Fagor Arrasatek, Konikerrek eta Ikerlanek euren arteko elkarlana indartu dute 4.0 Industriako eta Fabrikazio Aurreratuko soluzioak garatzeko
Teknologia digitalen garapena, simulazioa eta kontrola, efizientzia operatiboa, energia biltegiratzea eta mekanika aplikatua indartzeko eta horretan aurrera egiteko elkarlan akordio bat sinatu zuten 2016an hiru erakundeek eta orain elkarlan akordio hori berritu dute.
Akordioa hurrengo bost urteetan luzatuko da eta Fagor Arrasateren kokapen teknologikoa indartzea ahalbidetuko du, erakundea erreferentea baita digitalizazioan eta Fabrikazio Aurreratuaren esparruan
Etorkizuneko industriarako balio handiko soluzioak garatzeko helburuarekin Fagor Arrasate enpresak, bere I+G unitateak, Koniker, eta zentro teknologikoak, Ikerlan, berritu egin dute 2016tik indarrean zegoen elkarlan akordioa eta, horrela, indartu egin dute fabrikazio aurreratuko teknologien eta 4.0 Industriaren aplikazioan aurrera egiten jarraitzeko zuten asmoa.
Hitzarmenaren bitartez, elkarren arteko lankidetza sendotu dute hiru erakundeek eta, horrenbestez, hurrengo bost urteetan jarraituko dute puntako teknologien garapenean eta aplikazioan sakontzen.
Azken urteotan, lankidetza horrek emaitza garrantzitsuak ekarri ditu, bereziki Fagor Arrasateko produktu eta prozesu industrialen eraldaketa digitalean. Nabarmentzekoa da FA Link MAP (Machine Alert Platform) plataforma digitalaren garapena eta merkaturatzea. Plataforma horrek konektagarritsuna ematen die makinei, funtzionamendu parametro esanguratsuenak urrutitik eta segurtasun osoarekin monitorizatzeko eta ekoizpenaren mantentzea eta kalitatea optimizatzeko, horiek prozesu gakoak baitira automozioa bezalako sektoreetan.
Era berean, Digital Twin plataformaren garapena bultzatzen ari dira. Horrek 3D simulatzaile batean erreproduzitzen du makina, eragin handiena duten sistemen jarrera diseinu fasean doitzeko, esate baterako honako parametroa hauetan: ziklo denbora, energia kontsumoa eta piezen eta produktuen kalitatea.
Tresna horrekin, Fagor Arrasatek bere instalazioen kontrol sistemak doitu eta balioztatu ditzake, benetako instalazio bat muntatu beharrik izan gabe. Horrela lortzen du garapen eta abian jartze prozesuetan denbora eta arriskuak murriztea, bereziki eragingailu hidraulikoak dituzten makinetan.
Urteotako beste ikerketa arlo bat izan da muntaketa prozesuen eraginkortasuna ardaztzat zuena, metodologia eta tresna digital berritzaileak erabilita. Proiektu horien emaitzari esker, Fagor Arrasatek bere produktuen fabrikazio eta muntaketa prozesuen denborak aurreikusi eta ziurtatu ditzake. Horrek guztiak eraginkortasuna hobetzea eta bezeroei erantzun hobea ematea eragin du, eskari desberdinak aldi berean ekoizteko gaitasuna izanda.
Proiektu zorroa handia da eta, besteak beste, horien artean nabarmentzekoak dira Syncro 3D izeneko simulazio tresna, prentsen ibilbidea optimizatzeko erabiltzen dena, edo makinen osasun estrukturala eta osagai kritikoak zaintzeko erabiltzen diren tresnak.
Digitalizazioan, zibersegurtasunean eta Adimen Artifizialean sakontzea
Akordioaren baitan, hiru erakundeok hainbat plan dituzte datozen urteotarako, batez ere honako arlo hauetan gauzatuko direnak: teknologia digitalak, simulazioa eta kontrola, eraginkortasun operatiboa, energia biltegiratzearen kudeaketa eta horretarako soluzioak, eta mekanika aplikatua.
Aurreko aldian inplementatu zen FA Link MAP plataforman oinarrituta, garapen berriak datuen analisirako funtzioak txertatzera bideratuko dira, ekipamenduen mantentze lanen etorkizuneko beharrak aurreikusi eta, horrela, instalazioen erabilgarritasuna eta malgutasuna handitu ahal izateko. Esparru horretan, gakoa izango da aktibo digitalizatuen zibersegurtasuneko soluzioen bilakaera, Blockchain izeneko teknologia txertatuz, horrekin sistema elektronikoak eta komunikazioak blindatuko baitira, sabotaje eta informazio lapurreten aurka.
Bestalde, modelatzeko eta kontrol aurreratuko teknologiak ere erabiliko dira. Aurreko zikloan garrantzitsua izan zen Digital Twin eta simulazio tresnak inplementatzea; aldi berrian, ordea, Adimen Artifizialean egin nahi da aurrera, makinak kontrolatu eta prozesuak automatizatzeko. Horretarako, lehendik dauden modelatzeko tresnen laguntzarekin, kontrol adimentsuan oinarritutako soluzio berriak garatuko dira. Kontrol paradigma berri hori sartuta, makinak eta ekoizpen lineak era autonomoan eta adimentsuan egokitzeko gauza izan daitezen lortu nahi da, ekoizpen prozesuen funtzionamendu eta operazio baldintzen aurrean. Horrekin, era zuzenean hobetuko dira honako alderdi hauek: Fagor Arrasateko bezeroen lantegien erabilgarritasuna, moldakortasuna, ziklo denbora edo energia kontsumoa.
Era berean, akordioaren bitartez eraginkortasun operatiborako teknologiak garatu nahi dira, digitalizazio handiko 4.0 lan inguruetan eta instalazioetan txertatzeko, horrela beste urrats bat emanez muntaketa eta ekoizpen prozesuen epeak eta kostuak murrizteko.
Energia biltegiratzearen inguruan, hiru erakundeek nahi dute Fagor Arrasateko instalazioetan energia berreskuratu, biltegiratu eta kontrolatzeko teknologiak inplementatzea, bezeroaren kostu operatiboak murriztu ahal izateko. Egungo testuinguruan, energia kostua handitzen ari da eta, horren aurrean, lehiarako abantaila garbia da makina eta lineen bezeroei produkzio bolumen bererako kontsumo txikiagoak eskaini ahal izatea. Hori horrela, elektrizitatea biltegiratzeak protagonismoa berezia izango du garatu beharreko soluzio eta teknologietan, behar den potentzia elektrikoen puntak murriztu ahal izateko.
Azkenik, osagai kritikoen diseinuan eta fidagarritasun estrukturalean egingo da lan, fabrikazio eta muntaketa kostuak murrizteko diseinu mekaniko aurreratuak ikertuz. Osagaien fidagarritasun estrukturala ere aztertuko da, modelatzeko soluzio aurreratuen eta konpontzeko teknologien bitartez, makinen erabilgarritasuna eta bizitza baliagarria handitzeko helburuarekin.
Lotutako albisteak

