Berrikuntza Eraldaketa digitala
Albisteak 7 Azaroa, 2018

Getxo Wellness Hub, ekintza berritzaileak enpresetako ongizatea hobetzeko

Ekimen horrek genero-ikuspegitik ekingo dio laneko osasunari

 

Ekimen horrek genero-ikuspegitik ekingo dio laneko osasunari

 

Sarritan, enpresetan osasuna eta ongizatea hobetzen duten ekintzek lotura estua izaten dute lana, familia eta norberaren bizitza uztartzeko aukerarekin, kontziliazoarekin alegia. Horregatik, Getxo Wellness Hubek proposatzen du genero-ikuspegitik ekitea laneko osasunari, enpreseatan eta erakundeetan gizon-emakumeen ongizatea hobetzeko ideiak sortzearren.

 

Emakumeekin elkarteak eta Getxoko Udalak bultzatzen dute ekimena. Bizkaiko zenbait enpresa handik, laneko osasunean adituak diren zenbait emakume ekintzailek eta hainbat erakunde publikok hartuko dute parte ekimeneko saioetan. Hiru lantegi ere antolatu dira, jardunaldiko parte-hartzaileek elkarrekin azter ditzaten enpresa bakoitzeko erronkak eta konponbideak bilatu. Enpresek osasunari eta berdintasunari gehiago erreparatzeada helburua.

 

Azaroan eta abenduan egingo da bigarren Getxo Wellness Hub jardunaldia, 2017an egindako lana abiapuntu duela. “Iaz, laneko ongizateaz eta laneko osasunaz egin genuen gogoeta”, adierazi du Emakumeekin elkarteko presidenteak, Susana Zaballak. Lehenbiziko jardunaldi hartan, harremanak eta komunikazioa izan ziren gai nagusiak; aurtengoan, berriz, hau aztertuko dute, Susana Zaballak azaldu digunez: “Nola sortu harreman profesional aberasgarriak enpresetan”.

 

Elkarrekin jardungo dira parte-hartzaileak jardunaldiko hiru lantegietan, beren enpresetako erronkei antzemateko eta prototipoak diseinatzeko, laneko osasunean eta ongizatean adituak diren zenbait emakume ekintzaileren laguntzaz. Helburua da prozesu osoa lagungarri izatea, halaber, ezagutzak partekatzeko eta sareak sortzeko erakunde, enpresa eta ekintzaileen artean.

 

Lehenbiziko jardunaldian, iaz, arazo hau aurkeztu zuen enpresetako batek: nola lan egin ordu-eremu oso desberdinetan bizi den jendearekin. Izan ere, edozein ordutan jasotzen dituzte deiak eta mezuak enpresa horretan —egunez zein gauez—. Noski, estresa eragiten du horrek, eta lanetik “deskonektatzeko” ezina. Konponbide gisa, dekalogo bat proposatu zen, enpresako langile guztien ordu libreak errespetarazteko eta enpresan ohitura-aldaketa bat eragiteko.

 

Bizkaiko sei enpresa handik hartuko dute parte aurtengo jardunaldian: Grupo Oesia, Metro Bilbao, Grupo Gnera —Enararen bidez—, Seguros Bilbao, Grupo Uvesco eta Euskotren. Laneko osasunean eta ongizatean adituak diren 12 emakume ekintzailek, EHUk eta Getxoko Udalak ere hartuko parte.

 

Lotutako albisteak

Elvira,  berrikuntza  eta  tradizioa  osagai  nagusi  dituen  istorio  gastronomikoa

Elvira, berrikuntza eta tradizioa osagai nagusi dituen istorio gastronomikoa

Harategi-urdaitegi txiki bat izatetik, gaur egun hamar establezimendu inguru ditu etxean egingo liratekeen moduan prestatutako produktuak saltzeko, online dendan ere saltzen direnak.

Lorra,  lau  hamarkada  inguru  Bizkaiko  nekazaritzako  elikagaien  kooperatibismoaren  funtsezko  zutabe  gisa 
31/03/2025 Berrikuntza

Lorra, lau hamarkada inguru Bizkaiko nekazaritzako elikagaien kooperatibismoaren funtsezko zutabe gisa 

Gaur egun, erakundearen lehentasuna zahartutako sektore honetako erretiroak ordezkatzea da, belaunaldi-erreleboaren bidez. 

Egin  ezazu  prestakuntza-plana  zure  enpresan  Gaitasun  Digitalen  programarekin

Egin ezazu prestakuntza-plana zure enpresan Gaitasun Digitalen programarekin

«Gaitasun Digital Profesionalak» programaren edizio berriak 2 milioi euroraino igo du bere aurrekontua, euskal enpresen lehiakortasuna sustatzen jarraitzeko helburuarekin, langileen prestakuntza indartuz.

NudgeXperience  Bilbon:  CX  eta  Portaera  Zientzien  ekitaldia
28/03/2025 Berrikuntza

NudgeXperience Bilbon: CX eta Portaera Zientzien ekitaldia

Zuzendariei eta gerenteei, Cx-eko arduradunei eta berrikuntza eta marketineko profesionalei zuzendua

Innobideak  Prestakuntza  prestatu  zure  lantaldea  balioan  lehiatzeko  eta  ez  prezioan
25/03/2025 Berrikuntza

Innobideak Prestakuntza prestatu zure lantaldea balioan lehiatzeko eta ez prezioan

Euskadiko ETEen % 60k berrikuntzaren alde egiten du, baina gehienek kostua murrizteko edo kalitatea hobetzeko egiten dute eta ez dute benetako abantaila lehiakorra sortzen merkatuan. Alabaina, berrikuntza ez da etorkizunean mantentzeko tresna soila, etorkizunean liderra izateko estrategia baizik. Horretarako, gakoa teknologia ez ezik, pertsonak, estrategia eta egokitzeko gaitasuna ere badira.

Joan blogera

Jarrai gaitzazu

Kanal espezializatuak eta eguneroko gaurkotasuna gure sareetan.