IndesIA-k jendaurrean aurkeztu du industria-enpresetan datua eta adimen artifiziala erabiltzeari buruzko kasu arrakastatsuen gida
IndesIA-k, industrian Adimen Artifizialaren aplikazioa sustatzeko elkarteak, Basque Artificial Intelligence Center (BAIC) eta Accenture erakundeen babesa duenak eta bere kideen artean Espainiako bederatzi enpresa handi (Repsol, Gestamp, Navantia, Técnicas Reunidas, Telefónica, Microsoft, Airbus, Ferrovial eta Inditex) dituenak, Framework IndesIA Data & IA aurkeztu berri du Madrilen, helburu honekin: lagungarri izatea industria-sareko enpresek datuaren kultura bultzatu eta ezarri dezaten euren jarduera nahiz negozioetan, kasu arrakastatsuen, aplikazio praktikoen eta partzuergoko enpresen esperientzian oinarritutako metodologien bitartez.
Ekitaldi horretan hainbat ordezkari instituzional bildu dira, hala nola hauek: Carlos Izquierdo, Madrileko Erkidegoko Tokiko Administrazio eta Digitalizazio sailburua; Alberto Palomo, Espainiako Gobernuko Chief Data Officer-a; Estibaliz Hernáez Laviña, Eusko Jaurlaritzako Teknologia, Berrikuntza eta Eraldaketa Digitaleko sailburuordea; Aitor Urzelai, SPRI Taldeko zuzendari nagusia eta Elena Liria, Madrid Digital erakundeko kontseilari delegatua. Horiez gain, ekitaldian izan dira orobat IndesIA elkarteko hainbat ordezkari (Valero Marín presidentea, Nuria Ávalos zuzendari nagusia eta Isabel del Pozo zuzendaritza batzordeko kidea) eta elkartea osatzen duten erakundeetako ordezkariak.
Gida
Gida hau egiteko, IndesIA osatzen duten enpresek aztergai hartu dituzte enpresa industrialek datuen eta Adimen Artifizialaren erabileran eskalatzeko dituzten oztopo garrantzitsuenak, eta arlo desberdinen arabera sailkatu dituzte, hala nola negozioaren balioa, datuen zientzia, datua, antolakundea, pertsonak, kultura edo jasangarritasuna.
Enpresek halako sistemak martxan jartzean aurkitzen dituzten erronkak lantzeko, Gidan hainbat arazo eta konponbide definitu dira, betiere IndesIA-ko bazkideen kasu arrakastatsuak oinarri hartuta. Horrez gain, heldutasun eredu bat ere definitu da, enpresek jakin dezaten zein mailatan dauden adimen artifizialari eta datuen analitikari dagokionez, eta zeintzuk diren antolakunde bakoitzean inplementatzeko eman beharreko hurrengo urratsak.
Lotutako albisteak

Logistikari buruz Euskadin egiten den kongresuaren hirugarren edizioa egingo dute BECen
Azoka da iparraldeko eremuan packagingaren, logistikaren eta garraioaren sektoreak biltzen dituen azoka bakarra

Segundu bakoitzak kontatzen du. Ziurtatu zure erreskatea ResQaRrekin
Erreskate-orria formatu digitalean: larrialdi ekipoak, erreskatea modu seguruan egin ahal izateko, behar diren ibilgailuko elementuei buruzko infomazio zehatza eta azkarra.

Flexix, 75 urteko historia berrikuntza aldarrikatzen
Enpresa bizkaitarrak ez ditu alde batera uzten joera eta teknologia berriak, balioa handitzeko, egokitzeko, prozesuak hobetzeko eta energia berdea bezalako sektoreetara dibertsifikatzeko.

40 urte baino gehiago enpresa grafikoei babes digitala eskainiz
Bizkaiko Consultores Asociados enpresak ERP Gestión 21 softwarea eskaintzen du, nazioartean eta Euskadin oso zabalduta dago.

Euskadiko bost erakundek tuneletako eta industria-inguruneetako langileentzako segurtasun-plataforma digital bat garatu dute
Soluzio teknologiko berritzaile bat da, tuneletan eta industria-inguruneetan izaten diren gorabeherak garaiz identifikatzeko pentsatua, eta TECNALIAk garatu du Externalia Solutions, Hierros Abra, Lurpelan eta Abra Seguridad enpresekin batera.