Carlos Hermosilla eta Eriz Zarate.
Ekintzailetza Eraldaketa digitala Up Euskadi
Albisteak 22 otsaila, 2024

Ideolabek adimen artifiziala eta diseinua lotzen dituen proiektu berritzailea abiarazi du

Gasteizko enpresak, SPRI Taldearen adimen artifizialeko programaren laguntzarekin, marka bat sortzearen kostuak % 90 murrizten dituen produktua eskaintzen du.

Ideolabek, 20 urte baino gehiagoko eskarmentua duen Gasteizko diseinu-enpresak, adimen artifiziala eta diseinua lotzen dituen proiektu iraultzailea jarri du abian. Brandfy du izena, ez dago merkatuan halakorik, eta marka lehiakorrak eta parekorik ez dutenak sortzeko aukera ematen du, sortzeko kostuak eta denbora % 90 gutxituta. SPRI Taldearen adimen artifizialeko programaren laguntza jaso du enpresak. Hain zuzen ere, programaren helburua da Euskadiko enpresen artean AAn oinarritutako proiektuak babestea. SPRI Taldeak haien proiektuak ezagutzera emateko aukera ematen die euskal enpresei, “Zutaz mintzo gara” egitasmoaren bidez.

Enpresa Gasteizen sortu zen 2003an, Carlos Hermosillaren, egungo CEOaren, ekimenez. “Besteren konturako diseinatzailea nintzen, eta Ideolab sortu nuen produktuak eta zerbitzuak merkaturatzeko. Markak sortzen ditugu haien xede diren hartzaileengana hel daitezen”.

Enpresak ecobranding-a du ardatz, hau da, markei jasangarritasuna ematea. “Guri merkatura atera nahi duen enpresa bat iristen zaigu eta merkatuaren estrategia, webgunea edo packaging-a (merkatuko bilgarriak) egiten dizkiogu”. Bere bezeroak, batez ere, osasunaren, kontsumo handiaren eta startupen sektorean daude.

Ideolabek 1.300 diseinu-proiektu baino gehiago egin ditu 20 urtean, 15 herrialdetan, eta diseinu arloko 30 sari lortu ditu.

Orain, Brandfy.ai izeneko proiektu berritzailean zentratuta dago. Proiektuak adimen artifiziala eta diseinua bateratzen ditu. Erabiltzaileei eta diseinatzaileei marka osoak modu eraginkor eta eskuragarrian sortzeko aukera ematen die, identitate korporatiboa eta beharrezko ikus-elementu guztiak barne.

Eriz Zaratek, proiektuaren CTOk, azaldu du Adimen Artifizial Sortzaileko algoritmoak erabiltzen dituztela lehen prozesu luze eta garestiak eskatzen zituzten markak diseinatzeko. “Marka bat merkaturatzeko sei hilabete behar izaten dira, eta 10.000 eta 50.000 euro arteko inbertsioak. Brandfy.ai-rekin, denbora eta aurrekontua % 90 inguru gutxi ditzakegu. Gure sorkuntza-prozesua adimen artifizialera eraman dugu. Dirua, denbora eta sormena bateratzen ditu”, adierazi du Carlos Hermosillak.

Produktu hau azken bezeroari zuzenduta dago, baina “batez ere diseinatzaileei, gure tresnari balio handiagoa ikusiko baitiote. Marka gehiago eta kalitate handiagokoak sortzeko aukera ematen du. Gure plataformak marka, identitate korporatiboko eskuliburua eta marka-garapenerako irudi guztiak sortzen ditu. Diseinatzaileak egunero aurre egin beharreko arazoak konpontzeko pentsatuta dago”.

“Guk analisia, koloreen paleta, tipografia, logotipoak eta markaren irudiak, diseinuaren aurrebista (mockup izenekoak) eta identitate korporatiboko eskuliburua sortzen ditugu besteak beste. Eta gure helburua zerbitzu gehiago txertatzen joatea da”.

Barne-ekintzailetza

Barne-ekintzailetzako ekimena da eta, horren ondorioz, enpresa bat eratuko da. Horretarako, 200.000 euroko inbertsio-erronda ireki dute. Merkatuan ez dago proiektu honen baliokiderik (“ez dugu gaitasun horiek guztiak dituen proiekturik topatu”) eta nazioartean abian jarri dute eta harpidetza-eredu irisgarriaren bidez funtzionatzen du.

Gaineratu dutenez, produktua bereziki egokituta dago startupetarako, “ez baitute marka sortu ahal izateko inbertsiorik izaten. Brandfyrekin arrazoizko prezioan kalitatezko marka eta ahalik eta denbora laburrenean eskura dezakete”.

SPRI Taldeak adimen artifizial aplikatuaren programarako ematen duen laguntza, hain zuzen ere, proiektu berri honetara eta algoritmo hobeak sortzera bideratu dute

Adimen artifizialaren sektoreak duen azelerazioa ikusita, etorkizuneko erronkak etengabeko berrikuntzari eustean zentratzen dira. Horri esker, “berritasun guztiak ahalik eta azkarren eta modu eraginkorrenean txertatu nahi ditugu adimen artifizialaren bidez markak sortzen mundu mailan onenak izateko”. Azpimarratu dutenez, adimen artifiziala “guri laguntza ematera dator eta funtsezkoa izango da hori erabiltzen jakitea eta harekin batera hobea izatea. Tresna bat da, ez zure lanaren ordezkoa”.

