Filtra tu búsqueda



Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Albisteak 7 Azaroa, 2019 Berrikuntza Eraldaketa digitala Fast Track Innobideak programa Industria adimenduna Klusterrak Ris3 Euskadi Smart Industry Programa

Garraioko Teknologia Adimendunen X. ITS Euskadi Kongresua

Adimen artifiziala eta sentsorika istripuak murrizteko bizitzak salbatuz; big data eta gauzen interneta; smart cities delakoak mugikortasunean, plangintzan eta joeretetan dituen beharrak aurreikusi, kudeatu eta aztertu; pertsonentzako eta industriarako konponbide berriak eta elektromugikortasun-eredu berriak izango dira Garraioko Teknologia Adimendunen X. ITS Euskadi Kongresuan jorratuko diren gaietako batzuk
ITS Euskadi Kongresua

Adimen artifiziala eta sentsorika istripuak murrizteko bizitzak salbatuz; big data eta gauzen interneta; smart cities delakoak mugikortasunean, plangintzan eta joeretetan dituen beharrak aurreikusi, kudeatu eta aztertu; pertsonentzako eta industriarako konponbide berriak eta elektromugikortasun-eredu berriak izango dira Garraioko Teknologia Adimendunen X. ITS Euskadi Kongresuan jorratuko diren gaietako batzuk. Hitzordua azaroaren 15ean izango da Tecnaliak Zamudion duen egoitzan, Euskadiko Mugikortasun eta Logistika Klusterrak antolatuta.

Topaketaren helburua pertsonen eta salgaien mugikortasunari aplikatutako sistemen eta teknologien azken berrikuntzak ezagutaraztea da, haien eraginkortasuna, iraunkortasuna eta segurtasuna hobetzeko. Topaketako buru izango dira Ángel Anero Jauna, Bizkaiko Foru Aldundiko Garraio Saileko Mugikortasun Iraunkorreko Zuzendari Nagusia, eta Claudio Lesaca Jauna, Klusterreko Lehendakariordea.

Erakustaldiak eta hitzaldiak

Edizio hau bi bloketan eta bi egoitza ezberdinetan antolatuko da. Goizeko 9etatik 10etara, erakustaldi-blokea egingo da. Bertan, Dynicar auto elektrikoa (Tecnaliak fabrikatutako ibilgailua, produktuak eta teknologia garatzen dituen industriak egiten dituen berrikuntzak ingurune errealean probatu ahal izateko) eta Spain mikrobus hibridoa aurkeztuko dira. Saio hau 700 eraikinean izango da.

Goizeko 10etatik aurrera, 206 eraikinean, Bilboko Udaleko hizlariak, Tecnalia, Repsol, Novadays, Leber, Kapsch, Ingartek, Igarle, Ceit, Asimob eta Indra, ondorengo gaiak azalduko dituzte besteak beste:

  • Hiri Mugikortasun Iraunkorraren Plangintza
  • Elektrifikazio eta automatizazio logistikoa
  • Elektromugikortasuneko negozio-ereduak
  • Mugikortasuna eta trafiko-iragarpen goiztiarraren kudeaketa
  • Mugikortasunaren behatokia eta eskariaren analisia
  • Mugikortasun-teknologia kooperatiboak
  • Big Data, ikuspen artifiziala eta gauzen interneta

• Joerak, erronkak, berrikuntza eta teknologia Smart Citieserako

Lotutako albisteak

3 otsaila, 2025 BDIH
Ecenarro, hotzeko estanpazio adimenduna garatzen duen kooperatiba
Irakurri gehiago
31 urtarrila, 2025 Berrikuntza
Lointek, Marcelo Gangoiti Sariaren XXVIII. edizioko irabazlea
Irakurri gehiago
NET ZERRO BASQUE 31 urtarrila, 2025 Berrikuntza
Konfiantza eta lankidetza, euskal industrian onura eta hazkunde jasangarria sortzeko gakoak
Irakurri gehiago
29 urtarrila, 2025 Berrikuntza
Mikel Jauregi sailburua FVEM – Metaleko Enpresen Bizkaiko Federazioaren ordezkaritza batekin bildu da
Irakurri gehiago
Sostenibilidad Corporativa. Comunidad B Norte 27 urtarrila, 2025 Berrikuntza
Jasangarritasun korporatiboaren bidez Enpresentzat balioa sortzen
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak