Euskadiko ETEntzako Eusko Jaurlaritzaren 2025 laguntzen plana.

Euskal enpresentzako laguntzak.

Onlineko jardunaldiak euskal enpresarentzat.

Filtra tu búsqueda

 Inalia-ko lantaldea BIC Araba zentroko bulegoetan.
Ekintzailetza Eraldaketa digitala
Elkarrizketak 21 iraila, 2020

Inalia-k Monbolt garatu du, torloju bidezko lotuneak monitorizatzeko plataforma

Gasteizko enpresa gazte horrek orobat eskaintzen ditu makina, tresna eta sistemak gainbegiratzeko neurrira eginiko sistemak

 

Hasiera arriskatu samarra da COVID-19ak eragindako Alarma Egoeraren erdian lana utzi eta enpresa berri bat martxan jartzea. Eta horixe egin zuten bi ingeniari gasteiztarrek, 2020ko otsailean lana utzi eta handik bi hilabetera Inalia eratu zutenean. Itxialdiak eragindako arazoez harago, Gasteizko startup honetako kideek baikortasunez ikusten dute euren konponbideen etorkizuna, eta halaxe adierazi digu Inalia-ko zuzendari nagusi Alejandro Andak elkarrekin izan dugun solasaldian.

 

Nolako jarduera garatzen duzue Inalia-n?

Gure helburu nagusia da industriako makina eta sistemen iraunkortasun-arazoak konpontzea, gure ezagutza baliatuz horretarako. Hiru alderdi lantzen ditugu: lehenengoa da produktu propioak garatzea, hala nola, Monbolt eta Datia. Monbolt torloju bidezko lotuneak monitorizatzeko sistema bat da, eta Datia, berriz, datuen plataforma. Gure negozioaren bigarren ardatza da bezeroen neurrira eginiko monitorizazio-sistemak garatzea: eurek definitutako makineria diseinatzen, kalkulatzen eta instrumentatzen dugu. Azkenik, diziplina anitzeko ikuspegia txertatzen duten ingeniaritza arloko proiektuak egiten ditugu, hau da, diseinua, kalkulua eta instrumentazioa batzen dituzten proiektuak.

 

Zertan dautza Monbolt eta Datia?

Monbolt eta Datia garapen-prozesuan daude oraindik. Monbolt monitorizazio-sistema bat da eta torloju bidezko lotuneak kontrolatzen ditu denbora errealean. Konponbide interesgarria da mantenimendu-kostu handiak dituzten edo toki irisgaitzetan dauden torloju bidez jositako sekzioentzat.  Harremanetan jarri gara hainbat bezerorekin eta interesatuta daude. Gureak beste konponbide batzuen aldean duen abantaila da ez dugula monitorizazio inbaditzailerik egiten. Ez gara torlojuaren monitorizazioan oinarritzen, baizik eta zeharka egiten dugu, zirrindolaren bitartez, hots, ez dugu lotunea monitorizatzen. Horretarako, banda extensometrikoak erabiltzen ditugu: altzairuaren gainean itsasten den material batekin eginiko sareta modukoak dira, eta luzatzen direnean erresistentzia aldaketak izaten dituzte. Guk aldaketa horiek neurtzen ditugu, eta datu horiek informazio bihurtu. Aldaketa horiek neurtzeko gailu elektrikoak konektatu behar zaizkie.

 

Gainera, gutxi dira denbora errealeko etengabeko monitorizazioa eskaintzen duten konponbideak, eta guk Datia-ren bitartez eskaintzen dugu hori. Ez dugu ematen datu gordinik; ingeniaritzako interpretazio bat egiten dugu eta, horrela, alerta sistema bat sor dezakegu torlojuak askatzen hasten badira abisatzeko, e.a. Hasieran, Monbolt plataformako datuak bistaratzen zituen zatia zen Datia, baina hainbat bezerorekin hitz egin ondoren, uste dugu baduela berezko izaera. Orain, asmoa da edozein motatako sentsoreen neurketa eta analisiekin erabiltzea.

 

Bestelako zein konponbide eskaintzen dizkiezue zuen bezeroei?

Esparru berriak aztertzen ari gara neurrira eginiko produktuak garatzeko. Adibidez, gerta liteke bezero batek neurrira eginiko sistema bat eskatzea bere makina guztien bihurdura-momentua neurtzeko. Guk neurketa-sistema hori sortzen dugu eta, gainera, datu horiek denbora errealean eskaintzen ditugu. Esan liteke mantenimendu prediktiboa dela, hainbat helburu dituena: mantenimenduaren denborak eta kostuak murriztea, arrisku estrukturalak gutxitzea eta iraunkortasun-arazoak konpontzea; hau da, gauzak ez daitezela apurtu, gauza horien (makinak edo tresnak) mantenimendu-kostuak gutxitu daitezela, eta norberak jakin dezala zer gertatzen zaien bere makina, tresna edo sistemei instrumentazioa kontuan hartuta.

 

Zein da zuen bezeroen profila?

