Ideable-k zuzentzen duen proiektu europarrak helburutzat du adinekoen ahultasuna detektatzea
Ahultasuna da pertsona batek ezgaitasun fisiko nahiz mental bat garatzeko duen arriskua, eta oso faktore garrantzitsua da adinekoen erorketa arriskua detektatzeko orduan. Fraagile proiektu europarraren helburua da ahultasun-zantzuak urrunetik zaintzea eta prebentzio-plan pertsonalizatuak eskaintzea.
Ideable Solutions euskal enpresak zuzentzen du proiektu hori, zeinak oinarritzat baititu software plataforma bat, erabiltzaileentzako tablet bat eta wearable gailuak. Sistema horrek ahultasun-zantzuei buruzko datuak biltzen ditu, erabiltzaileak etxetik betetzen dituen ohiturei buruzko galdetegien, test kognitiboen eta ariketa fisikoen bidez. Adimen artifizialeko teknologiak erabiliz, Fraagile-k informazio hori aztertzen du eta emaitzak helarazten dizkie mediku arduradunei.
Proiektu honen helburua da ahultasunaren kudeaketa erraztea, irisgarriago eta eskuragarriago izan dadin. “Gaur egun ez dago ahultasuna neurtzeko plataformarik; test guztiak kontsultan egiten dira presentzialki eta oso lantzean behin, gainera, batzuetan emaitzak paperean apuntatzen dira” azaldu du Iñaki Bartolomék, Ideable enpresako zuzendari nagusiak, “Fraagile-k, aldiz, datu guztiak informatizatzen ditu eta aukera ematen du paziente bakoitzaren bilakaera aztertzeko”. Sistema honek bere datuak eskaintzen dizkie ahultasuna neurtzeko nazioarteko eskala garrantzitsuenei, besteak beste, Deustuko Unibertsitateko eVida ikerketa-taldeak proiektuaren barruan garatutako eskala bati.
Jasotako informazioan oinarriturik, medikuek paziente bakoitzari zuzendutako planak egin ditzakete erorketak saihesteko, sistemak berak proposatzen dituen ariketekin osaturik. “Helburu nagusia da pertsona bat ez dadila inoiz iritsi erorketa bat eragin dezakeen ahultasun fisiko edo mentalera, horrek izugarri murriztuko bailuke bere bizi kalitatea” azaldu du Iñaki Bartolomék “erorketak detektatzeko sistema asko daude, baina guk nahi duguna da erorketarik ez gertatzea”.
Proiektu honetan Suitza, Hungaria, Txipre eta Errumaniako 8 bazkidek parte hartzen dute, eta baita Deustuko Unibertsitateko eVida ikerketa taldeak ere. Momentuz, plataformaren lehen bertsioa bukatuta dago, eta espero da aurtengo abenduan hasiko direla probak benetako erabiltzaileekin. Helburua da sistema hau medikuentzako eta adinekoen zaintza-zentroetarako zerbitzu bihurtzea, eta Ideable enpresaren Kwido plataforman sartuko da.
Fraagile proiektua 2019aren erdialdean abiatu zen, AAL Programme eta Bizkaiko Foru Aldundiaren laguntza eta finantzaketarekin.
Lotutako albisteak

Elvira, berrikuntza eta tradizioa osagai nagusi dituen istorio gastronomikoa
Harategi-urdaitegi txiki bat izatetik, gaur egun hamar establezimendu inguru ditu etxean egingo liratekeen moduan prestatutako produktuak saltzeko, online dendan ere saltzen direnak.

Egin ezazu prestakuntza-plana zure enpresan Gaitasun Digitalen programarekin
«Gaitasun Digital Profesionalak» programaren edizio berriak 2 milioi euroraino igo du bere aurrekontua, euskal enpresen lehiakortasuna sustatzen jarraitzeko helburuarekin, langileen prestakuntza indartuz.

% 64 egin dute gora Eusko Jaurlaritzak SPRIren bitartez antolatutako IKT arloko prestakuntzara joandakoek
Enpresa Digitala ekimena 3 lurraldeetako bost gune fisikotan eskaintzen da eta ireki den azkena Ezkerraldekoa izan da, Abantoko campusean

Irudi B2B: 7 urte marketin digital industriala aztertzen bere blogaren bidez
Bere blogaren helburua: ezagutza erabilgarria partekatzea, industriak kanal digitalaren potentziala ahalik eta gehien aprobetxa dezan.

Industria Digitaleko laguntzek zure negozioaren eraldaketa digitala lortzeko bidea irekiko dizute
Industria Digitala 2025 laguntza-programaren aurtengo edizioa martxoaren 18tik irekita, 7.5 milioi €-ko aurrekontuarekin. Euren negozioa digitalki eraldatu nahi duten enpresek urriaren 31era arte aurkez ditzakete euren eskaerak.