ESGI 188 (European Study Group with Industry) Bilbon izango da 2025eko maiatzaren 26tik 30era
Enpresek problema matematikoak aurkezten dituzte azterketa-taldeak konpon ditzan, askotan modelizazio edo optimizazio moduan.

BeDIGITALek zazpigarren edizioa ospatuko du BECen, enpresa eta erakunde liderren partaidetzarekin
Ekainaren 3tik 5era izango da, +INDUSTRYren esparruan, herrialdeko Smart Manufacturing-ari eskainitako topagunerik handienean. SPRI Taldea erakusketarien artean dago, ‘Invest in the Basque Country’ programarekin.

Zabalgarbik denbora errealeko analisi-tresnekin modernizatu du bere azpiegitura
Besteak beste, biki digitala eta adimen artifizialean oinarritutako teknologiak ezartzeaz gain, lurrun-gainberogailu bat instalatzea du helburu enpresak, energia-eraginkortasuna eta jasangarritasun operatiboa hobetzeko ekimen estrategiko bat.

Zinemaldia Startup Challenge 2025
Izen-ematea: apirilaren 15etik ekainaren 2ra arte

Kontsulta irekia: Spri Taldearen laneko prebentzio-zerbitzuak definitzeko zure aukera
Sprik merkatuko aurretiazko kontsulta jarri du abian, lan-arriskuen prebentzioaren eta osasunaren zaintzaren sektorearen benetako beharretara egokitutako lizitazioa diseinatzeko. Horren bidez, operadore ekonomikoen ekarpenak bildu nahi dira, kontratazio-prozesu lehiakor, garden eta merkatuko jardunbide egokienekin lerrokatua egituratzeko.

Aloka, profesionalen artean ikus-entzunezko materiala alokatzeko plataforma
Gipuzkoako startup-ak hainbat ekipo eskaintzen ditu, hala nola kamerak, grabagailuak, mikrofonoak, droneak. Mobile World Congress-eko 4YFN biltzarrean parte hartu zuen, SPRI Taldeak kudeatutako stand batekin, webgunea inbertsore eta bezero potentzialei aurkezteko.

Metagra, mende erdiko berrikuntza automobilgintzarako hotzeko estanpazioan
Bergarako enpresa pieza konplexuen fabrikazioan sendotu da, jasangarritasunaren eta berrikuntzaren alde eginez.

Sustatu berrikuntza-proiektuak zure enpresan Fast Track Innobideak ekimenarekin
Fast Track Innobideak Euskadiko enpresa berritzaileen kopurua handitzeko eta sustatzeko sortu zen. Merkatuan ondasun edo zerbitzu berriak sartu dituzten edo enpresan negozio-prozesuak hobetzen dituzten berrikuntza-jarduerak babesten ditu, enpresa lehiakorrago bihurtzeko.

Senvia Systems-ek beste enpresa batzuk gidatzen ditu haien sustapenean eta eraldaketa digitalean
Iaz sortutako enpresa gipuzkoarrak sistemetan, komunikazioetan eta zibersegurtasunean oinarritutako IT zerbitzuak eta aholkularitza eskaintzen ditu.

Jon Ander Egaña: “BASQUE FOOD CLUSTERrek elikadura euskal industriaren sektore estrategiko gisa kokatzea lortu du”
Elikatze-katearen euskal elkartea 150 enpresa eta erakunde baino gehiagoren lehiakortasuna hobetzeko lanean ari da, berrikuntzaren garapenarekin, lankidetza-proiektuekin eta teknologien integrazioarekin.