Fabrikazio gehigarriaren etorkizuneko erronka eta aukerak
Jardunaldi batean azalduko dira zeintzuk diren 3D inprimaketaren joera berriak esparru industrialean
Fabrikazio gehigarriak iraultza ekarri du sektore askotara, batik bat, industriara. 3D inprimaketari lotutako teknologien bidez posible da azkar diseinatu eta prototipatzea, material berriekin esperimentatzea eta prozesuak optimizatzea, kostuak nabarmen gutxituz. Halere, teknologia berritzaile bat da eta behar adinako heldutasun-mailara iritsi behar du bere potentzial guztia erdiesteko.
Fabrikazio gehigarriaren oraina eta etorkizuna esploratzeko asmoz, datorren martxoaren 7an, SPRI Taldeak Fabrikazio gehigarria: abantailez jabetu eta zure enpresa eduki dezakeen eragina – Basque Industry 4.0 jardunaldia antolatu du, Miramon Enpresa Digitalaren eta Gipuzkoako Ganberaren bitartez. Jardunaldi horretan hizpide hartuko dira fabrikazio gehigarriaren giltzarriak eta sektore industrial desberdinetan duen aplikazioa. Jardunaldian parte hartuko dute ikerketako, ingeniaritza industrialeko eta berrikuntza-aholkularitzako bederatzi hizlarik eta fabrikazio gehigarrian diharduten enpresak.
Jardunaldian sarrera bat eskainiko da 3D inprimatze teknologiei buruz eta hizpide hartuko dira nolako aukera eta erronkak dakartzan fabrikazio gehigarriak industriaren digitalizazioarentzat eta zeintzuk diren fabrikazio gehigarriaren sektoreko aurreikuspenak Estatu mailan. Hona hemen aztertuko diren beste gai batzuk: hainbat material erabiliz fabrikatutako piezak industriaren aplikaziorako eta 3D inprimaketak ekarri duen berrikuntza osasunaren sektorera. Jardunaldia doakoa da eta Gipuzkoako Zientzia eta Teknologia Parkean egingo da.
Lotutako albisteak

Elvira, berrikuntza eta tradizioa osagai nagusi dituen istorio gastronomikoa
Harategi-urdaitegi txiki bat izatetik, gaur egun hamar establezimendu inguru ditu etxean egingo liratekeen moduan prestatutako produktuak saltzeko, online dendan ere saltzen direnak.

Lorra, lau hamarkada inguru Bizkaiko nekazaritzako elikagaien kooperatibismoaren funtsezko zutabe gisa
Gaur egun, erakundearen lehentasuna zahartutako sektore honetako erretiroak ordezkatzea da, belaunaldi-erreleboaren bidez.

Egin ezazu prestakuntza-plana zure enpresan Gaitasun Digitalen programarekin
«Gaitasun Digital Profesionalak» programaren edizio berriak 2 milioi euroraino igo du bere aurrekontua, euskal enpresen lehiakortasuna sustatzen jarraitzeko helburuarekin, langileen prestakuntza indartuz.

NudgeXperience Bilbon: CX eta Portaera Zientzien ekitaldia
Zuzendariei eta gerenteei, Cx-eko arduradunei eta berrikuntza eta marketineko profesionalei zuzendua

Innobideak Prestakuntza prestatu zure lantaldea balioan lehiatzeko eta ez prezioan
Euskadiko ETEen % 60k berrikuntzaren alde egiten du, baina gehienek kostua murrizteko edo kalitatea hobetzeko egiten dute eta ez dute benetako abantaila lehiakorra sortzen merkatuan. Alabaina, berrikuntza ez da etorkizunean mantentzeko tresna soila, etorkizunean liderra izateko estrategia baizik. Horretarako, gakoa teknologia ez ezik, pertsonak, estrategia eta egokitzeko gaitasuna ere badira.