Ikerlanek, hiri-mugikortasun adimendunerako bidean, ‘big data’ kudeatzeko sistema berri bat probatzen ari da Florentzian
Hirien jarduera datu-sortzaile handi bat da, sentsore ugariei esker, baina hodei-teknologiak, batzuetan ezin ditu datuak segurtasunez, eraginkortasun energetikoz eta denbora errealean prozesatu. Erronka horri aurre egiteko eta erabakiak errazteko, Ikerlan teknologia-zentroa Elastic proiektu europarrean murgilduta dago hainbat herrialdetako erakundeekin batera, etorkizuneko mugikortasun adimenduneko sistemak ahalbidetuko dituen oinarri teknologikoa garatuz.
Gorabeherak gutxitzea, istripu maila murriztea eta mantentze-lanen kostuak behera egitea lortu nahi ditu Elasticek azken batean, eta baita hiriko zirkulazioa hobetu ere. Proiektuak dagoeneko hirietan dauden smart cities sistemak erabiltzen ditu –autobus-geltokietan, radarretan eta bestelako tokietan dauden sentsoreak, konektibitate-ekipamendua eta sistema konputazionalak–. Sistema horiekin software-arkitektura berri bat sortzen du, hiriko ‘big data’ denbora errealean prozesatzea bermatzen duena.
“Hiriko trafiko-sare osoan banatutako baliabide konputazionalak erabiltzen ditugu, eta horiek erabiliz hirian zehar banatutako ibilgailuek eta sentsoreek masiboki bildutako datuen analisiak dakarren lan-karga banatzen dugu. Gailuen artean kamerak, radarrak edo ingurumen-sentsoreak daude“, azaldu du Cristina Zubiak, Elasticeko euskal teknologia-zentroko ikertzaileak. ‘Laino-konputazio eredua’ (‘ fog computing ‘) bezala ezagutzen da, eta sareak ez pilatzeko datuak banatzen ditu, prozesamenduaren eta segurtasunaren azkartasuna areagotzeko eta energia-gastua murrizteko.
Hiri baten mugikortasunaren benetako ‘argazki’ hori lortzeak (garraio publikoarena eta pribatuarena), une bakoitzean azkarrago erabakiak hartzeko aukera ematen du. Elastic Florentziako tranbia sarean aplikatzen ari da teknologia hori, Florentziako tranbiak teknologia probatzeko sentsoreak eta konektibitatea dituelako.
Proiektua Europako Batzordearen Horizon 2020 programak finantzatzen du, hiru urterako (2019-2021), 5,9 milioi euroko diru-laguntzarekin. Bartzelonako Superkonputazio Zentroak (BSC) koordinatzen du proiektua, eta, Ikerlanez gain, Portugal, Italia, Frantzia eta Erresuma Batuko erakunde desberdinek ere parte hartzen dute.
Hiri-mugikortasunetik 4.0 industriara
Ikerlan BRTA aliantzako kide eta Zientzia eta Teknologiaren Euskal Sareko kide da, eta proiektu honetan dauden fase desberdinetan zeharka parte hartzen du, proiektuaren gakoetako bat den ‘fog computing’ arkitektura garatzeaz arduratzen delako, Ikerlan Konnekt digitalizazio-plataformarekin.
Istripuak gutxitzea, mantentze-kostuak murriztea eta hiriko zirkulazioa hobetzea da proiektu honen azken helburua. Baina industrian eragitea ere garrantzitsua da, aurrerapen horiek 4.0 industriaren hobekuntzan eragina izan dezaketelako. Teknologia-zentrotik azaldu dutenez, software hori lagungarria izan daiteke, besteak beste, enpresa batek sortzen ari den produktua kontrolatzeko, makinen egoera ezagutzeko eta haien higadura edo ordezko piezak aurreikusteko (mantentze prediktiboa). “Merkatura bideratutako teknologia da, gure gizartearen eta industriaren erronkei eta beharrei erantzuten diena”, azpimarratu du Zubiak.
SPRI Taldeak euskal enpresen I+G bultzatzen du tresnekin, aktiboekin, laguntzekin, lantalde etaaliantzekin, ikerketa sustatzeko eta teknologia berriak sortzeko. Hori dena Elkartek, Emaitek edo Hazitek bezalako programen bidez lortzen da, eta horien informazioa hemen dago eskuragarri.
Lotutako albisteak

Einnek, bost urte etengabe eboluzionatzen sektore elektriko-elektronikoan
Pandemia betean jaio zen enpresak eraldaketa digitalaren aldeko apustua egin du hasieratik, sektorean bereizteko; bideojoko bat ere sortzen ari da, ingeniaritzako eta muntaiako barne-prestakuntza teknikoa iraultzeko.

Enpresa industrialen eta industria adimendunean espezialistak diren enpresa digitalen arteko elkarlana erraztuko du SPRI Taldeak
Enpresen Networkinga 2025 - Smart Industry kongresuaren 8. edizioa egingo dute martxoaren 26an, Bilbon, eraldaketa digitalari laguntzeko

Sintop proiektuak saldu osteko kudeaketa optimizatu du etxebizitzen eraikuntzan
Construcciones Olabarri buru dela, plataforma adimendun bat garatu da obrak denbora errealean amaitu direnean gorabeherak erregistratzeko. Ekimenak SPRI Taldearen Hazitek Laguntza Programaren babesa jaso du.

Logistikari buruz Euskadin egiten den kongresuaren hirugarren edizioa egingo dute BECen
Azoka da iparraldeko eremuan packagingaren, logistikaren eta garraioaren sektoreak biltzen dituen azoka bakarra

Talleres Altube, doitasuna nortasunean daraman Gipuzkoako mekanizazio-enpresa
Bergarako konpainiak SPRI Taldearen zibersegurtasun-programako laguntza bat jaso du, eta negozioa % 50 handitzea espero du 2027rako