Chema Mortans, Wind Recycling-en zuzendaria.
Ekintzailetza Eraldaketa digitala I+G+B
Elkarrizketak 28 Azaroa, 2018

“Haize-errota baten % 95 da birziklagarria”

Arabako Windrecycling ingeniaritza-enpresak aerosorgailuen mantentze-lanetarako soluzioak eskaintzen ditu, eta etorkizuneko merkatu-hobietako batean kokatu du bere burua: aerosorgailuak desegitea beraien bizi-zikloa agortu eta gero

 

Arabako Windrecycling ingeniaritza-enpresak aerosorgailuen mantentze-lanetarako soluzioak eskaintzen ditu, eta etorkizuneko merkatu-hobietako batean kokatu du bere burua: aerosorgailuak desegitea beraien bizi-zikloa agortu eta gero

 

2017an sortu zen ETE hori, sektore eolikoan hamabost urteko esperientzia metatu eta gero; sektore eolikoan “aurrerapauso bat” eman nahi du, eta aerosorgailuen mantentze-lanen esparruan kualifikazio altuko ingeniaritza-soluzioa eskaini. Gainera, etorkizunari begira, merkatu-hobi horretako erreferentzia izatera heldu nahi du, sektorean gero eta eskaera handiagoa izango duen zerbitzu bat eskainiz: parke eoliko zaharrak goitik behera desegitea belaunaldi berriko aerosorgailuak jarri ahal izateko. Chema Mortans-ek, Wind Recycling-en zuzendariak, egoitza Arabako parke teknologikoan duen startup honen gakoak azaldu ditu.

 

Aerosorgailu bat desegiteari buruz hitz egiten ari gara, baina, nola egiten da hori?

Muntatzeko prozesuaren justu alderantzizko ordenan; hori bezain sinplea da. Sen ona behar da, besterik ez. Muntatzean zimendu-oinarri bat, dorre bat, kaxa bat eta errotore bat jartzen badira, desmuntatzean elementu horiek guztiak kentzen dira, baina azkenekotik hasita.

 

Desmuntatutako aerosorgailu baten elementuetatik zer ehuneko aprobetxatu daiteke berriro?

Mantentze-lanak behar bezala egin badira, guztia aprobetxatu daiteke. Beste toki batera eraman behar da, besterik ez. Hala ere, aerosorgailu gutxik dute aukera hori beren bizitza erabilgarriaren amaieran. Horregatik, bi irtenbide eskaintzea pentsatzen ari gara: aerosorgailua desmuntatzea eta beste gailu batzuetan erabil daitezkeen piezak eta osagaiak lortzea, haien bizitza erabilgarria luzatzeko, eta osagaiak birziklatzea. Haize-errota baten % 90-95 da birziklagarria. Palak dira birziklatu ezin daitezkeen pieza bakarrak.

 

Zergatik?

Haien dimentsioagatik eta eraikitzeko erabili diren materialengatik. Beira-zuntzez eta birziklatzeko zaila den karbonoz osatuta daude, batez ere. Proiektu batzuetan aztertzen ari dira pala horiek txikituta beste gauza batzuk egiteko aukera (pladurra, zementua, asfaltoa…). Are gehiago, haize-erroten paletako materialarekin altzariak egiteko planak dituzte beste batzuek, baina ez dute irteera erraza. Oraingoz behintzat.

 

WindRecycling sortu aurretik, sektoreko hainbat enpresatan 15 urteko esperientzia metatu duzue. Nola erabaki zenuten ekimen pribatura salto egitea?

Sektoreari buelta eman behar zitzaiola pentsatu genuen. Alde batetik, berrindartzearen alderdia dago: aerosorgailuak desegiteko prozesua eta lortu diren piezak tratatzeko modua nola erraztu daitekeen aztertzen ari gara. Bestetik, mantentze-lanen ingeniaritza ere ari gara lantzen. Azken hori kudeaketa-sistema bat besterik ez da, eta instalazioen jabeak edo haien mantentze-lanen arduradunak instalazio horietan ezarri nahi duen eraginkortasun handiena ematea da gure helburua.

