Filtros X
Tipos de Posts
Agenda

Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Albisteak 2 uztaila, 2019 Berrikuntza Digitalizazioa Berrikuntza soziala Fast Track Innobideak programa

Gure Balioak” sariketa: balore sozialak sustatzen dituzten bizitzak

Sariketa honek aitortza egiten die Debabarrenako garapen sostengarria sustatzen duten pertsona eta erakundeei

 

Sariketa honek aitortza egiten die Debabarrenako garapen sostengarria sustatzen duten pertsona eta erakundeei

 

Gure Balioak sariketaren helburua da aitorpena egitea Debabarrenako gizarte-, ingurumen- eta kohesio-baloreak sustatzen dituzten pertsona eta antolakundeen lanari. Debegesa Eskualde Garapeneko Agentziak urtero antolatzen duen sariketa honek kontuan hartzen ditu lau baloregatik nabarmentzen diren ibilbideak: integritatea, errespetua, ekintzailetza eta lankidetza-elkarlana.

 

Zabalik dago 10. ediziorako deialdia eta uztailaren 14ra arte aurkeztu daitezke hautagaitzak Agentziaren webgunean. Lehenengoz 2010ean egin zen ekimen honek helburutzat du balore sozialak indartzea aurrera egiteko Debabarrenako garapen sostengarriranzko bidean, bai ikuspegi ekonomikotik, bai ikuspegi sozialetik eta baita ere ingurumen ikuspegitik.

 

Hala, “Gure Balioak” sariketaren asmoa da balore horiek sustatzea eskualdean, gizartea sentsibilizatzea garapen sostengarriak duen garrantziaren inguruan eta aitortza egitea beren ibilbide pertsonal edo profesionaletan garapen sostengarria sustatu duten pertsonen lanari. Hautagaitzak eragile sozialei zuzentzen zaizkie eta eragile horiek izan daitezke hiritarrak, enpresa mundukoak, elkarteetakoak, hezkuntzakoak edo ikerketakoak.

 

Hautagaiek hiru baldintza bete behar dituzte parte hartu ahal izateko: Debabarrenakoak izatea edo beren bizitza eskualdean garatu izana, bere baloreengatik nabarmentzen den ibilbide bat izatea eta eskualdearen garapenean inplikatuta egotea. Saria emateko, epaimahaiak hainbat irizpide hartuko ditu kontuan, hala nola, etika eta erantzukizun soziala, aniztasuna sustatzea, espiritu kritikoa, sormena, konpromisoa eta elkartasuna.

 

Aurreko edizioetako sarituen artean daude Julen Zabaleta Barrenetxea marrazkilaria, zeinak bizitza osoa igaro baitu Debabarrenako aberastasun historiko eta arkitektonikoa ilustratzen; Felix Etxeberria Larrañaga ekintzailea, euskara sustatzeko egin duen lanagatik; eta Nerea del Campo Aguirre, genero indarkeriaren biktimei laguntzeko Mujeres al cuadrado elkartearen eta emakume migratzaileak ahalduntzeko Empalabramiento proiektuaren sortzaileetako bat.

 

Debabarrena Garapen Agentzia Debabarrena eskualdeko zortzi udalek partaidetutako sozietate bat da: Eibar, Elgoibar, Deba, Mutriku, Soraluze, Mendaro, Ermua eta Mallabia. Erakundearen helburua da eskualdeko hazkunde sostengarria bultzatzea, bertako giza baliabide eta baliabide materialak sustatuz.

Lotutako albisteak

22 uztaila, 2024 Berrikuntza
Jabones El Abra: “Produktu litro bakoitzeko plastiko gutxiago erabiltzen duen ontzi ekologiko bat garatu dugu Hazinnovari esker”
Irakurri gehiago
18 uztaila, 2024 Berrikuntza
Mikel Jauregi industria klusterrekin elkartu da eta Euskadiren espiritu aitzindaria aldarrikatu du etorkizuneko erronkei eta aukerei aurre egiteko
Irakurri gehiago
12 uztaila, 2024 Berrikuntza
Biotz sendotu egin da Orklirekin aliantza estrategikoa itxi ondoren
Irakurri gehiago
9 uztaila, 2024 Berrikuntza
Erhardt Serikaten teknologia kuantikoak konponbide berritzaileak ematen dizkie logistikaren sektoreko arazoei
Irakurri gehiago
2 uztaila, 2024 Berrikuntza
‘Belk+’, mugikortasunerako laguntza pertsonaleko lehen exoeskeleto adimenduna
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak