Eraldaketa digitala
Elkarrizketak 29 apirila, 2019

Grupo Garatuk datuak atzeman eta kudeatzeko zerbitzu berriak eskaintzen dizkio industria sektoreari

Konpainia gipuzkoarrak Big Data eta “Cloud Computing” teknologietan oinarritutako tresnak garatzen ditu

 

Konpainia gipuzkoarrak Big Data eta “Cloud Computing” teknologietan oinarritutako tresnak garatzen ditu

 

Aurten hogei urte beteko dituen Grupo Garatuk merkatuko teknologia berritzaileenetan (hala nola, “machine learning” edo Blockchain) oinarritutako konponbideak eskaintzen dizkie bere bezeroei. Datua da konpainia gipuzkoar honen jardueraren ardatza, horregatik garatzen ditu datuak atzemateko, biltegiratzeko, aztertzeko eta bistaratzeko tresnak eta zibersegurtasun konponbideak. Juan Vázquez de Diosekin hitz egin dugu, Grupo Garatuko fundatzaile eta zuzendari nagusiarekin.

 

Zein da Grupo Garaturen jatorria?

Grupo Garatu bere sorreratik zentratu da hurrengo belaunaldiko konponbideen garapenean. Sasoi hartan, 90eko hamarkadan, konputagailu klasikoek 512 MBeko RAM memoria eta 80 GBeko disko gogorra izaten zituzten. Baziren oraindik ere hainbat mesfidati, imajinatu ere ezin zutenak nolako inpaktua izango zuen digitalizazioak gizartean. Halere, ahalegin handia egin genuen enpresak digitalizazioan masiboki murgiltzera bultzatuko zituzten alternatibak deskubritzeko, eta leialki eutsi diogu estrategia horri gaur arte.

 

Geure burua prestatzen jarraitu behar dugu eta konponbide teknologikoak ikertzen, etorkizunean konponbide horiek erabili beharko ditugulako aplikazio-eremuetan eta manufakturako industrietan. Horren adibide argi bat da Big Data, kalkulu bolumen handia darabilen teknologia. Bere kostu konputazionala dela medio, “cloud computing”a ezinbesteko aliatu bihurtu da ia edozein enpresa motarentzat.

 

Nolako harremana du Grupo Garatuk 4.0 Industria delakoarekin?

Gure negozio-ildoetako baten helburu nagusia da industria sektoreko bezeroen kudeaketa arloko beharrei erantzutea. Badugu fabrikazioa kudeatzeko sistema modular bat (MES dira bere ingelesezko siglak). Bezero bakoitzaren premia espezifikoak aztertzen ditugu eta erantzun bat ematen diegu euren premiei. Badakigu datuen denbora errealeko kudeaketa egiteko gai den tresna bat lagungarri dela erabaki hobeak hartzeko. Horregatik, bistaratzeko interfazea pertsonalizatzen dugu kasu bakoitzean, bezeroak errazago ikus ditzan bere prozesuak. Horrela gutxitu egiten da tresna berrira egokitzeko behar den denbora. Gainerakoengandik bereizten gaituen ezaugarri nagusia da ez dugula bakarrik eskaintzen kudeaketako tresna bat, baizik eta baita ere zerbitzu gehigarriak, hau da, eskatutako konponbidea aberasten dutenak, adibidez, datuak atzematea, integratzea, azpiegitura, hardwarea, datuak aztertzea eta zibersegurtasuna.

 

Esango dizkiguzu 4.0 Industriaren eta eraldaketa digitalaren arloan eskaintzen dituzuen tresna batzuk?

Garatu ditugu OFak kudeatzeko eta material-ebaketa optimizatzeko produkzio- eta plangintza-prozesuen trazagarritasuna kontrolatzeko proiektuak, eta baita ere laminatze-enpresa bateko lantegi batean PLCen datuak atzemateko sistemak. Orobat  garatu dugu IoT-ko eta sentsorikako plataforma bat, basoetan kokatutako azpiegituren inklinazioa kontrolatzeko. Geure IoT plataformako sentsoreetatik lortzen ditugun datuak kudeatuz, bezeroak datuen jarraipena egin dezake jakiteko zein egoeratan dauden azpiegiturak eta aginduak eman ditzake urrunetik, bertara joan beharrik gabe.

 

Energia sektorerako ERP bat ere badaukagu. Kudeaketa-tresna horrek energiaren kudeaketa prozesu osoa barne hartzen du eta tresna bakarrean zentralizatzen du energia merkaturatzeko jarduera osoa. Tresna hori garatzean kontuan hartu ditugu sektoreko premia eta kasu zehatzak, urtez urte bezeroengandik jaso ditugunak, eta gaur egun erreferentziazko tresna da merkatuan.

 

Nolako jarrera dute ETEek eta gainerako enpresek 4.0 Industriarekin lotutako tresnak inplementatzean?

