GAIA
Albisteak 10 apirila, 2025

GAIAk IKT sektorearen prestakuntza-beharren diagnostikoa egin du eta merkatuaren eskaerei erantzuteko prestakuntza-ibilbideak garatu ditu

GAIAk azpimarratu duenez, sektoreko eta gobernuko erakundeen, sozietate publikoen eta hezkuntza-sistemaren parte-hartzea funtsezkoa izan da azterlanari balio erantsia emateko

IKT sektoreak Euskadin dituen prestakuntza-premia espezifikoak identifikatzeko eta funtsezko esparruetan dauden gabezien eta gaikuntza-aukeren azterketa zehatza egiteko azterlan bat egin du GAIA klusterrak —C2B aholkularitzarekin lankidetzan—, eta bertan zehaztu du zer gaitasun eta trebetasun eskatzen diren gaur egun Ezagutzaren sektorean eta Klusterrak biltzen dituen Teknologia Aplikatuen Industriaren (TEII) sektoreetan.

Behin horiek identifikatuta, merkatuaren egungo eskaerei erantzuten dieten prestakuntza-ibilbideak garatu dira sektoreko profesionalen gaitasunak indartzeko, eta, hala, “erakundeen lehiakortasuna etengabe hobetzen laguntzeko eta enpresei berrikuntza teknologikoaren abangoardian egotea ahalbidetzeko”, azpimarratu dute GAIAtik.

 

Diseinatutako Prestakuntza Plana mugarri garrantzitsua da GAIAri lotutako enpresentzat; izan ere, 2024-2027 aldian funtsezko gaitasunak garatzeko esparru argi bat ezartzen du, haien beharretan oinarrituta. Plan horrek, merkatuaren egungo eskaerei heltzeaz gain, digitalizazioak, jasangarritasunak eta globalizazioak markatutako ingurune batean etorkizunean izango diren erronkei aurre egiteko beharrezkoak diren gaitasunak ere aurreikusten ditu.

Prestakuntza-beharren diagnostikoa egiteko, elkarrizketak, inkestak, eztabaida-taldeak eta dokumentu-analisiak egin dira informatikako, aholkularitzako, elektronikako, ingeniaritzako, eduki digitaletako eta telekomunikazioetako enpresetan eta erakundeetan.

 Prestakuntza Plana

Prestakuntza Beharren Diagnostikoak bi kategoria handitan sailkatu ditu identifikatutako kualifikazio-beharrak, eta atal espezifiko bat eskaini die ziurtagirietara bideratutako prestakuntzei:

Gaitasun teknologikoak, programazioa, datuen analisia, zibersegurtasuna eta prozesuen digitalizazioa biltzen dituzten prestakuntzak barne direla, besteak beste.

Zeharkako gaitasunak, trebetasun pertsonalei, pertsonen kudeaketari, proiektuen metodologiari, hizkuntzei eta eredu sozial, digital eta jasangarrietarako trantsizioari buruzko gaiak jorratuz.

Oraingoz, 15 ikastaro eman dira, eta beste hainbeste daude programatuta 2025eko lehen seihilekoan. Prestakuntza-metodologia inpaktua maximizatzeko diseinatuta dago eta 5-20 ordu arteko iraupena duten talde txikientzako (15-17 pertsona) saio teoriko eta praktikoak uztartzen ditu, lan-ingurunean zuzenean aplikatzea sustatzen dutenak. Prestakuntza-ekintzak aurrez aurre zein online egiten dira, malgutasuna eta irisgarritasuna bermatuta.

Talentua indartzea

 “Gure sektoreak erronka esanguratsuei egin behar die aurre, hala nola profil kualifikatuen eskasiari, gaitasun digitalen eskaintzaren eta eskariaren arteko arrakalari, lidergo berritzailearen beharrari eta ekoizpen-prozesuetan teknologia disruptiboak integratzeko eskakizunari. Eta, horregatik, sektoreko profil profesionalak aztertu behar dira. Erronka horiei erantzuteko, talentua garatzera bideratutako prestakuntza-ekimenak bultzatzea ez da soilik erantzun estrategiko bat, betebehar bat ere bada sektore dinamiko eta jasangarri baten alde egiten dutenentzat; horien artean, GAIArentzat”, adierazi du euskal klusterrak.

 Azpimarratu dutenez, TEII sektorearen eraldaketa “etengabeko ikaskuntzaren aldeko apustu irmo batekin hasten da, non eskuratutako gaitasun berri bakoitza urrats bat den etorkizun lehiakorrago eta konektatuago baterantz”. Horregatik, sektoreko Prestakuntza Beharren Diagnostikoa (PBD) azterlanaz gain, Gaiak hainbat ekimen bultzatzen ditu talentu digitala eta bere ekosistemako gaitasun profesionalak indartzeko.

