Euskadiko ETEntzako Eusko Jaurlaritzaren 2025 laguntzen plana.

Euskal enpresentzako laguntzak.

Onlineko jardunaldiak euskal enpresarentzat.

Filtra tu búsqueda

Ekintzailetza Eraldaketa digitala
Albisteak 12 ekaina, 2020

Gogoa: “robotikak errehabilitazioa azkartzen du”

Gogoa startup gipuzkoarra errehabilitaziorako exoeskeletoen munduko seigarren fabrikatzailea da

Gogoa startup gipuzkoarra errehabilitaziorako exoeskeletoen munduko seigarren fabrikatzailea da

 

Urretxun kokatutako Gogoa enpresa exoeskeleto mediko eta industrialen fabrikazioan eta banaketan espezializatuta dago. Osasun arloko adarrean gailu robotiko elektromekanikoak garatzen dituzte, bereziki aproposak bizkarrezurreko lesioak edo iktusak jasan dituzten pertsonentzat. “Errehabilitazio arloan lan egiten dugu, ibili ezin zutenak ibil daitezen, eta gutxi ibiltzen zirenak gehiago eta hobeto ibil daitezen” dio Juan Izetak, startup-eko hazkunde arduradunak.

 

Gogoa 2016an sortu zen, eta arlo medikorako egin duen produktu garrantzitsuena Hank exoeskeletoa da, gorputzari egokituz artikulazioen mugimenduak erreproduzitzen dituen armadura robotizatu bat. Teknologia hori CSICekin batera eginiko hainbat garapenetan oinarritzen da eta, produktu horri esker, errehabilitaziorako ziurtapenak dituzten exoeskeletoen lehen fabrikatzaileetako bat bihurtu zen Europan. Gaur egun, mundu osoko beste bost enpresak bakarrik fabrikatzen dituzte horrelako gailuak.

 

Gogoa enpresaren exoeskeletoek badituzte hainbat abantaila: sendoak dira eta profesional fisioterapeutek autonomiaz erabil ditzakete, ez baitu behar ingeniaritzako euskarririk. Gainera, lantaldeko kideek diotenez, beste inork ez du integratu exoeskeletoan orkatila motorizaturik, zeinari esker posible baita urrats hain robotizatuak ez ematea. “Mugimendua gizakionaren ahalik eta antzekoena izan dadin lan egiten dugu” dio Juan Izetak.

 

Dispositibo horiek errehabilitazio zentroetarako eta ospitaleetarako egiten dira. Iktus bat jasan duten pazienteekin erabiltzen dira gehienbat, Italia eta Espainiako hainbat ospitaletan eginiko proba klinikoek oso emaitza onak eman dituztelarik. Egia da paziente bakoitza desberdina dela, eta errehabilitazioan eragina duten faktore asko daudela, baina lantaldeko kideen arabera, Gogoa enpresaren exoeskeletoek frogatu dute gai direla prozesua azkartzeko, eta kasu batzuetan lortu dute errehabilitazio denbora erdira murriztea ere.

 

Exoeskeleto robotizatuek hainbat abantaila dituzte, hala nola, posizioen kalitatea eta pazientearen bilakaera aztertzeko datuak eskuratzeko aukera, baina, horrez gain, kontuan izan behar da robotak pertsonaren pisua altxa dezakeela inolako mugarik gabe. “Errehabilitazio robotikoa aldaketarako agentea izango da” dio Gogoa enpresako Growth Manager-ak “terapia hau beti izan da oso pertzeptuala, eskuz egin beharrekoa, baina robotikak lanerako modu berriak eta abantaila ugari eskaintzen ditu. Horregatik, uste dugu hazten jarraituko duela datozen urteetan”.

 

Gogoa enpresak oraintsu jaso du gailu robotiko berri batentzako ziurtapena: Belk  du izena eta belauneko lesioen errehabilitazioan erabiltzen da. “Errehabilitazio zentro ertain edo txikiei zuzendutako proiektu bat da, gailu konpaktua delako eta gainera aukera ematen du errehabilitazio prozesuaren zati bat etxean egiteko” azaldu du Juan Izetak. Bestalde, Cyber Human Systems spin-off-a sortzeko prozesuan murgilduta dago, zeinaren bitartez banatuko baititu exoeskeleto industrialak, lan-inguruneetan lesioak prebenitzeko pentsatuta daudenak.

 

Gaur egun, Gogoa nazioarteko merkatuan sartzen ari da, eta akordio komertzial berriak egin nahi ditu Europa osoan, batez ere Alemanian eta Frantzian, bai eta Txinan eta Japonian, non errehabilitazio robotikoa oso azkar ari baita sartzen. Apirilean, Gipuzkoako startup honek Lánzate saria irabazi zuen EOIk Estatu osorako antolatzen duen lehiaketan, Inpaktu Sozialaren kategorian.

 

Lotutako albisteak

Einnek,  bost  urte  etengabe  eboluzionatzen  sektore  elektriko-elektronikoan

Einnek, bost urte etengabe eboluzionatzen sektore elektriko-elektronikoan

Pandemia betean jaio zen enpresak eraldaketa digitalaren aldeko apustua egin du hasieratik, sektorean bereizteko; bideojoko bat ere sortzen ari da, ingeniaritzako eta muntaiako barne-prestakuntza teknikoa iraultzeko.

Enpresa  industrialen  eta  industria  adimendunean  espezialistak  diren  enpresa  digitalen  arteko  elkarlana  erraztuko  du  SPRI  Taldeak

Enpresa industrialen eta industria adimendunean espezialistak diren enpresa digitalen arteko elkarlana erraztuko du SPRI Taldeak

Enpresen Networkinga 2025 - Smart Industry kongresuaren 8. edizioa egingo dute martxoaren 26an, Bilbon, eraldaketa digitalari laguntzeko

INNKIA  startup  jaio  da,  enpresen  behar  zehatzetarako  Adimen  Artifizala
24/02/2025 Up Euskadi

INNKIA startup jaio da, enpresen behar zehatzetarako Adimen Artifizala

LABORAL Kutxaren eta IKERLANen eskutik sortu da startup kooperatibo aitzindaria, MONDRAGONen eta Eusko Jaurlaritzaren laguntzarekin.

ELIKA  Fundazioak  “Recircular  alimentación”  aurkeztu  du,  elikagai-soberakinak  errebalorizatzen  lagunduko  duen  tresna  digitala
23/02/2025 Up Euskadi

ELIKA Fundazioak “Recircular alimentación” aurkeztu du, elikagai-soberakinak errebalorizatzen lagunduko duen tresna digitala

Elika Fundazioaren eta Recircular startup-aren arteko lankidetzaren emaitza da, zeinak elikagai-soberakinak ekonomikoki balorizatzea duen xede.

Wake  Up!  Albiste  ekintzaile  batzuk  sarean
21/02/2025 Ekintzailetza

Wake Up! Albiste ekintzaile batzuk sarean

Euskadiko talentu ekintzaile guztia. Wake up! -ek komunikabide eta sareko blog desberdinek argitaratutako albisteen hautaketa txiki bat egunero partekatzen du Linkedinen: ideiak, proiektuak, negozioak, startupak, enpresak etab.

Joan blogera

Jarrai gaitzazu

Kanal espezializatuak eta eguneroko gaurkotasuna gure sareetan.