Albisteak 7 uztaila, 2023

Fit Learning adimen artifizialaren aldeko apustua egiten du bere ikaskuntza-metodologia optimizatzeko

Bizkaiko enpresak berritzen jarraitzen du, e-learning prestakuntza-plataforman teknologia berriak aplikatuz.

Azken urteotan, eta pandemiak suposatu zuen detonatzailearen ondoren, mundua gero eta digitalizatuagoa dago. Horrek eragina du eguneroko bizitzako hainbat esparrutan, besteak beste hezkuntzan, non online ikasteko eskaera handitu da. Egoera horren aurrean, Fit Learning startup-a sortu zen, e-learning arloko prestakuntza, berrikuntza eta teknologia batzen dituen enpresa.

Urte hasieratik, zerbitzua eskatzen dutenen eskakizunei erantzuteko, enpresak adimen artifizialarekin lan egitean jarri du arreta. Dagoeneko aplikatzen ari da edukien ekoizpen-prozesuetan eta plataforma-zerbitzuetan, eta horri esker bere ikaskuntza-metodologia optimizatzen ari da. Plataformari teknologia hori aplikatu nahi dio, besteak beste, irakaskuntza gamifikatzeko. Metodologia hori erabiltzaileek haien buruaren aurka jokatzeko aukera izatean datza, haien trebetasunak pixkanaka hobetuz joateko, jarduera dinamiko eta arinen bitartez.

Bizkaiko enpresa 2018an sortu zen, SmartMobile izeneko irakaskuntza birtualeko soluzio modularra garatu zuenean, eta bideoan eta gailu mugikorretan oinarritzen da. Gainera, bere erabilera-esperientziak “aukera ematen du, denbora errealean, emaitzarik onenak lortzeko, neurtzeko eta aztertzeko era guztietako adierazle eta metrikoen bidez”, Fit Learningeko CEOak, Guillermo Gredillak, adierazi duenez.

Era guztietako enpresa eta erakundeei argibideak eta komunikazioa emateko irtenbideak eskaintzen ditu, eta ikastaro estandarrak eta neurrira egindako ikastaroak ditu. Nabarmentzekoa da EAEko hiru lurraldeetako kirol-entrenatzaileentzat egindako COVID-19aren aurrean praktika egokietan prestatzeko proiektua. Eusko Jaurlaritzak burututako proiektu horretan, Fit Learning-ek 18.000 pertsona hezi zituen bi hilabetean.

Eusko Jaurlaritzaren, Berrikuntza eta Inbertsio Aurreratua Sustatzeko 2i Planaren bidez, eta Bizkaiko Foru Aldundiaren finantzazioa lortu ondoren, 2019an, hazten jarraitu da bere zerbitzua Estatuaren mugetatik haratago hedatu arte. Horren emaitza da 20 pertsona baino gehiagoko taldea izatea; mota guztietako proiektu eta sektoretan —hala nola energia-, finantza-, farmazia- edo automozio-arloetan— trebatutako 250.000 pertsona baino gehiago izatea; eta produktua 95 herrialdetan baino gehiagotan erabiltzeko aukera izatea, besteak beste, Mexikon, Txilen, Erresuma Batuan eta Kroazian.

Enpresak milioi bat ordu baino gehiagoko aukera ematen du prestakuntza-baliabideak ikusi eta haietan sartzeko, eguneko 24 orduetan; eta dagoeneko hiru milioi bideo baino gehiago ikustatu eta bi milioi test galdera baino gehiago erantzun izan dira. Gredillak dioenez, arrakastaren arrazoia da “gure bezeroak entzuten jarraitzea eta gero eta produktu berritzaileagoak eskaintzea, zerbitzu sendo eta gogorrekin”.

Horregatik, Fit Learning-en helburua orain arteko filosofia eta irizpide berdinekin jarraitzea da, betiere bere produktu eta zerbitzuetan berrikuntza eta teknologia aplikatuz. Orain, bere laguntzaile birtual adimenduna garatzen jarraitzea du xede, bere plataformako osagai diferentziala izan dadin.

SPRI Taldeak aukera ematen die euskal enpresei haien jardueraren berri emateko bere informazio-kanaletan. Zure proiektua gure gaiekin lotuta badago (I+G+b, digitalizazioa, internalizazioa, ekintzailetza, berrikuntza…), Zutaz mintzo gara ekimenean parte har dezakezu.

Lotutako albisteak

Krauserrek  mekanizazioaren  industriarako  ebaketa-tresna  pertsonalizatuak  eskaintzen  ditu
11/03/2025 Up Euskadi

Krauserrek mekanizazioaren industriarako ebaketa-tresna pertsonalizatuak eskaintzen ditu

Konpainiak ebaketa baldintza egokietan eta modu berme batean egiteko teknologia garatu du.

Momentum  Gamesek  joko  arrakastatsuak  sortzen  laguntzen  die  markei
11/03/2025 Up Euskadi

Momentum Gamesek joko arrakastatsuak sortzen laguntzen die markei

Gipuzkoako startupa proiektu bakoitzaren garapenaz eta administrazioaz arduratzen da, baita jokoen-analitikari buruz ere

Wake  Up!  Albiste  ekintzaile  batzuk  sarean
06/03/2025 Ekintzailetza

Wake Up! Albiste ekintzaile batzuk sarean

Euskadiko talentu ekintzaile guztia. Wake up! -ek komunikabide eta sareko blog desberdinek argitaratutako albisteen hautaketa txiki bat egunero partekatzen du Linkedinen: ideiak, proiektuak, negozioak, startupak, enpresak etab.

Zaher  Taldeak  bere  eraginkortasun  operatiboa  hobetzea  du  helburu  eraldaketa  digital  nabarmen  baten  bidez

Zaher Taldeak bere eraginkortasun operatiboa hobetzea du helburu eraldaketa digital nabarmen baten bidez

Enpresa gipuzkoarra bere zuzendaritzaren errelebo betean murgilduta dago, galdaragintzan eta mekanizazioan aritzen da, eta nazioartekotzearen aldeko apustua ere egin du.

Euskadi  herrialde  teknologiko  eta  berritzaile  gisa  agertu  da  Mobile  World  Congress  2025ean
05/03/2025 Up Euskadi

Euskadi herrialde teknologiko eta berritzaile gisa agertu da Mobile World Congress 2025ean

"Innovation Land" lelopean, 16 startup Up!Euskadi berrikuntza-plataforma ordezkari izango dira Euskadiko standean, Spri Taldearen eta Foru Aldundien laguntzarekin

Joan blogera

Jarrai gaitzazu

Kanal espezializatuak eta eguneroko gaurkotasuna gure sareetan.