Proiektu horien artean, nabarmentzekoak dira Bizkaiko Foru Aldundiarekin lankidetzan egindako Digital Talent Hub, Gipuzkoako Foru Aldundiak babestutako FFW ICTA azterlana eta Gaiaren Gaikuntza Plana.

 

Lotutako albisteak

Senvia  Systems-ek  beste  enpresa  batzuk  gidatzen  ditu  haien  sustapenean  eta  eraldaketa  digitalean

Senvia Systems-ek beste enpresa batzuk gidatzen ditu haien sustapenean eta eraldaketa digitalean

Iaz sortutako enpresa gipuzkoarrak sistemetan, komunikazioetan eta zibersegurtasunean oinarritutako IT zerbitzuak eta aholkularitza eskaintzen ditu.

Europako  ordezkaritza  bat  etorri  da  Euskadira  industria  teknologiko  kuantikoaren  lider  izateko  bertako  estrategia  hobeto  ezagutzeko

Europako ordezkaritza bat etorri da Euskadira industria teknologiko kuantikoaren lider izateko bertako estrategia hobeto ezagutzeko

Finlandia, Grezia, Italia eta Espainiako ordezkariak izan dira Euskadin Europako QUANTUM+ proiektuan aurrera egiteko. GAIA klusterra da proiektuaren kideetako bat, eta helburu du teknologia kuantikoei buruzko ibilbide eta prestakuntza-plataforma bat garatzea goi-mailako hezkuntzako ikasleentzat, irakasleentzat eta enpresa teknologikoetako profesionalentzat

Akting,  gizarteari  balioa  emateko  teknologia

Akting, gizarteari balioa emateko teknologia

Gipuzkoako enpresak euskarri desberdinetarako aplikazioak garatzen ditu eta digitalizazioaren, datuen analisiaren eta prozesuen optimizazioaren aldeko apustua egiten du.

Elvira,  berrikuntza  eta  tradizioa  osagai  nagusi  dituen  istorio  gastronomikoa

Elvira, berrikuntza eta tradizioa osagai nagusi dituen istorio gastronomikoa

Harategi-urdaitegi txiki bat izatetik, gaur egun hamar establezimendu inguru ditu etxean egingo liratekeen moduan prestatutako produktuak saltzeko, online dendan ere saltzen direnak.

Egin  ezazu  prestakuntza-plana  zure  enpresan  Gaitasun  Digitalen  programarekin

Egin ezazu prestakuntza-plana zure enpresan Gaitasun Digitalen programarekin

«Gaitasun Digital Profesionalak» programaren edizio berriak 2 milioi euroraino igo du bere aurrekontua, euskal enpresen lehiakortasuna sustatzen jarraitzeko helburuarekin, langileen prestakuntza indartuz.

ACLIMA  bere  30.  urteurrena  ospatzen  du  industria  garbiago  baterako  lankidetza  publiko-pribatuaren  balioa  azpimarratuz
28/03/2025 Kluster politika

ACLIMA bere 30. urteurrena ospatzen du industria garbiago baterako lankidetza publiko-pribatuaren balioa azpimarratuz

Klusterra 1995ean sortu zen, Eusko Jaurlaritzaren laguntzarekin, Ihobe eta SPRI sozietate publikoen bitartez

AICek  automobilgintzako  masterraren  zazpigarren  edizioa  atera  du
21/03/2025 Kluster politika

AICek automobilgintzako masterraren zazpigarren edizioa atera du

Sektorearen etorkizuneko erronkei aurre egiteko ikasle onenak lortu nahi ditu

%  64  egin  dute  gora  Eusko  Jaurlaritzak  SPRIren  bitartez  antolatutako  IKT  arloko  prestakuntzara  joandakoek

% 64 egin dute gora Eusko Jaurlaritzak SPRIren bitartez antolatutako IKT arloko prestakuntzara joandakoek

Enpresa Digitala ekimena 3 lurraldeetako bost gune fisikotan eskaintzen da eta ireki den azkena Ezkerraldekoa izan da, Abantoko campusean

Irudi  B2B:  7  urte  marketin  digital  industriala  aztertzen  bere  blogaren  bidez

Irudi B2B: 7 urte marketin digital industriala aztertzen bere blogaren bidez

Bere blogaren helburua: ezagutza erabilgarria partekatzea, industriak kanal digitalaren potentziala ahalik eta gehien aprobetxa dezan.

Industria  Digitaleko  laguntzek  zure  negozioaren  eraldaketa  digitala  lortzeko  bidea  irekiko  dizute

Industria Digitaleko laguntzek zure negozioaren eraldaketa digitala lortzeko bidea irekiko dizute

Industria Digitala 2025 laguntza-programaren aurtengo edizioa martxoaren 18tik irekita, 7.5 milioi €-ko aurrekontuarekin. Euren negozioa digitalki eraldatu nahi duten enpresek urriaren 31era arte aurkez ditzakete euren eskaerak.

Joan blogera

Jarrai gaitzazu

Kanal espezializatuak eta eguneroko gaurkotasuna gure sareetan.