Health 2.0 Basque topaketak beren proiektua aurkeztu nahi duten startupak bilatzen ditu
Aukeratutako enpresek Osasun Digitalaren 2018ko Kongresuan parte hartuko dute
Health 2.0 Basque ekimenak deialdi bat egin du osasun eta teknologien arloetan lan egiten duten startupentzat. Deialdi horren helburua da aukera ematea enpresa horiei beren konponbide berritzaileak aurkeztu ditzaten irailaren 13 eta 14an Donostian egingo den Osasun Digitalaren hurrengo Kongresuan.
Deialdia zabalik egongo da uztailaren 20ra arte. Health 2.0 Basque ekimeneko lantaldeak startup berritzaileenak eta hazteko potentzial handiena dutenak aukeratuko ditu aurkeztutako proposamenen artean, aukera izan dezaten beren proiektuak ezagutzera emateko osasunaren eta teknologia berrien arloko profesionalen, erakundeen eta enpresen aurrean.
Health 2.0 Basque Health 2.0 komunitatearen -nazioarteko ehundik gora gune dauzkan sarearen- tokiko kapitulua da. Komunitate horrek helburutzat dauka osasun sektoreko eragile publiko zein pribatuak biltzea, bai ezagutza partekatzeko eta bai konponbide berri eta berritzaileak sustatzeko. Hauek dira Euskadiko kapituluaren bultzatzaileak: Juan Carlos Santamaría, Inithealth enpresako negozio-garapeneko zuzendaria; Gonzalo López, Inithealth enpresako zuzendari tekniko komertziala; eta Blanca Usoz, ongizatean eta laneko osasunean espezializatutako medikua.
Deialdi honen bitartez, hiru enpresak aukera izan zuten beren proiektuak aurkezteko iazko kongresuan. Hauek izan ziren aukeratutako startupak: What About Technologies, business intelligence deiturikoan espezializatua; Patia-Diabetes Prevent, 2 motako diabetesa prebenitzeko eta kontrolatzeko aplikazioa; eta Naru Intelligence enpresa, zeinak datuak aztertzen baititu gaixotasun kronikoen eta endekapenezko gaixotasun neurologikoen ikerketa hobetzeko.
Osasun Digitalaren Kongresua Donostiako Miramar Jauregian egingo da, Osakidetzak, UPV/EHUk, Signo Fundazioak eta Osasun Digitala Elkarteak antolaturik. Topaketan aztergai hartuko dira osasun laguntzak etorkizunean izango dituen erronkak, hala nola, osasun arloko datuen analisia, teknologia digitalek izango duten papera eta gaixoen ahalduntzea.
Lotutako albisteak

Wake Up! Albiste ekintzaile batzuk sarean 250309
Euskadiko talentu ekintzaile guztia. Wake up! -ek komunikabide eta sareko blog desberdinek argitaratutako albisteen hautaketa txiki bat egunero partekatzen du Linkedinen: ideiak, proiektuak, negozioak, startupak, enpresak etab.

“Innovation Land” lelopean, Euskadik Transfiere 2025 Europako zientzia, teknologia eta berrikuntzarako fororik handienean parte hartuko du
Euskadik presentzia nabarmena izango du programa ofizialean, Basque Research and Technology Alliance (BRTA) aliantzako, SPRI Taldeko, Tecnaliako eta ZITUko arduradunek parte hartuko baitute

Euskadik Europan herrialde berritzaile gisa duen ahala finkatu du, enpresa txiki eta ertainen ahaleginari esker
Topaketak lurraldeko eta sektoreko berrikuntzaren 30 eragile eta Euskadiko 70 enpresa txiki eta ertain baino gehiago bildu ditu; eragile eta enpresa horiek 2023an berrikuntza-proiektu bat garatu dute HAZINNOVAren bidez, SPRIk eta Innobasque, Berrikuntzaren Euskal Agentziak kudeatutako Eusko Jaurlaritzaren programaren bidez

Euskocam System S.L.-k elektrohigadurarako grafitozko soluzioak eskaintzen ditu
Elorrioko enpresak elektrohigadurarako grafito-elektrodoen diseinuan eta fabrikazioan zerbitzu integrala eskaintzen du, berrikuntzaren eta iraunkortasunaren aldeko apustu argiarekin.

Momentum Gamesek joko arrakastatsuak sortzen laguntzen die markei
Gipuzkoako startupa proiektu bakoitzaren garapenaz eta administrazioaz arduratzen da, baita jokoen-analitikari buruz ere