 

Aerosorgailuen mantentze-lanetan, zein da zatirik kritikoena?

Lana ohiz kanpokoa da, zalantzarik gabe. Aerosorgailuak oso ekipo konplexuak dira, energia sortzeko instalazioak, eta, guztiak inguru-kondizio beretan diseinatu badira ere, kokapenak arazo jakinak sorrarazten dizkio aerosorgailu bakoitzari; horrek konplexutasuna areagotzen du. Hori horrela, eta mantentze-lanen inguruan apur bat gehiago sakonduz, hiru alderdi dira gakoak: ordezko piezak, hornikuntza-kate ona izatea, eta mantendu beharreko teknologia ondo ezagutzen duten eta behar bezala prestatuta dauden teknikariak izatea. Horiek guztiak ezinbestekoak dira parke eoliko batek espero den besteko eraginkortasuna izan dezan.

 

Lotutako albisteak

Kimaiwi:  “Gure  proposamen  teknologikoa  balioztatzean  eta  nazioarteko  turismo-industriaren  aurrean  proiektatzean  zentratu  gara”
25/03/2025 Ekintzailetza

Kimaiwi: “Gure proposamen teknologikoa balioztatzean eta nazioarteko turismo-industriaren aurrean proiektatzean zentratu gara”

Startup arabarrak online irtenbideak garatzen ditu turismo-sektorearentzat, eta hazkunde eta babes handia izan du bere bederatzi hilabeteko bizitzan.

NAW:  “Gure  abantaila  lehiakorra  10  urte  bitarteko  kirol-oinetako  minimalista  eskaintzea  da”
04/03/2025 Berrikuntza

NAW: “Gure abantaila lehiakorra 10 urte bitarteko kirol-oinetako minimalista eskaintzea da”

Silvia Echeverríak, NAWren sortzaileak, oinetako minimalistak postura-osasunean eta garapen biomekanikoan haurtzarotik helduarora arte nola eragin dezakeen azaltzen du.

Isabel  Urbano:  “Novia  Salcedo  Fundazioarekin  praktiketan  dauden  gazteen  %60k  kontratu  bat  lortzen  dute”
06/02/2025 Ekintzailetza

Isabel Urbano: “Novia Salcedo Fundazioarekin praktiketan dauden gazteen %60k kontratu bat lortzen dute”

Novia Salcedo Fundazioak 45 urte inguru eman ditu ikasketa-ingurunetik lan-mundurako trantsizioa errazten, prestakuntza praktiko ez-laboraleko programen bidez.

AIDTEC  Solutions  :“Ekintzaileak  zaindu  egin  behar  ditugu”
05/02/2025 Ekintzailetza

AIDTEC Solutions :“Ekintzaileak zaindu egin behar ditugu”

Nekazaritza jasangarriagoa lortzeko soluzioetan espezializatutako startuparen sortzaileetako bat da Izaskun Oribe

Marijo  Pagalday  (Mondragon  Korporazioa):  “Gure  helburua  balio  kate  osoa  hartzen  duen  360º  digitalizazioa  eskaintzea  da”

Marijo Pagalday (Mondragon Korporazioa): “Gure helburua balio kate osoa hartzen duen 360º digitalizazioa eskaintzea da”

Mondragon Korporazioko Ingeniaritza eta Zerbitzuen saila 9 kooperatiba autonomok osatzen dute, eta elkarrekin koordinatuta daude. Kooperatiba horiek 3.000 lanpostu inguru sortzen dituzte zuzenean, eta 300 milioi euroko fakturazioa dute.

Joan blogera

Jarrai gaitzazu

Kanal espezializatuak eta eguneroko gaurkotasuna gure sareetan.