Berrikuntza Ekintzailetza Eraldaketa digitala I+G+B
Albisteak 4 urria, 2018

IMG Pharma enpresak plataforma bat sortu du koloneko eta ondesteko minbiziaren diagnostikoa hobetzeko

Bizkaiko enpresa hori CIC Boston zentrora joango da bere negozio-eredua garatzera

 

Bizkaiko enpresa hori CIC Boston zentrora joango da bere negozio-eredua garatzera

 

IMG Pharma farmakoen analisi masiborako tresna bio-teknologikoen garapenean espezializatutako enpresa bat da. Teknologia horietatik abiaturik eta tumore-zelulen bio-markagailuak 4 urte baino gehiagoz ikertu ondoren, euskal enpresa horrek plataforma bat sortu du koloneko eta ondesteko minbizia diagnostikatzeko.

 

Aplikazio horrekin minbizi-zelulak detektatu daitezke pazientearen gorozkiak analizatzean, horrek nabarmen murriztuko duelarik positibo faltsuen portzentajea. “Osasun-zerbitzuek gorozkietako odola detektatzeko egiten duten proba ez da batere espezifikoa: positibo ematen duten kasuen %10ak bakarrik izaten du minbizia. Horregatik, diagnostikoa egiaztatu egin behar izaten da gero kolonoskopia batekin” azaldu du Egoitz Astigarragak, IMG Pharma enpresako kudeatzaileak, “gure helburua ez da bi proba horiek ordezkatzea, baizik eta bien artean sartzea, zehaztasun handiagoz jakiteko nork duen koloneko minbizia kolonoskopia bezalako prozedura inbaditzailerik egin beharrik gabe”.

 

Lantaldea baliozkotze-probak egiten ari da, eta momentuz emaitza oso onak lortu dituzte. Plataforma horri esker, IMG Pharma Bizkaia International Startup Connection programako aukeratuetako bat izan da. Hala, urrian CIC Boston zentrora joango da 6 hilabeteko azelerazio-prozesu batean parte hartzera. “Bostonen lortu nahi duguna da gure negozio-eredua kontrastatzea eta plataforma industrializatzeko eta saltzeko asmoa duten inbertitzaile eta agenteak prozesuan inplikaraztea” azaldu du Egoitz Astigarragak. Lantaldeko kideek diotenez, prozesuak aurreikusi bezala jarraitzen badu, analisi-sistema hori merkatuan egon liteke 2 urteren buruan.

 

IMG Pharma enpresa BIC Bizkaian dago. UPV/EHUko spin-off bat da, farmakoen analisi masiborako tresna berrien ikerketatik sortu zena 2010ean. Enpresa horrek garatzen duen teknologiak organo nahiz ehunetako mintz zelularrak isolatzen ditu analisiak egiteko. Teknika horrek aukera ematen du miniaturazko entseguak egiteko eta, ondorioz, murriztu egiten dira farmako berriak garatzeko denborak eta kostuak, animalia gutxiago erabiltzen da esperimentazio-prozesuetan eta hondakin kutsakor gutxiago sortzen da.

Lotutako albisteak

Elvira,  berrikuntza  eta  tradizioa  osagai  nagusi  dituen  istorio  gastronomikoa

Elvira, berrikuntza eta tradizioa osagai nagusi dituen istorio gastronomikoa

Harategi-urdaitegi txiki bat izatetik, gaur egun hamar establezimendu inguru ditu etxean egingo liratekeen moduan prestatutako produktuak saltzeko, online dendan ere saltzen direnak.

Lorra,  lau  hamarkada  inguru  Bizkaiko  nekazaritzako  elikagaien  kooperatibismoaren  funtsezko  zutabe  gisa 
31/03/2025 Berrikuntza

Lorra, lau hamarkada inguru Bizkaiko nekazaritzako elikagaien kooperatibismoaren funtsezko zutabe gisa 

Gaur egun, erakundearen lehentasuna zahartutako sektore honetako erretiroak ordezkatzea da, belaunaldi-erreleboaren bidez. 

Egin  ezazu  prestakuntza-plana  zure  enpresan  Gaitasun  Digitalen  programarekin

Egin ezazu prestakuntza-plana zure enpresan Gaitasun Digitalen programarekin

«Gaitasun Digital Profesionalak» programaren edizio berriak 2 milioi euroraino igo du bere aurrekontua, euskal enpresen lehiakortasuna sustatzen jarraitzeko helburuarekin, langileen prestakuntza indartuz.

NudgeXperience  Bilbon:  CX  eta  Portaera  Zientzien  ekitaldia
28/03/2025 Berrikuntza

NudgeXperience Bilbon: CX eta Portaera Zientzien ekitaldia

Zuzendariei eta gerenteei, Cx-eko arduradunei eta berrikuntza eta marketineko profesionalei zuzendua

Wake  Up!  Albiste  ekintzaile  batzuk  sarean  250324
28/03/2025 Up Euskadi

Wake Up! Albiste ekintzaile batzuk sarean 250324

Euskadiko talentu ekintzaile guztia. Wake up! -ek komunikabide eta sareko blog desberdinek argitaratutako albisteen hautaketa txiki bat egunero partekatzen du Linkedinen: ideiak, proiektuak, negozioak, startupak, enpresak etab.

Joan blogera

Jarrai gaitzazu

Kanal espezializatuak eta eguneroko gaurkotasuna gure sareetan.