  5.  Erronka  Soziala  eta  Basque  Industry  4.0.  Jardunaldia  edukiak
21/12/2018 Ekintzailetza

Ingurumen INFODAY-a: Horizon 2020-ko 5. Erronka Soziala eta Basque Industry 4.0. Jardunaldia edukiak

SPRIk, Basque Enterprise Europe Network (EEN) partzuergoko koordinatzailea, Garapen Teknologiko Industrialerako Zentroak (CDTI), Ihobek eta Aclima – Basque Environment Cluster-ak H2020 Programako 5. Erronka Sozialaren (Klima, Ingurumena, Baliabideen eta Lehengaien Eraginkortasunaren aldeko Ekimena) eta Basque Industry 4.0 laguntzen inguruko jardunaldi bat elkarrekin antolatuko dute.   Jardunaldiaren hasiera Ekoberrikuntza eta ekonomia...

Basque  Cybersecurity  Day.  Jardunaldia  edukiak

Basque Cybersecurity Day. Jardunaldia edukiak

Basque Cybersecurity Day, Euskadiko zibersegurtasun ekitaldia. Bere helburua da topagune izatea zibersegurtasun arloko zerbitzuen eskatzaile eta eskaintzaileentzat, eta inpaktu sozialeko hainbat gai lantzea, esaterako, Hezkuntza edo Ziberdelinkuentzia Basque Cybersecurity Centre-k antolatutako ekitaldiak zibersegurtasun sektorea dinamizatu nahi du, teknologia horiek industrian aplikatuz, helburu bikoitz honekin: – Euskal ekosistema industrialaren heldutasun-maila handitzea...

Glosarioa.  4.0  Industriaren  hitz  berriak

Glosarioa. 4.0 Industriaren hitz berriak

Glosarioa. 4.0 Industriaren hitz berriak. ES / EN / EU

Basque  Industry  4.0.  Digital  Innovation  Hub
24/04/2018 Berrikuntza

Basque Industry 4.0. Digital Innovation Hub

Estrategia para el desarrollo del ecosistema digital y modelo de relación.

Joan blogera

Jarrai gaitzazu

Kanal espezializatuak eta eguneroko gaurkotasuna gure sareetan.