 

Lotutako albisteak

GAIAk  IKT  sektorearen  prestakuntza-beharren  diagnostikoa  egin  du  eta  merkatuaren  eskaerei  erantzuteko  prestakuntza-ibilbideak  garatu  ditu

GAIAk IKT sektorearen prestakuntza-beharren diagnostikoa egin du eta merkatuaren eskaerei erantzuteko prestakuntza-ibilbideak garatu ditu

GAIAk azpimarratu duenez, sektoreko eta gobernuko erakundeen, sozietate publikoen eta hezkuntza-sistemaren parte-hartzea funtsezkoa izan da azterlanari balio erantsia emateko

Senvia  Systems-ek  beste  enpresa  batzuk  gidatzen  ditu  haien  sustapenean  eta  eraldaketa  digitalean

Senvia Systems-ek beste enpresa batzuk gidatzen ditu haien sustapenean eta eraldaketa digitalean

Iaz sortutako enpresa gipuzkoarrak sistemetan, komunikazioetan eta zibersegurtasunean oinarritutako IT zerbitzuak eta aholkularitza eskaintzen ditu.

Europako  ordezkaritza  bat  etorri  da  Euskadira  industria  teknologiko  kuantikoaren  lider  izateko  bertako  estrategia  hobeto  ezagutzeko

Europako ordezkaritza bat etorri da Euskadira industria teknologiko kuantikoaren lider izateko bertako estrategia hobeto ezagutzeko

Finlandia, Grezia, Italia eta Espainiako ordezkariak izan dira Euskadin Europako QUANTUM+ proiektuan aurrera egiteko. GAIA klusterra da proiektuaren kideetako bat, eta helburu du teknologia kuantikoei buruzko ibilbide eta prestakuntza-plataforma bat garatzea goi-mailako hezkuntzako ikasleentzat, irakasleentzat eta enpresa teknologikoetako profesionalentzat

Akting,  gizarteari  balioa  emateko  teknologia

Akting, gizarteari balioa emateko teknologia

Gipuzkoako enpresak euskarri desberdinetarako aplikazioak garatzen ditu eta digitalizazioaren, datuen analisiaren eta prozesuen optimizazioaren aldeko apustua egiten du.

Elvira,  berrikuntza  eta  tradizioa  osagai  nagusi  dituen  istorio  gastronomikoa

Elvira, berrikuntza eta tradizioa osagai nagusi dituen istorio gastronomikoa

Harategi-urdaitegi txiki bat izatetik, gaur egun hamar establezimendu inguru ditu etxean egingo liratekeen moduan prestatutako produktuak saltzeko, online dendan ere saltzen direnak.

Egin  ezazu  prestakuntza-plana  zure  enpresan  Gaitasun  Digitalen  programarekin

Egin ezazu prestakuntza-plana zure enpresan Gaitasun Digitalen programarekin

«Gaitasun Digital Profesionalak» programaren edizio berriak 2 milioi euroraino igo du bere aurrekontua, euskal enpresen lehiakortasuna sustatzen jarraitzeko helburuarekin, langileen prestakuntza indartuz.

NudgeXperience  Bilbon:  CX  eta  Portaera  Zientzien  ekitaldia
28/03/2025 Berrikuntza

NudgeXperience Bilbon: CX eta Portaera Zientzien ekitaldia

Zuzendariei eta gerenteei, Cx-eko arduradunei eta berrikuntza eta marketineko profesionalei zuzendua

Wake  Up!  Albiste  ekintzaile  batzuk  sarean  250324
28/03/2025 Up Euskadi

Wake Up! Albiste ekintzaile batzuk sarean 250324

Euskadiko talentu ekintzaile guztia. Wake up! -ek komunikabide eta sareko blog desberdinek argitaratutako albisteen hautaketa txiki bat egunero partekatzen du Linkedinen: ideiak, proiektuak, negozioak, startupak, enpresak etab.

Zabalik  dago  MAKE  IN!  Ekintzailetza  Industriala  programaren  4.  ediziorako  izen-emate  epea
24/03/2025 Ekintzailetza

Zabalik dago MAKE IN! Ekintzailetza Industriala programaren 4. ediziorako izen-emate epea

Apirilaren 25a izango da programan izena emateko azken eguna

Wake  Up!  Albiste  ekintzaile  batzuk  sarean
21/03/2025 Ekintzailetza

Wake Up! Albiste ekintzaile batzuk sarean

Euskadiko talentu ekintzaile guztia. Wake up! -ek komunikabide eta sareko blog desberdinek argitaratutako albisteen hautaketa txiki bat egunero partekatzen du Linkedinen: ideiak, proiektuak, negozioak, startupak, enpresak etab.

Joan blogera

Jarrai gaitzazu

Kanal espezializatuak eta eguneroko gaurkotasuna gure sareetan.