Hirugarren deialdia egin du bideojokoen azelerazio-programak
Hirugarren deialdia egin du bideojokoen azelerazio-programak
Epea zabaldua du PlayStation Talentsek Games Camp Bilbaobere laguntza-programan parte hartzeko. Estudio independenteei, gazte garatzaileei eta sektoreko enpresa txikiei dago zuzendua programa. Hona zer eskaintzen duen ekimen horrek: lanerako eremu bat, tresnak eta aholkularitza, bideojokoen alorreko etorkizuneko talentuei laguntzeko betiere.
Sony Interactive Entertainmenten eta Beazen arteko hitzarmen baten emaitza da programa, PlayStation Talents ekimen globalaren baitakoa. Hautatutako proiektuek hamar hilabeteko azelerazioa izango dute, eremu bat n, Ps4 garapen-kitak, laguntza teknikoa eta enpresariala, eta marketin-kanpainak aipatutako multinazionalaren hedabideetan. Prozesuaren amaieran taldeek PS4rako beren bideojokoa plazaratzea, hori da xedea.
Proiektuak aurkezteko epea abenduaren 31ra arte egongo da zabalik a. Parte hartzen duten taldeek gutxienez hiru profil hauetako partaideak izan behar dituzte: joko-diseinatzaileak, artistak eta programatzaileak. Enpresa gisa antolatuta daudenetatik, berriz, hauek bakarrik aurkez daitezke: aurreko urtean 100.000 euro baino gutxiago fakturatu zutenak.
2017an egin zen lehenbiziko Games Camp Bilbao. Han izan zen Kaya Studios, eta bi lan hauek eraman zituen: Dynasty Feud bideojokoa, zeinari euskal bideojoko onenaren saria eman baitzion AzPlay-k 2016an, eta Coven Artsen Inglorious, merkaturatu berria den leotz-joko bat. Aurten, berriz, beste bi joko hauek igaro dira programa horretatik: Waves Out!, Crevice estudioak sortutako estrategia- eta puzzle-jokoa, eta Main Loopen Submersed, berehala salgai izango den beldurrezko bideojokoa.
Lotutako albisteak

Elvira, berrikuntza eta tradizioa osagai nagusi dituen istorio gastronomikoa
Harategi-urdaitegi txiki bat izatetik, gaur egun hamar establezimendu inguru ditu etxean egingo liratekeen moduan prestatutako produktuak saltzeko, online dendan ere saltzen direnak.

Egin ezazu prestakuntza-plana zure enpresan Gaitasun Digitalen programarekin
«Gaitasun Digital Profesionalak» programaren edizio berriak 2 milioi euroraino igo du bere aurrekontua, euskal enpresen lehiakortasuna sustatzen jarraitzeko helburuarekin, langileen prestakuntza indartuz.

% 64 egin dute gora Eusko Jaurlaritzak SPRIren bitartez antolatutako IKT arloko prestakuntzara joandakoek
Enpresa Digitala ekimena 3 lurraldeetako bost gune fisikotan eskaintzen da eta ireki den azkena Ezkerraldekoa izan da, Abantoko campusean

Irudi B2B: 7 urte marketin digital industriala aztertzen bere blogaren bidez
Bere blogaren helburua: ezagutza erabilgarria partekatzea, industriak kanal digitalaren potentziala ahalik eta gehien aprobetxa dezan.

Industria Digitaleko laguntzek zure negozioaren eraldaketa digitala lortzeko bidea irekiko dizute
Industria Digitala 2025 laguntza-programaren aurtengo edizioa martxoaren 18tik irekita, 7.5 milioi €-ko aurrekontuarekin. Euren negozioa digitalki eraldatu nahi duten enpresek urriaren 31era arte aurkez ditzakete euren eskaerak.