IKERLAN nazioarteko proiektu bat gidatzen ari da Adimen Artifiziala aplikatzeko makinen “autodiagnostikoan”
FRACTAL nazioarteko proiektu bat da, BRTAko (Basque Research & Technology Alliance) kide IKERLANek sustatu eta gidatzen duena. Proiektu horren bidez adimen artifizialean oinarritutako digitalizazio-konponbideak garatuko dira, makinak gai izan daitezen “autodiagnostikatzeko”, ingurunera egokitzeko, akatsak aurreikusteko eta gertatu aurretik konpontzeko.
IKERLANek lau teknologia konbinatuko ditu FRACTAL proiektuan, laurak lehentasunezko interesekoak Europar Batasunaren ikerketarako: edge computing delakoa -datuen prozesamendua ahalik eta gehien hurbiltzea datuak sortzen diren tokira, prozesamendu hori lainotik azken gailuetara mugituz-, big data, 5G eta adimen artifiziala. Teknologia horiek guztiz bat datoz Eusko Jaurlaritzaren Basque Industry 4.0 ekimenaren eta RIS3 Euskadi estrategiaren helburuekin.
Proiektuak 15,7 milioi euroko finantzaketa jasoko du datozen hiru urteetarako eta partzuergo batek garatuko du. Euskal zentroak gidatzen du partzuergo hori, non parte hartzen baitute Europako zazpi herrialdetako (Espainia, Frantzia, Suitza, Alemania, Finlandia, Austria eta Italia) 28 erakundek, besteak beste, digitalizazioaren eta adimen artifizialaren arloetan erreferentziazkoak diren enpresek, unibertsitateek eta teknologia-zentroek.
IKERLANek, Europako proiektu aitzindari honetako lider eta erreferentziazko teknologia-zentroak, dagoeneko aurkeztu du FRACTAL proiektua EFECS 2020, European Forum for Electronic Components and Systems ekitaldian, hots, osagai eta sistema elektronikoen erreferentziazko foro europarrean.
Lotutako albisteak

HIMUGI proiektuak mugikortasunean eta garraioan aplikazioak dituen hidrogeno-propultsio sistema bat lortu nahi du
Euskal erakundeen arteko partaidetza eta lankidetza handia du, eta SPRIren Hazitek programaren laguntza ekonomikoa jaso du.

Zinemaldia Startup Challenge 2025
Izen-ematea: apirilaren 15etik ekainaren 2ra arte

Ceit zentro teknologikoak 300 enplegu baino gehiago sortzen dituzten 20 spin-off sustatu ditu eta 30 M € inguruko inbertsioa ekarri dute
Mikel Jauregi sailburuak Ceit bisitatu du, ikerketa aplikatuko eta teknologia enpresara transferitzeko erreferentziazko zentro teknologikoa

Sei euskal ikerketa-erakundek bat egin dute ITTHACAn zahartze osasuntsua sustatzeko
Elkartek programak finantzatutako proiektu honek biomarkatzaileak, iragarpen-ereduak eta osasunaren zuzeneko monitorizazioa erabiltzen ditu.

MEPRO Medical Reproductive Solutions, gizarte-helburu teknologia: ugalkortasun maskulinoa berritzen
Gure helburua osasun-profesionalei eta bikoteei antzutasunaren erronkei aurre egiteko tresna berritzaile, seguru eta eraginkorrak eskaintzea da

Kontsulta irekia: Spri Taldearen laneko prebentzio-zerbitzuak definitzeko zure aukera
Sprik merkatuko aurretiazko kontsulta jarri du abian, lan-arriskuen prebentzioaren eta osasunaren zaintzaren sektorearen benetako beharretara egokitutako lizitazioa diseinatzeko. Horren bidez, operadore ekonomikoen ekarpenak bildu nahi dira, kontratazio-prozesu lehiakor, garden eta merkatuko jardunbide egokienekin lerrokatua egituratzeko.

Euskadik energia eolikoan duen gaitasuna erakutsi du WindEurope 2025 azokan
Euskal parte-hartzeak ordezkaritza zabala bildu du Wind Energy Basque Country stand bateratuan, 17 enpresa eta erakunde hauei abian dituzten soluzioak eta teknologiak ezagutzeko aukera emanez

Aloka, profesionalen artean ikus-entzunezko materiala alokatzeko plataforma
Gipuzkoako startup-ak hainbat ekipo eskaintzen ditu, hala nola kamerak, grabagailuak, mikrofonoak, droneak. Mobile World Congress-eko 4YFN biltzarrean parte hartu zuen, SPRI Taldeak kudeatutako stand batekin, webgunea inbertsore eta bezero potentzialei aurkezteko.

GAIAk IKT sektorearen prestakuntza-beharren diagnostikoa egin du eta merkatuaren eskaerei erantzuteko prestakuntza-ibilbideak garatu ditu
GAIAk azpimarratu duenez, sektoreko eta gobernuko erakundeen, sozietate publikoen eta hezkuntza-sistemaren parte-hartzea funtsezkoa izan da azterlanari balio erantsia emateko

Metagra, mende erdiko berrikuntza automobilgintzarako hotzeko estanpazioan
Bergarako enpresa pieza konplexuen fabrikazioan sendotu da, jasangarritasunaren eta berrikuntzaren alde eginez.