4.0 Industriaz ari bagara ere, praktikan enpresa asko oraindik ez dira iritsi 2.0 Industriara. Enpresak denbora eta ahalegin handia egiten ari dira 4.0 Industriara egokitzeko. Grupo Garatuk euskarri-lan gehiago edo gutxiago egin behar du, bezero bakoitzak behar duen digitalizazio mailaren arabera. Aurreko hamarkadetan oinarritutako produkzio-eredua darabilten enpresa gehienek ez dute nahi tresna berririk, iruditzen zaielako aldaketa horrek kendu egingo diela orain arte izan duten kontrola. Gainera, uzkur ageri dira informazioa lainoan gordetzeko orduan, nahiz eta onura handiak dakartzan segurtasun arloan eta aukera ematen duen datuak azkar eskuratzeko. 4.0 kontzeptua ezaguna da teorian, baina praktikara eraman behar da eta kasuistikan aplikatu. Eta hortxe sartzen gara gu, zeren gurea bezalako enpresa batek eskaintzen duen euskarriak aliatu teknologiko fidagarri bat bermatzen du.

 

Nola aurre egin zaie Euskadin eraldaketa digitalaren erronkei?

Uste dugu Euskadi prest dagoela industria arloko erreferente izateko Europan.  Horretarako, ezinbestekoa da ETEek arinago eta modu eraginkorragoan ekoizteko gaitasun teknologikoak gara ditzatela. Eusko Jaurlaritzak apustu sendoa egin du eraldaketa digitalaren alde eta teknologia berriak txertatzeko jarduerak sustatzen ditu, hala nola, jardunaldiak, ekitaldiak, diru-laguntzak eta aholkularitza-zerbitzuak. Ahalegin horri esker, euskal enpresak teknologia berrien potentzialaz jabetzen hasi dira.

 

Zeintzuk dira Grupo Garaturen etorkizuneko erronkak?

Konponbide teknologikoen erreferente izan nahi dugu Euskadiko enpresentzat. Gure helburua da Euskadin dugun presentzia sendotzea eta presentzia zabaltzen jarraitzea proiektuak garatu ditugun beste erkidego batzuetan, hala nola, Nafarroan, Kantabrian, Madrilen eta Bartzelonan. Big Data teknologiarekin eta adimen artifizialarekin lotutako proiektuetan ari gara lanean energia sektorean, eta negozio-ildo hori zabaldu nahi genuke, Estatuan dauzkagun bezeroen eskaerei erantzuteko.

 

Industria sektoreari dagokionez, gure zerbitzu-zorroa zabaltzen jarraituko dugu gure konponbideak aberastuko dituzten eta erabaki hobeak hartzeko datuen kudeaketa erraztuko duten teknologiekin, esaterako, “machine learning” edo Blockchain. Teknologia berriak txertatzen eta eboluzionatzen jarraituko dugu, gure bezeroen premiei aurre hartzeko hain aldakorra den merkatu teknologiko honetan.

Lotutako albisteak

Marijo  Pagalday  (Mondragon  Korporazioa):  “Gure  helburua  balio  kate  osoa  hartzen  duen  360º  digitalizazioa  eskaintzea  da”

Marijo Pagalday (Mondragon Korporazioa): “Gure helburua balio kate osoa hartzen duen 360º digitalizazioa eskaintzea da”

Mondragon Korporazioko Ingeniaritza eta Zerbitzuen saila 9 kooperatiba autonomok osatzen dute, eta elkarrekin koordinatuta daude. Kooperatiba horiek 3.000 lanpostu inguru sortzen dituzte zuzenean, eta 300 milioi euroko fakturazioa dute.

Alex  Rayón  (Brain  &  Code):  “Teknologia  mugikorrekiko  eta  Adimen  Artifizialarekiko  elkarbizitza  naturalizatu  behar  dugu”

Alex Rayón (Brain & Code): “Teknologia mugikorrekiko eta Adimen Artifizialarekiko elkarbizitza naturalizatu behar dugu”

Hezkuntza teknologiko irisgarria bultzatzen duen enpresako CEOak Digital Open Knowledge DOK jardunaldian parte hartu du. Bertan, eraldaketa digitala eta adimen artifiziala aldaketa-azeleragailu gisari buruz hitz egin du.

Intralogistik:  “Industria-sektoreko  enpresei  laguntzen  diegu  haien  kudeaketa  logistikoa  eraginkorragoa  eta  merkeagoa  izan  dadin”

Intralogistik: “Industria-sektoreko enpresei laguntzen diegu haien kudeaketa logistikoa eraginkorragoa eta merkeagoa izan dadin”

Bizkaiko aholkularitza-enpresa barne-logistikaren arloko diagnostiko-zerbitzuetan, soluzio diseinuan, simulazioan eta ezarpenean espezializatuta dago.

NORAi:  “Business  Intelligence  teknologia  abantaila  lehiakorra  da  enpresentzat”

NORAi: “Business Intelligence teknologia abantaila lehiakorra da enpresentzat”

Fideslan aholkularitzaren barruan sortutako enpresa donostiarrak datuak aztertzen ditu BI tresnen bidez, erabakiak berehala eta kontrastatuta hartzeko.

Manex  4.0-HRE  Automationek  “Espezializazio  estrategikoa”  saria  jaso  du  2024  Toribio  Echevarria  sarietan
23/08/2024 Berrikuntza

Manex 4.0-HRE Automationek “Espezializazio estrategikoa” saria jaso du 2024 Toribio Echevarria sarietan

Enpresak 40 urte baino gehiago daramatza Elgoibarko Ibaitarte industrialdean, Deba Bailarako Industrialdea, S.A.k kudeatuta.…

Joan blogera

Jarrai gaitzazu

Kanal espezializatuak eta eguneroko gaurkotasuna gure sareetan.