Oro har, Monbolt-en kasuan, sektore eolikoko enpresa handiak dira (Gamesa, General Electric…), baina beste sektore batzuetara ere zabaldu gara, hala nola, obra zibilera, energiara edo eguzki energiara. Denek duten ezaugarri komuna da nahiko enpresa handiak direla.

 

Noiz eta zergatik jarri zineten martxan?

Nire bazkide Jaime Fernándezek eta nik Gasteizko zerbitzuetako ingeniaritza batean lan egiten genuen, eta iaz otu zitzaigun produktu bat garatzeko ideia. Aurtengo otsailaren amaieran gure enpresa utzi eta apirilean Inalia sortu genuen, Alarma Egoeraren erdian. Ez genuen halako hasierarik espero, eta ezbehar galanta izan da, bageneuzkalako apirilean proiektu pilotuak garatu nahi zituzten hainbat kontaktu, baina dena atzeratu behar izan dugu eta hori nahiko negatiboa izan da. Baina, bestalde, itxialdian eta jarduera geldirik egon denean, aprobetxatu dugu negozio-eredua lantzeko eta hasieran pentsatutakoez bestelako jarduera batzuetara bideratzeko. Beraz, positibotik ere izan du.

 

Koronabirusaren pandemiak eragin duen krisi honen testuinguruan, nola ikusten duzue zuen etorkizuna?

Oro har, nahiko baikorrak gara. Perspektiba onak dauzkagu. Gure lehen proiektua lortu dugu eta hainbat enpresarekin harremanetan jarri gara Monbolt edo neurrira eginiko gure monitorizazio-produktuak euren konpainietan txertatzeko. Perspektibak nahiko onak dira, baina egia da interesa gorpuztu egin behar dela gero. Baikorrak gara, eta ziur gaude panorama asko argituko dela hemendik eta hiru hilabetera.

 

Gure etorkizuneko erronketako bat da Monbolt garatzea erreferentziazko konponbidea izan dadin torlojuen monitorizazioan. Eta horretarako, ezinbestekoa da benetako proiektu pilotuak egitea. Horrez gain, neurrira eginiko monitorizazio-sistemak eskaini nahi dizkiegu beste era bateko enpresei.

Lotutako albisteak

Isabel  Urbano:  “Novia  Salcedo  Fundazioarekin  praktiketan  dauden  gazteen  %60k  kontratu  bat  lortzen  dute”
06/02/2025 Ekintzailetza

Isabel Urbano: “Novia Salcedo Fundazioarekin praktiketan dauden gazteen %60k kontratu bat lortzen dute”

Novia Salcedo Fundazioak 45 urte inguru eman ditu ikasketa-ingurunetik lan-mundurako trantsizioa errazten, prestakuntza praktiko ez-laboraleko programen bidez.

AIDTEC  Solutions  :“Ekintzaileak  zaindu  egin  behar  ditugu”
05/02/2025 Ekintzailetza

AIDTEC Solutions :“Ekintzaileak zaindu egin behar ditugu”

Nekazaritza jasangarriagoa lortzeko soluzioetan espezializatutako startuparen sortzaileetako bat da Izaskun Oribe

Marijo  Pagalday  (Mondragon  Korporazioa):  “Gure  helburua  balio  kate  osoa  hartzen  duen  360º  digitalizazioa  eskaintzea  da”

Marijo Pagalday (Mondragon Korporazioa): “Gure helburua balio kate osoa hartzen duen 360º digitalizazioa eskaintzea da”

Mondragon Korporazioko Ingeniaritza eta Zerbitzuen saila 9 kooperatiba autonomok osatzen dute, eta elkarrekin koordinatuta daude. Kooperatiba horiek 3.000 lanpostu inguru sortzen dituzte zuzenean, eta 300 milioi euroko fakturazioa dute.

Alex  Rayón  (Brain  &  Code):  “Teknologia  mugikorrekiko  eta  Adimen  Artifizialarekiko  elkarbizitza  naturalizatu  behar  dugu”

Alex Rayón (Brain & Code): “Teknologia mugikorrekiko eta Adimen Artifizialarekiko elkarbizitza naturalizatu behar dugu”

Hezkuntza teknologiko irisgarria bultzatzen duen enpresako CEOak Digital Open Knowledge DOK jardunaldian parte hartu du. Bertan, eraldaketa digitala eta adimen artifiziala aldaketa-azeleragailu gisari buruz hitz egin du.

Elkarrizketa  ‘glo910’-eko  Ixone  Elosegui  eta  Miren  García-Chazarrari
13/11/2024 Ekintzailetza

Elkarrizketa ‘glo910’-eko Ixone Elosegui eta Miren García-Chazarrari

"glo, logoan ikusten den bezala, 910 bezala ere irakur daiteke, 10 emakumetik 9k zelulitisa duelako, eta hortik dator markaren izena eta gure lehen gailua, glo910"

Joan blogera

Jarrai gaitzazu

Kanal espezializatuak eta eguneroko gaurkotasuna gure sareetan.