Hainbat tresna ekonomia zirkularra sustatzeko eraikuntzan eta altzarietan
Katch-e proiektu europarrak prestakuntza-moduluak garatzen ditu, eta modulu horiek modu irekian argitaratuko dira.
Maila globalean produkzio-eredua prozesu linealetan oinarritzen da: hartu-egin-erabili-bota. Baina frogatuta dago funtzionatzeko modu hori ez dela sostengarria, batik bat kontuan hartzen badugu datozen 30 urteetan 3.000 milioi kontsumitzaile berri sartuko direla nazioarteko merkatuan, Munduko Ekonomi Foroak emandako datuen arabera. Eszenatoki horretan, badirudi ekonomia zirkularra alternatiba sostengarria dela balioa sortu eta aldi berean planetan dugun inpaktua murrizteko.
Katch-e proiektu europarraren helburua da ekonomia zirkularrean oinarritutako produktu eta zerbitzu berrien sorkuntza sustatzea, prestakuntza-edukiak garatuz. Ekimena bi sektore zehatzetara zuzentzen da, eraikuntzara eta altzarietara, Europar Batasunak lehentasunezkotzat hartu baititu, bai duten pisu ekonomikoagatik eta bai materialak modu intentsiboan kontsumitzen dituztelako. Ekimen horretan parte hartzen du Prospektiker enpresak, Espainia, Portugal, Austria eta Danimarkako beste 10 bazkiderekin batera.
“Ekonomia zirkularrak sektore horietan duen potentziala ez da bakarrik mugatzen hondakinak murriztera” azaldu du Prospektiker-eko ikertzaile Oihana Hernáezek “posible da diseinu zirkular, iraunkortasun, birmanufaktura eta antzeko estrategiak aplikatzea produktuen bizi ziklo osoan… oraindik asko dago egiteko”. Katch-e proiektuaren helburua da ekonomia zirkularraren arloko gaitasun eta trebeziak sustatzea, eta lantaldea eduki teorikoak eta tresna praktikoak garatzen ari da horretarako.
Guztira, zortzi ikaskuntza-modulu eta zazpi tresna argitaratuko dira, ingurune errealetan inplementatu ahal izateko. “Asmoa da modulu horiek erabiltzea unibertsitateetan zein enpresetan” adierazi du Oihana Hernáezek, “halere, eduki guztiak eskuragarri egongo dira onlineko ezagutzen plataforma ireki batean”. Lantaldeak MOOC bat ere garatuko du, prestakuntza materialen bertsio laburtu bat.
Katch-e proiektuak 3 urteko iraupena du eta 2019ko abenduan amaituko da. Europako Batzordeak finantzatzen du Erasmus+ programaren bitartez, eta ikerketa-zentroek, unibertsitateek eta enpresek parte hartzen dute. Eskualde bakoitzean eragile-sare bat sortu da, zeinetara biltzen diren eraikuntzarekin lotutako erakunde eta enpresak nahiz ekonomia zirkularraren arloan lan egiten duten antolakundeak. Euskadin sare horren barruan daude, besteak beste, Ihobe, Orkestra, Mondragon Unibertsitatea, Azaro Fundazioa eta Circular Hub Donostia.
Lotutako albisteak

Elvira, berrikuntza eta tradizioa osagai nagusi dituen istorio gastronomikoa
Harategi-urdaitegi txiki bat izatetik, gaur egun hamar establezimendu inguru ditu etxean egingo liratekeen moduan prestatutako produktuak saltzeko, online dendan ere saltzen direnak.

Lorra, lau hamarkada inguru Bizkaiko nekazaritzako elikagaien kooperatibismoaren funtsezko zutabe gisa
Gaur egun, erakundearen lehentasuna zahartutako sektore honetako erretiroak ordezkatzea da, belaunaldi-erreleboaren bidez.

Egin ezazu prestakuntza-plana zure enpresan Gaitasun Digitalen programarekin
«Gaitasun Digital Profesionalak» programaren edizio berriak 2 milioi euroraino igo du bere aurrekontua, euskal enpresen lehiakortasuna sustatzen jarraitzeko helburuarekin, langileen prestakuntza indartuz.

NudgeXperience Bilbon: CX eta Portaera Zientzien ekitaldia
Zuzendariei eta gerenteei, Cx-eko arduradunei eta berrikuntza eta marketineko profesionalei zuzendua

Innobideak Prestakuntza prestatu zure lantaldea balioan lehiatzeko eta ez prezioan
Euskadiko ETEen % 60k berrikuntzaren alde egiten du, baina gehienek kostua murrizteko edo kalitatea hobetzeko egiten dute eta ez dute benetako abantaila lehiakorra sortzen merkatuan. Alabaina, berrikuntza ez da etorkizunean mantentzeko tresna soila, etorkizunean liderra izateko estrategia baizik. Horretarako, gakoa teknologia ez ezik, pertsonak, estrategia eta egokitzeko gaitasuna ere badira.