Eraldaketa digitala I+G+B
Albisteak 9 maiatza, 2018

IEB 2018, burujabetza teknologikorantz aurrera egiteko erronkak

Kongresuak bere XI. edizioa ospatuko du Donostian

 

Kongresuak bere XI. edizioa ospatuko du Donostian

Datorren maiatzaren 17an egingo da IEB kongresua (Informatikari Euskaldunen Bilkura – Encuentro de Informáticos Vascos), Burujabetza Teknologikoa izenburupean. Jardunaldi horrek ibilbide luzea du egina, eta helburu nagusitzat du elkarrekin biltzea informatikaren arloan diharduten esparru desberdinetako profesionalak (enpresa, hezkuntza komunitatea eta administrazio publikoa), ezagutzak partekatzeko.

 

Aurtengo edizioan kongresuaren ardatz izango dira burujabetza teknologikorantz aurrera egiteko erronkak, bai azpiegiturei dagozkienak eta bai hezkuntza edota hiritarren parte-hartze arloetakoak. Horretarako, IEBek hitzaldi tematikoz betetako egitarau bat prestatu du eta komunikaziorako gune bat ere bai, burujabetza teknologikoari lotutako euskal proiektuak aurkezteko.

 

Kongresuan askotariko gaiei buruzko hitzaldiak eskainiko dira: azpiegitura teknologikoak eta burujabetza komunikatiboa, teknologia hezkuntzan, segurtasuna eta pribatutasuna edota hiritarren jabekuntzara bideratutako softwarea. Bestalde, komunikaziorako saioek bi gai nagusi izango dituzte: hezkuntza eta burujabetza teknologikoa. Lehen multzoaren barruan aurkeztuko dira, besteak beste, Jakinbai.eus proiektua –euskaraz sortutako ikasmaterialak partekatzeko plataforma kolaboratiboa-, eta UPV/EHUk Donostian duen Informatika Fakultateak ludomatikari buruz eginiko lana. Burujabetza teknologikoaren gunean beste hainbat aurkezpen egingo dira, hala nola: LoRaWAN – Udal IoT sareak, Tabakalerako Hirikilabs laborategi hiritarra eta Euskal Telebista Internetera konektatutako telebistaren aroan.

 

IEB 2018 topaketa Gipuzkoako Zientzia eta Teknologia Parkeko Eraikin Zentralean egingo da, eta eduki guztiak euskaraz eskainiko dira. Sarrera dohainik da, baina izena eman behar da aldez aurretik. Udako Euskal Unibertsitateak eta SPRI Taldeak (Miramon Enpresa Digitalaren bitartez) antolatu dute jardunaldia.

Lotutako albisteak

Elvira,  berrikuntza  eta  tradizioa  osagai  nagusi  dituen  istorio  gastronomikoa

Elvira, berrikuntza eta tradizioa osagai nagusi dituen istorio gastronomikoa

Harategi-urdaitegi txiki bat izatetik, gaur egun hamar establezimendu inguru ditu etxean egingo liratekeen moduan prestatutako produktuak saltzeko, online dendan ere saltzen direnak.

Egin  ezazu  prestakuntza-plana  zure  enpresan  Gaitasun  Digitalen  programarekin

Egin ezazu prestakuntza-plana zure enpresan Gaitasun Digitalen programarekin

«Gaitasun Digital Profesionalak» programaren edizio berriak 2 milioi euroraino igo du bere aurrekontua, euskal enpresen lehiakortasuna sustatzen jarraitzeko helburuarekin, langileen prestakuntza indartuz.

Connect  Group,  zentro  teknologikoa  Donostian  duen  multinazionala
27/03/2025 I+G+B

Connect Group, zentro teknologikoa Donostian duen multinazionala

Donostiako lantegiak SPRI Taldearen BDIH Konexio programaren laguntza jaso du, eta urtean bi milioi txartel elektroniko diseinatu eta fabrikatzen ditu

Eusko  Jaurlaritzak  Bikaintek  programa  zabaldu  du  enpresetan  ikerlariak  kontratatzea  sustatzeko
21/03/2025 I+G+B

Eusko Jaurlaritzak Bikaintek programa zabaldu du enpresetan ikerlariak kontratatzea sustatzeko

2025erako planak 5,7 milioi euroko aurrekontua du eta urtean 60.000 euro bitarteko dirulaguntzak eskaintzen ditu kontratazio bakoitzarentzat

%  64  egin  dute  gora  Eusko  Jaurlaritzak  SPRIren  bitartez  antolatutako  IKT  arloko  prestakuntzara  joandakoek

% 64 egin dute gora Eusko Jaurlaritzak SPRIren bitartez antolatutako IKT arloko prestakuntzara joandakoek

Enpresa Digitala ekimena 3 lurraldeetako bost gune fisikotan eskaintzen da eta ireki den azkena Ezkerraldekoa izan da, Abantoko campusean

Joan blogera

Jarrai gaitzazu

Kanal espezializatuak eta eguneroko gaurkotasuna gure sareetan.