Iñaki Val, ikerketan parte hartuko duen Ikerlaneko Komunikazio Sistemen arloko ikertzailea
Albisteak 9 Azaroa, 2021

Ikerlan Intelekin elkarlanean ari da, industrian haririk gabeko komunikazioen etorkizuna hobetzeko

Helburua da industria-sistemek behar dituzten latentzia ultrabaxu eta sendotasun handiko wifi komunikazio-teknologietan aurrera egitea

 

Ikerlan zentro teknologikoa eta Intel Labs, Kalifornian (AEB) egoitza duen Intel enpresa multinazionalaren taldea, erdieroaleen diseinuan eta fabrikazioan lan egiten duena, lankidetza-hitzarmen bat sinatu dute etorkizuneko haririk gabeko komunikazio-teknologia industrialak elkarrekin ikertzeko. Elkarrekin lan egingo dute haririk gabeko komunikazio-teknika aurreratuak garatzeko, denbora errealeko aplikazio industrialetara eta denbora aldetik sentikorrak diren beste aplikazio batzuetara bideratutako etorkizuneko wifi konektagarritasunaren belaunaldietan latentzia ultrabaxua eta sendotasun handia ahalbidetzeko.

 

Eta, ikerketan parte hartuko duen IKERLANeko Komunikazio Sistemen arloko ikertzaile Iñaki Valen arabera, “Fidagarritasun handiko latentzia ultra baxuko komunikazioen beharra dago; hori oso alderdi garrantzitsua da denbora errealeko gaitasunak behar dituzten prozesu industrialetan. Ikerketaren helburua da wifiaren azken gaitasunak aprobetxatzea eta hobekuntza berriak frogatzea errendimendu-parametro zorrotz horiek lortzeko. ”

 

Ikerketa horrek hainbat industria-sektoreri lagunduko die, besteak beste, energiari, garraioari (adibidez, trenbideari) eta fabrikei. Izan ere, egungo industria-komunikazioko sareak haririk gabeko elementuen bidez zabaltzeko aukera emango luke, azken aplikazioaren funtzionaltasunei eta eskakizunei eutsiz.

 

Industria-komunikazioen alorrean IKERLANek duen ezagutza sendoak, zehazki Wireless SHARPen garapenean —denbora errealean eskakizunak aplikatzeko komunikazio-arkitektura berri bat—, piztu du multinazionalak Arrasaten egoitza duen zentro teknologikoarekin indarrak batzeko interesa. “IKERLANek sei urte daramatza teknologia hori garatzen ikerketa-proiektu, doktore-tesi eta ospe handiko aldizkarietan lehen mailako argitalpenen bidez, eta, gaur egun, soluzio hori nazioarteko merkatura transferitzen ari da”, dio Iñaki Valek.

 

Bere instalazioetan, IKERLANek abangoardiako laborategiak ditu elektronika-, informazio- eta komunikazio-teknologietan, eta, horiei esker, arrakastaz ekin dakieke horrelako ikerketei eta lankidetzei multinazionala bezalako bezero garrantzitsuekin.

 

Intel Labsekin egindako akordio berri honek berretsi egiten du IKERLANek teknologia industriara transferitzeko erreferentziazko enpresa izaten jarraitzeko konpromisoa, batez ere industriarentzako garapen-aukeren mundua irekitzen duen eremu batean, digitalizazioan, alegia.

Lotutako albisteak

Elvira,  berrikuntza  eta  tradizioa  osagai  nagusi  dituen  istorio  gastronomikoa

Elvira, berrikuntza eta tradizioa osagai nagusi dituen istorio gastronomikoa

Harategi-urdaitegi txiki bat izatetik, gaur egun hamar establezimendu inguru ditu etxean egingo liratekeen moduan prestatutako produktuak saltzeko, online dendan ere saltzen direnak.

Egin  ezazu  prestakuntza-plana  zure  enpresan  Gaitasun  Digitalen  programarekin

Egin ezazu prestakuntza-plana zure enpresan Gaitasun Digitalen programarekin

«Gaitasun Digital Profesionalak» programaren edizio berriak 2 milioi euroraino igo du bere aurrekontua, euskal enpresen lehiakortasuna sustatzen jarraitzeko helburuarekin, langileen prestakuntza indartuz.

%  64  egin  dute  gora  Eusko  Jaurlaritzak  SPRIren  bitartez  antolatutako  IKT  arloko  prestakuntzara  joandakoek

% 64 egin dute gora Eusko Jaurlaritzak SPRIren bitartez antolatutako IKT arloko prestakuntzara joandakoek

Enpresa Digitala ekimena 3 lurraldeetako bost gune fisikotan eskaintzen da eta ireki den azkena Ezkerraldekoa izan da, Abantoko campusean

Irudi  B2B:  7  urte  marketin  digital  industriala  aztertzen  bere  blogaren  bidez

Irudi B2B: 7 urte marketin digital industriala aztertzen bere blogaren bidez

Bere blogaren helburua: ezagutza erabilgarria partekatzea, industriak kanal digitalaren potentziala ahalik eta gehien aprobetxa dezan.

Industria  Digitaleko  laguntzek  zure  negozioaren  eraldaketa  digitala  lortzeko  bidea  irekiko  dizute

Industria Digitaleko laguntzek zure negozioaren eraldaketa digitala lortzeko bidea irekiko dizute

Industria Digitala 2025 laguntza-programaren aurtengo edizioa martxoaren 18tik irekita, 7.5 milioi €-ko aurrekontuarekin. Euren negozioa digitalki eraldatu nahi duten enpresek urriaren 31era arte aurkez ditzakete euren eskaerak.

Joan blogera

Jarrai gaitzazu

Kanal espezializatuak eta eguneroko gaurkotasuna gure sareetan.